Albisteak 27 iraila, 2024

“Wind Energy Basque Country” standak Euskadiko sektore eolikoko 22 enpresa bildu ditu “Wind Energy Hamburg 2024” azokan

Energia Klusterraren eskutik
-

Euskadiko sektore eolikoaren industriak Hanburgora bidaiatu du “Wind Energy Hamburg 2024” azokako erakusketa-gunean bere gaitasun industrialak eta teknologikoak aurkeztera. Azoka hori irailaren 24tik 27ra bitartean izan da. Euskadiko Energia Klusterrak “Wind Energy Basque Country” markapean antolatutako stand bateratuan parte hartu duten 22 enpresak ez ezik, beste 6 enpresa ere bertaratu dira azokara, beren stand propioekin.

Lau egun horietan, Euskadiko balio-kate eolikoaren partaide diren euskal enpresek aukera izan dute nazioarteko merkatuetan beren gaitasun teknologikoa eta lehiakortasuna nabarmentzeko. Euskadiko Energia Klusterrak (EEK) parte hartzen duen hainbat I + G proiekturen balioa azpimarratu du, eta free tour bat antolatu du standetatik Euskadiko balio-kate eolikoa ezagutu nahi duten bisitarientzat. Euskadiko Energia Klusterrak (EEK) bere standa du “INDUSTRY FOR THE WIND ENERGY” mezu nagusipean.

“Wind Energy Hamburg” azoka lurreko eta itsasoko energia eolikoan dago espezializatuta eta bi urtez behin antolatzen da Hanburgon. Azoka horretan, munduan sektoreko liderrak diren enpresek bere produktu berrienak eta konponbide berritzaileenak aurkezten dituzte. Sektoreko segmentu guztietako enpresek parte hartzen dute azokan, hala nola planifikatzaileek, fabrikatzaileek, hornitzaileek, finantzatzaileek, operadoreek eta lurreko eta itsasoko sektoreko zerbitzuen emaileek.

 

Lotutako albisteak

Maroko  merkatu  estrategiko  gisa:  aukerak  automobilgintzan,  aeronautikan,  berriztagarrietan,  IKTetan  eta  azpiegituretan
14/05/2026 Nazioartekotzea

Maroko merkatu estrategiko gisa: aukerak automobilgintzan, aeronautikan, berriztagarrietan, IKTetan eta azpiegituretan

Basque Trade & Investmenteko ordezkaritza bat Casablancan, Rabaten eta Tangerren izan da Marokoko enpresa-ekosistema ezagutzeko eta dagoeneko herrialdean dauden euskal enpresekin bilerak egiteko, ezarpen-esperientzia praktikoak aztertzeko

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Brasilgo  automozio  sektorea:  Euskadirentzat  dauden  erronkak  eta  sarbideak  aztertzeko  jardunaldia
05/05/2026 Nazioartekotzea

Brasilgo automozio sektorea: Euskadirentzat dauden erronkak eta sarbideak aztertzeko jardunaldia

Basque Trade & Investmentek antolatutako webinar baten bidez, euskal enpresek Hego Amerikako herrialdearen merkatu-egituran, arau-esparruan eta elektrifikaziorako joeretan sakontzeko aukera izan dute.

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.