I+G+B
Albisteak 5 ekaina, 2024

Begoña Castro, Histocell: “Euskadin, kalitate handiko zientzia egiten da”

Begoña Castro Histocell enpresako bazkide sortzailea eta zuzendari zientifikoa da. Medikuntza birsortzailearekin lotutako biofarmaziaren arloan erreferentzia da enpresa, eta bi hamarkadatako ibilbidea du
-

Histocellek duela 20 urtetik Derion (Bizkaia) du kokatuta bere egoitza; emakumeek sortutako eta bideratutako enpresa biofarmazeutikoa dela esan dezakegu. Biologia arloko bi doktorek sortu zuten eta, gaur egun, 26 langile ditu. Haietako % 85 emakumezkoak dira eta, gainera, kualifikazio maila altukoak. Guztiek ematen diote forma eta zentzua ETE honi eta zientzia letra larriz garatzen jarraitzeko ahaleginari; batez ere, Derioko eta Larrabetzuko instalazioetan sendagaiak eta osasun-produktuak berritzeko eta fabrikatzeko, medikuntza birsortzailearen arloan. Hala adierazi du Begoña Castrok, bazkide sortzaile eta zuzendari zientifikoak.

Hogei urte igaro dira Histocell sortu zenutenetik eta atzo izan zela dirudi, ezta?

Sinestezina dirudi, bai. Enpresa bioteknologiko batez hitz egiteak eta finkatuta dagoela esateak meritu handia du. Guretzat ahalegin handia eskatu du; izan ere, oso berritzailea eta punta-puntakoa den terapia lantzen dugu eta urte hauetan guztietan aldaketa ugari jasan ditu: araudi mailako aldaketak, aurrerapen teknologiko berriak, medikuntza birsortzailearekin lotutako tresna berriak… Eta guk egunez egun aurrera egin behar izan dugu bidean topatzen genuen horrekin.

Helburu bera al du enpresak oraindik ere?

Oso harro gaude horretaz; izan ere, gaur egungo helburua hasieran genuen berbera da eta, gaur egun, orain hogei urte geure buruei ezarri genien horretan lanean ari garela esan dezakegu: medikuntza birsortzailearekin lotutako produktu berriak garatzea, fabrikatzea eta osasun-sistemari hornitzea, gero, gizartera irits daitezen.

Nola eta zenbat egin du aurrera medikuntza birsortzaileak urte hauetan guztietan?

Urte hauetan egindako aurrerapenen artean, terapia alogenikoak ezarri izana azpimarratuko nuke; hau da, emaileengandik datozen zelulekin egindako terapiak. Gainera, erabat seguruak direla frogatu da. Bestetik, fase klinikoan potentzial anitzeko lehen zelula induzituak sartu izana nabarmenduko nuke. Beste zelula mota batzuetatik bereizteko gaitasun handiagoa dute eta tumoreen aurkako terapietan ere aplikatzen dira.

Zelula ametan oinarritutako terapia zelularreko medikamentu horiek dagoeneko merkatuan al daude, pazienteentzat eskuragarri?

Guk bi arlo lantzen ditugu. Alde batetik, medikuntza birsortzaileko gure produktuak garatzen eta fabrikatzen egiten dugu lan (pazienteengana garapen klinikoko fasean iritsi direnak) eta, bestetik, hirugarren batzuentzat fabrikatzen dugu. Kasu honetan, terapia zelularreko botikak fabrikatzen ditugu nazioarteko bezeroentzat eta, aldi berean, haiek beren produktuak pazienteei helarazten dizkiete. Besteak beste, Larrabetzun (Bizkaia) dugun fabrikazioko-lantegi berriari esker egin dugu hori; izan ere, terapia zelularrak fabrikatzeko Estatu osoko handiena da gaur egun.

Eta zer gaixotasun motatarako daude diseinatuta?

Zelula amekin tratatzen diren gaixotasun mota ugari daude: tokiko kalteak, hala nola artikulazioekin edo hezurrekin lotutako defizit jakin batzuk; gaixotasun sistemikoak, hala nola autoimmuneak (Crohnen gaixotasuna); edo mentu versus ostalari gaixotasuna, hezur-muinaren transplantea egiten zaien pazienteen kasuan.

Potentzial hori guztia aztertu ahal izateko zer puntutan gaude gaur egun?

Segurtasuna frogatu ostean, uneotan, zelulak transplantatu ostean haien biziraupena handitzeko lanean ari gara hainbat taldetan. Bestalde, eraginkortasun terapeutikoa bultzatu ahal izateko, dosi eraginkorrenak definitu nahi ditugu.

Enpresaren DNAri atxikita daude berrikuntza eta nazioarteko bokazio argia… Eta, puntu horri dagokionez, noraino iristen da gaur egun Histocell?

Muga handiak gainditu ditugu jada, eta gaur egun fabrikatzen ditugun zelulak edo zauriak orbaintzeko lerroko produktuak Europara ez ezik, Hego Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetara ere iristen dira. Horretarako, gure logistika sailak erronka handiak hartu behar izan ditu bere gain, batez ere zelulen kasuan. Izan ere, muga ezberdinen artean izapidetze berezia egin behar izan da eta produktuak tenperatura eta denbora aldetik oso baldintza zehatzetan garraiatzen dituzten enpresekin lan egin behar izan dugu, produktuak prozesu osoan zehar kontrolatuta eta monitorizatuta egon zitezen, azkenean bezeroari iristen zaizkion arte.

Nola lortzen da Euskadin zuenaren moduko lehen mailako zientzia aurrera eramatea?

Lan handiarekin. Nazioarteko ingurunean egiten dugu lan. Gure lehiakideak mundu osoan banatuta daude, baina hemen ere kalitate handiko zientzia egiten da. Orain 20 urte medikuntza birsortzailearen arloan lanean hasi ginenean, medikuntzaren sektoreak oraindik ez zuen ulertzen zer zen eta zein zen haren irismena. Gainera, gurea bezain esperientzia zabala duten enpresa edo ikerketa-talde gutxi daude. Gainera, Histocell sortu zenean, EHUn zelulekin (zelulen kultiboekin) lanean urteak generamatzan eta, beraz, zelulei lotutako teknika guztietan espezialista handiak gara, nahiz eta Euskadin egon. Gainera, kontuan hartu behar dugu Euskadi berrikuntzagune handia dela. Baliteke behar adina ez baloratzea, baina oso ikerlari eta ikerlan garrantzitsuak ditugu hemen.

Tratamendu horietako batek apositu forma du eta zauri zailak sendatzen ditu… Zer da?

Lantzen ari garen medikuntza birsortzaileko proiektutatik sortu den osasun-produktu bat da. Gure teknologia guztien oinarria oxidazio-estresa kontrolatzea da; hau da, erradikal askeen gehiegikeria. Kontzeptu hori, agian, ezagunagoa da gaur egun, eta ehunetako hantura mantentzen duen faktore nagusietako bat da. Produktu-lerro horren helburua da oxidazio-estresari aurre egitea, hantura kontrolatzea eta zauriaren orbaintzea aktibatzen laguntzea. Kasu honetan, aspalditik merkatuan dagoen tratamendua da, eta paziente askok jaso dute zauriak sendatzeko ekintza-mekanismo berri horren onura.

Pazienteek eskuragarri al dute?

Pazienteak lesio arinak tratatzeko erabil dezake. Apositua, aldiz, ultzera konplexuagoetarako eta osasun arloko profesionalek tratamendua ematen dietenetarako da. Tratamenduak modu pribatuan zein Osakidetzaren bidez daude erabilgarri eta, horiei esker, gaitz jakin batzuk (oin diabetikoa, adibidez) direla eta kirurgia egin dieten paziente batzuen kasuan anputazio handiagoak ekidin ahal izan ditugu.

Eta zuen aldetik, epe laburrera begira, inpaktua izan dezaketen zer beste medikamentu aurrez ikus dezakezue?

Uneotan, saiakuntza kliniko bat hastear gaude 50 urte baino gehiago eta inkontinentzia duten emakumeekin, gure zelulek egoera hori nabarmen hobe dezaketela uste baitugu. Bestalde, zauriak eta kaltetutako larruazala tratatzeko lerroa zabaldu eta produktu espezifikoak diseinatu nahi ditugu zahartze-prozesuan zehar propietateak galtzen eta aldatzen doazen larruazalarentzat eta mukosentzat.

 

Lotutako albisteak

Basque  Health  Cluster-ek  eta  GSK-k  aliantza  bat  bultzatu  dute  Euskadin  osasun-arloko  lankidetza  eta  berrikuntza  indartzeko
16/02/2026 Kluster politika

Basque Health Cluster-ek eta GSK-k aliantza bat bultzatu dute Euskadin osasun-arloko lankidetza eta berrikuntza indartzeko

GSK klusterreko Business Partner gisa sartu da, agenteen arteko konexiora, ezagutza sortzera eta osasun-sistemaren eraldaketara bideratutako ikuspegiarekin

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Elkartek,  Euskadi  2030  Industria  Planaren  funtsezko  teknologien  eta  proiektu  eraldatzaileen  ikerketa  kolaboratiboa
09/01/2026 I+G+B

Elkartek, Euskadi 2030 Industria Planaren funtsezko teknologien eta proiektu eraldatzaileen ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek Programa ireki du. Horren bidez, 47 milioi euro bideratuko ditu ZTBESko eragileen ikerketa kolaboratiborako laguntzetara, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileekin lerrokatzen laguntzeko. Eskaerak martxoaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira

Eusko  Jaurlaritzak  2026.  urterako  industriarako  lehen  laguntza  teknologikoak  abian  ditu
30/12/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 2026. urterako industriarako lehen laguntza teknologikoak abian ditu

Gaurtik aurrera, industria eskatzaileek Hazitek, Elkartek eta Azpitek programen 175 milioi euroak eskuratu ahal izango dituzte, SPRI taldearen plataformatik

119  M€  Euskadiko  enpresentzat  industria-ikerketarako  laguntzetan
27/12/2025 I+G+B

119 M€ Euskadiko enpresentzat industria-ikerketarako laguntzetan

Hazitek 2026 programak ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak bultzatzen ditu, euskal industriaren eraldaketarekin bat datozenak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.