I+G+B
Elkarrizketak 16 apirila, 2026

Mandiolak bere hazkunde industriala indartu du konpositerako irtenbide aurreratuekin eta Hazitek programaren laguntzarekin

Zumaiako enpresak bere posizionamendua indartu du 360º zerbitzu integralarekin eta berrikuntzaren aldeko apustua egin du merkatu berrietara zabaltzeko asmoarekin.
-

1998an Zumaian sortu zenetik, Mandiolak 360ºko zerbitzu integrala eskaintzen du konpositeen sektorean, eta merkatuaren eskaera berrietara egokitzen jarraitu du etengabe, pixkanaka bere jarduera-eremua zabalduz.

Gaur egun, enpresak diseinu eta modeloen, moldeen, piezen eta azpimultzoen fabrikazioa lantzen ditu, eta, horri esker, erantzun arina eskaini diezaieke askotariko sektoreetatik datozen bezero industrialen behar espezifikoei. Gainera, duela gutxi, bere zerbitzu eskaintzan karbono-zuntzezko piezen eta termoplastiko indartuen 5 ardatzeko mekanizazioa gehitu du, baita hainbat sektoretarako tresneria ere, hala nola aeroespaziala, eolikoa edo automobilgintza.

Konpositea zuntzez indartutako bi osagai edo gehiagoren konbinazioz osatutako materiala da, eta, horri esker, pieza arinak, erresistenteak eta diseinu-aldakortasun handikoak lor daitezke. Ezaugarri horiei esker, gero eta gehiago eskatzen da industria ingurune konplexuetan. “Konpositeak arintasuna eta diseinu abantailatsua ematen ditu”, azaldu du Sorkunde Eizaguirrek, konpainiako finantza saileko arduradunak.

Hala, Mandiolaren balio-proposamena bere perspektiba integralean oinarritzen da, bezeroari prozesu osoan laguntzeko aukera ematen diona, diagnostikoa eta muntaia barne. “Gure balio bereizgarria 360º-ko zerbitzua eskaintzea da”, dio Eizagirrek. Horrez gain, honakoa gehitzen du: “Hobetzeko puntuak aurkitzeko diagnostikoa egiten dugu, moldeak eta piezak diseinatu, modelatu eta fabrikatzen ditugu, eta bezeroak behar dituen gehigarriak muntatzen ditugu, bere makinen itxura eta funtzionalitatean aurrerapauso kualitatiboa eman dezan”.

Hala ere, berrikuntzaren aldeko apustua da konpainiaren beste ardatzetako bat. Arlo honetan, Mandiolak SPRI Taldearen Hazitek programan parte hartu du, enpresen I+G proiektuak bultzatzeko. Laguntza horri esker, enpresak aurrera egin ahal izan du prozesu berrien garapenean eta bere posizionamendu teknologikoa indartu du. “Haziteken parte hartzeak gaur egun gauden egoeran egoteko lagundu digu, lehiakideengandik bereiziz zerbitzu aurreratu eta teknologikoekin”, dio Eizaguirrek.

Horrela, talde egonkor eta fidagarri batekin, Mandiolak etengabeko prestakuntzaren eta teknologia berriak ezartzearen aldeko apustu sendoa mantendu du sektorearen lidergoan jarraitzeko.

Horri esker, etorkizunera begira, konpainiak merkatu berrietara zabaldu nahi du, eta bere lehiakortasuna indartu, gero eta zailagoa den industria-testuinguru batean. “Puntako teknologiak fabrikatzen eta ezartzen abangoardian jarraitzea da gure erronka”, amaitu du Eizagirrek.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Sabbatic-ek  enpresa-gastuen  kudeaketa  digitalizatu  eta  automatizatu  egiten  du

Sabbatic-ek enpresa-gastuen kudeaketa digitalizatu eta automatizatu egiten du

Gipuzkoako enpresak plataforma bat garatu du gastuaren ziklo osoa automatizatzeko eta erakundeei eraginkortasuna irabazten, kostuak murrizten eta papera ezabatzen laguntzeko.

Talleres  Mitxelena,  pieza  handien  mekanizazioko  espezialista

Talleres Mitxelena, pieza handien mekanizazioko espezialista

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta balio erantsi handiko proiektu industrialak egiten ditu

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Reparaciones  Samur,  negozioa  dibertsifikatzeko  konpresoreen  salmentan  eta  mantentze-lanetan  espezializatutako  enpresa

Reparaciones Samur, negozioa dibertsifikatzeko konpresoreen salmentan eta mantentze-lanetan espezializatutako enpresa

Abadiñoko enpresak 34 urte ditu eta SPRI taldearen dirulaguntzak jaso ditu digitalizaziorako.

Octantisek  enpresen  etorkizuneko  negozioak  garatzen  laguntzen  du,  barne-ekintzailetzaren  bitartez
08/07/2026 Berrikuntza

Octantisek enpresen etorkizuneko negozioak garatzen laguntzen du, barne-ekintzailetzaren bitartez

Tecnalia Groupen spin-off bat da konpainia, eta hazteko aukera berriak identifikatzen eta garatzen laguntzen du, berrikuntzaren, teknologiaren eta adimen artifizialaren bidez.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

Simurai:  araztegien  kudeaketa  eraldatzeko  AA  eta  simulazioa  uztartzen  dituen  biki  digitala

Simurai: araztegien kudeaketa eraldatzeko AA eta simulazioa uztartzen dituen biki digitala

Soluzioa Hispavista Labs-ek eta Ceit-ek garatu dute, eta dagoeneko Nafarroako bost estaziotan dihardu.

Normo:  postontziak  fabrikatzetik  horiek  berrasmatzera

Normo: postontziak fabrikatzetik horiek berrasmatzera

Gipuzkoako enpresak online erosketak eraikinetan eta familia bakarreko etxeetan jasotzeko postontzi adimendunak garatzen ditu, eta dagoeneko 24.000 instalazio baino gehiago egin ditu Espainian eta Europan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.