Tapia Polonian kokatuta dauden euskal enpresekin elkartu da Varsovian, Ukrainiako inbasioaren testuinguruan bizi duten egoera ezagutzeko

2022an, Euskal Autonomia Erkidegoak Poloniara egindako esportazioak 740 milioi euro ingurukoak izan ziren (10 urte lehenagoko esportazioen balioaren ia bikoitza). Horren ondorioz, Polonia Euskadiko 9. bazkide komertzial bihurtu da gure ondasunak merkatu globalera ateratzeko
-

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Mikel Amundarain Industriako sailburuordea, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Ainhoa Ondarzabal BasqueTrade Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari ordezkaria Polonian izango dira aste honetan, Euskadiko industriarako lehentasunezko merkatuan.

Bidaiaren helburu nagusia Polonian ezarrita dauden eta Ukrainaren inbasioaren ondorioak zuzenean bizi izan dituzten euskal enpresen egoera bertatik bertara ezagutzea da, bereziki pertsonen kudeaketari eta langileen egoera emozionala zaintzari dagokienean.

Herrialde honetako lehen eguneko agendaren ezaugarri nagusia euskal enpresarekin Varsovia hiriburuan izandako topaketa izan da. Polonia da euskal enpresen ezarpen gehien dituen 13. herrialdea, eta guztira 52 ezarpen ditu askotariko sektoreetan; batez ere automozioaren sektorea (10), fabrikazio aurreratuko teknologiak (10) eta eraikuntza eta obra zibila (8).

52 ezarpenetatik 29 komertzialak dira, eta ekoizpen-planten presentzia esanguratsua dago (23), bereziki automozioaren sektorean (7), baita ekoindustrian (3), ind. kimikoan (3) eta fabrikazio aurreratuan (3) ere.

Jardunaldia Onnera euskal enpresaren lantegira egindako bisitarekin hasi da. Enpresa horrek Oñatiko egoitzaren instalazio osagarria du Varsovian.

ONNERA Group nazioarteko enpresa-taldea da, eta jatetxe-arloko, ikuztegiko eta hotz-aplikazioetako ekipamendu-soluzioak eskaintzen ditu. FAGOR Profesional, EDENOX, ASBER, EFFICOLD, DANUBE, DOMUS eta PRIMER markak biltzen ditu, hainbat sektore, merkatu eta herrialdetako liderrak.

Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Poloniako BasqueTraderen bulegora joan da, herrialde horretan dauden Euskadiko enpresen laneko elkarraldi bat egiteko, enpresa horien egoera eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko.

Elkarraldian honako enpresa hauetako ordezkariak izan dira: GESCRAP POLSKA, GH CRANES; ORONA, IBERDROLA RENEWABLES POLSKA, IDOM POLONIA, LANTEK POLSKA, LAYSTER GROUP, TBC ONNERA POLAND, ORMAZABAL POLSKA, PANELFISA POLSKA, SENER POLONIA,TABIPLAST, ULMA CONSTRUCCIÓN POLSKA S.A., ULMA PACKACKING POLSKA, URIARTE POLSKA, VASCO BOHEMIA, BELLOTA eta CAF.

Topaketa Pomeranian

Poloniara bidaia ofizialean joandako euskal ordezkaritzak programa instituzional bizia garatu du Gdansk hirian. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Mikel Amundarain Industriako sailburuordeak, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eta Ainhoa Ondarzabal BTI Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatuak Pomerania eskualdeko agintari politiko eta unibertsitarioekin izandako elkarrizketek gaur markatutako agenda batekin jarraitzen dute.

Mieczysław Strukek, eskualde horretako presidenteak, Tapia sailburuari harrera egin dio gaur goizean Pomeraniako Parlamentuan, eta besteak beste Ukrainaren berreraikuntzaz jardun dute, Gdanskera iritsi diren errefuxiatu ugariei laguntzeko egoera ahaztu gabe.

Bilera horretan Leszek Bonna energia gaietarako lehendakariordea ere egon da eta, besteak beste, honako gai hauek jorratu dituzte:

  • Aukerak energia berriztagarrietan (offshore eolikoa), hidrogenoan eta portuak egokitzeko
  • Energiaren klusterra eta Pomerania klusterra (offshore plataforma), Wind Energy Bilbaon lankidetza MoU bat sinatu zutenak (Basquetradek bultzatua) eta Europar Batasunaren baterako proiektu batean laguntzen dutenak
  • Poloniako parke eolikoetan euskal enpresek parte hartzeko aukera baloratu da, offshoren fokua jarrita, Euskadiko balio-kate osorako aukerak erakartzea ekar lezaketen proiektuekin

Sejmikeko Kantzilertzaren zuzendari Łukasz Grzędzicki eta Eskualde eta Lurralde Garapeneko Departamentuaren zuzendari Adam Mikołajczyk ere izan dira elkarraldian.

Euskadira talentua erakartzeko akordioa sinatu da Gdanskeko Unibertsitate Politeknikoarekin

Jarraian, Arantxa Tapia sailburua eta bere lantaldea Gdanskeko Unibertsitate Politeknikora joan dira. Poloniako bigarren ikerketa-unibertsitate onena da,eta 8 fakultate eta 4 ikerketa-zentro ditu. Unibertsitate Teknologiko honetako errektoreorde Dariusz Mikielewicz doktoreak egin dio harrera euskal ordezkaritzari.

Unibertsitatearen prestakuntza-gaitasunak eta ikasle egresatuen profil mota ezagutu ondoren, Tapiak eta Mikelewiczek talentua erakartzeko programaren esparruan lankidetzaren bideragarritasuna aztertu dute, eta akordio hori gauzatzeko Lol bat sinatu dute.

Polonia-Euskadi merkataritza

 Poloniako ekonomia Ekialdeko Europako bigarren handiena da (Errusia kontuan hartu gabe) eta EBko hazkunderik bizkorrenetako bat du. Atzerriko inbertsioa erakartzeko politika egonkortasun makroekonomikoak, lan-kostu lehiakorrek eta merkatu nagusiekiko hurbiltasunak baldintzatzen dute.

Gainera, Polonia herrialde erakargarria da euskal enpresak nazioartekotzeko, ez bakarrik bere kokapen estrategiko eta logistikoagatik, Europa erdialdeko merkatuetara eta garrantzi globaleko azpiegitura logistikoetara sarbidea duelako (Gdanskeko portua, esaterako), baita oinarri industrial sendoagatik eta ekoizpen-kostu txikiagatik ere.

Euskadik Poloniarekin izan duen merkataritza-balantza, historikoki, guztiz positiboa da. Euskadik Poloniara egindako esportazioak, 2020an apur bat ahuldu baziren ere COVIDaren inpaktuak eragindako jarduera-geldialdiaren ondorioz, handitu egin dira 2021ean eta 2022an, lehen urtearen kasuan, pandemiaren osteko jarduera ekonomiko globalaren susperraldiaren ondorioz, eta bigarrenean, pandemia osteko susperraldiaren jarraipen gisa eta Errusia-Ukraina gerrak eragindako prezio-igoeren ondorio gisa.

Hala, 2022an, Poloniara egindako euskal esportazioak 740 milioi euro ingurukoak izan ziren, 10 urte lehenago esportazioen balioa ia bikoiztuta.

Horren ondorioz, Polonia Euskadiko 9. bazkide komertzial bihurtu da, gure ondasunak merkatu globalera ateratzeko.

Poloniako produktuak Euskadira inportatzeari dagokionez, bilakaera-lerroa ere goranzkoa izan da, esportazioen bilakaerarekin oso lerrokatua. 2022an, jatorri poloniarra duten euskal inportazioen balioa ia 475 milioi eurokoa izan zen.

 

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.