I+G+B
Albisteak 29 maiatza, 2025

Euskadiko Parke Teknologikoa, duela 25 urtetik industria bioteknologikoaren polo, Progenika bezalako enpresei esker

Sektore bioteknologiko eta biosanitarioko enpresa 25. urteurrena ospatu du
-

Sektore bioteknologiko eta biosanitarioko Progenika enpresak (Grifols taldekoa) 25. urteurrena ospatu du Euskadiko Parke Teknologikoko Bizkaiko Campusean sortu zenetik. Eusko Jaurlaritzak duela mende laurden abian jarritako estrategia bati erantzuten dio Derion ezartzeak, industria-sektore horretako enpresak erakartzeko, eta gaur egun Euskadi gailentzen ari da sektore horretan. 1990eko hamarkadan areagotu egin zen biozientziei lotutako enpresen eta ikerketa-zentroen erakarpena, eta garapen hori Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zamudioko eta Derioko udalen arteko lankidetzari esker egin ahal izan zen; izan ere, teknologia aurreratuko enpresak instalatzeko ingurune egokia sustatu zuten, eta Progenika enpresa horietako kide da, CIC bioGUNE, Oncomatrix, Rubió Metabolics edo CIT enpresekin batera.

Progenikaren 25. urteurreneko ekitaldian izan dira Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Esther Apraiz Derioko alkatea. Enpresaren aldetik, Antonio Martínez, Grifols Diagnostic-eko presidentea, eta Nacho Albia, Grifols-eko kontseilari delegatua.

“Euskadi nazioarteko erreferentzia da industria bioteknologikoan eta bio-medikuntzan, eta hor erreferentziazko ingurune bat nabarmentzen da: Parke Teknologikoa. Berrikuntza, ikerketa eta garapen teknologikoko gunea da hau, guztion ahaleginarekin eraiki duguna, eta gaur beste aurrerapauso bat ematen ari garena. Grifols Taldearen babesa duen enpresa batean gaude, zeinak bi hamarkada baino gehiago baitaramatza pazienteen ongizateari laguntzen, transfusio-medikuntzaren sektorea gidatzen mundu mailan”, nabarmendu du Industria sailburuak.

“Pandemiarekin zerbait ikasi bagenuen, gure gaitasun industrialak indartu behar ditugu, eta ezin gara hirugarren herrialdeen mende egon krisi garaietan. Progenika ikaskuntza horren adibide ona da. Derioko egoitza honetatik berrikuntza garrantzitsuak garatu dituzue, hala nola, COVID birusa detektatzeko test bat. Made in Euskadi teknologiaz eta garapenaz ari gara. Jarraituko dugu erakunde ezberdinen arteko lana eta lankidetza publiko-pribatua sustatzen Parte Teknologikoaren ahalmena indartzeko, eredu arrakastatsua izan delako”, amaitu du Jauregik.

Lotutako albisteak

Kutxa  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Espainiako  Gobernuak  Oncomatryx  biofarmazeutiko    bihurtzea  bultzatzen  dute

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen...

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Basque  Health  Cluster-ek  eta  GSK-k  aliantza  bat  bultzatu  dute  Euskadin  osasun-arloko  lankidetza  eta  berrikuntza  indartzeko
16/02/2026 Kluster politika

Basque Health Cluster-ek eta GSK-k aliantza bat bultzatu dute Euskadin osasun-arloko lankidetza eta berrikuntza indartzeko

GSK klusterreko Business Partner gisa sartu da, agenteen arteko konexiora, ezagutza sortzera eta osasun-sistemaren eraldaketara bideratutako ikuspegiarekin

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.