Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 11 otsaila, 2019

Azken sei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 885 milioi euro inbertitu ditu I+G sustatzeko SPRI Taldearen laguntza-programa teknologikoen bitartez

013tik hona, laguntza eman zaie 4.895 enpresa-proiekturi eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiekturi
-

  

2013tik hona, laguntza eman zaie 4.895 enpresa-proiekturi eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiekturi

2019an 166,1 milioi euro inbertituko dira Hazitek, Elkartek eta Emaitek Plus programetan

 

Azken sei urteetan, Eusko Jaurlaritzak 885 milioi euro inbertitu ditu I+G sustatzeko SPRI Taldearen laguntza-programa teknologikoen bitartez. Hartara, laguntza eman zaie 4.895 enpresa-proiekturi eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) agenteen 677 proiekturi.

 

Zehazki, enpresek 439 milioi euro jaso dituzte eta eragindako inbertsioa 1.708 milioi eurokoa izan da. ZTBESeko agenteei 445 milioi euro eman zaizkie espezializazio adimendunari buruzko ikerketa-proiektuak garatzeko eta teknologi zentroen zein ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 2019an 166,1 milioi euro inbertituko dira arlo horretan; horietatik 83 enpresetara bideratuko dira eta beste hainbeste Sareko agenteentzat izango dira. 2019. urteko laguntzen bidez babesa eman nahi zaie 700dik gora enpresa-proiekturi eta teknologi zentroekin zerikusia duten 80tik gora proiekturi.

 

Laguntza hauek Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 Estrategiaren barruan kokatzen dira, estrategia horrek berebiziko garrantzia ematen baitie Euskadiren espezializazio industrialaren barruan lehentasunezkotzat jotzen diren sektoreetako proiektuei, hau da, fabrikazio aurreratukoei, energia esparrukoei eta bio-osasungintzakoei.

 

Laguntza-programa teknologikoak

 

Hauek dira I+G sustatzen duten laguntza-programa teknologikoak: Hazitek, Elkartek eta Emaitek Plus. Hazitek zabalik egongo da martxoaren 14ra arte, Elkartek otsailaren 28ra arte eta Emaitek Plus programak ekainaren amaieran irekiko du eskaerak aurkezteko epea.

 

Lehenak, Hazitek-ek, 83 milioi euroko aurrekontua du eta enpresei zuzentzen zaie, zehazki, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak egiten dituztenei. Proiektu horiek lehiakorrak nahiz estrategikoak izan daitezke, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

 

Hala, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak I+G-ko proiektu lehiakorrak sustatzen ditu: produktu berriak garatzea helburu dutenak (produktu originalak, eskura daudenak baino hobeak, merkatuaren eta gizartearen eskariei erantzuteko) eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea helburu dutenak.

 

Bestetik, Hazitek programaren bidez babesa ematen zaio I+G-ko proiektu estrategikoen garapenari. Enpresen lidergotik sortutako proiektuak dira,  Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak aprobetxatzen dituztenak eta lankidetzan nahiz bakarka garatu daitezkeenak Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-esparruetan. Proiektu estrategiko horiek ezaugarri jakin batzuk dituzte, nola baitira berrikuntzaren dimentsio globala, beren irismen zientifiko-teknologikoa eta I+G+B-ko inbertsioaren intentsitatea, inbertsio hori beharrezkoa baita ez bakarrik enpresen helburu indibidualak lortzeko, baizik eta, batez ere, trakzio-indarra egiteko Euskadiren ekonomian eta, bide horretatik, bultzada bat emateko Euskadiren nazioartekotzeari.

 

Beste bi programak, Elkartek eta Emaitek Plus, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei zuzendurik daude. Lehenengoaren helburua da Sarean integratutako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako erakundeen ikerketa kolaboratiboak sustatzea. Bigarrenarena, berriz, teknologi zentroen eta ikerketa kooperatiboko zentroen (CIC) emaitzak hobetzea eta merkatura orientatzea.

 

Lotutako albisteak

Autokontsumo  energetikoa  %  30  hazi  da  Euskadin  industriak  bultzatuta

Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin industriak bultzatuta

Autokontsumorako potentzia % 30 hazi da Eusko Jaurlaritzaren Autokontsumorako Laguntza Programa abian jarri zenetik.

Energiaren  prezioa  garestitzen  duten  eta  industriaren  lehiakortasuna  mugatzen  duten  distortsioak  berrikustea  proposatu  dio  Eusko  Jaurlaritzak  Espainiako  Gobernuari

Energiaren prezioa garestitzen duten eta industriaren lehiakortasuna mugatzen duten distortsioak berrikustea proposatu dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Euskal industriaren kostu elektrikoak Frantzian baino % 165 garestiagoak eta Alemanian baino % 35 garestiagoak izan daitezke. Bi herrialdeek lortu dute azken prezioaren murrizketa hori, industria-sektore elektrointentsiboen aldeko neurri erregulatzaile argien bidez.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Innolabek  eta  Ikerlanek  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  erronkak  jorratuko  dituzte  jardunaldi  batean

Innolabek eta Ikerlanek hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen erronkak jorratuko dituzte jardunaldi batean

Ekitaldia urtarrilaren 21ean izango da eta izena eman daiteke dagoeneko

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.