Basque Trade Korea Corea

Koreako Jeollanam-do probintziak Euskadi bisitatu du itsas energia eolikoan eta trantsizio energetikoan aukerak aztertzeko

Euskadin programatutako agendarekin amaitzeko, delegazioak Saiteceko instalazioak bisitatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailearen proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
-

Jeollanam-doko (Hego Korea) Gobernu Probintzialeko ordezkaritza bat Euskadin izan da aste honetan, eta euskal energia-sektoreko eragileekin lehen harremana izan dute, itsasoko energia eolikoan arreta berezia jarriz. 

Basque Trade Korea Corea

Zehazki, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI taldearen baitan dagoen euskal enpresa nazioartekotzeko agentziak koordinatutako misioaren helburua Koreako probintziaren beharrak ulertzea eta teknologia eta industria-lankidetzarako aukerak aztertzeaizan da. Helburuen artean egon dira, besteak beste, trantsizio energetikoaren euskal eredua eta haren politika publikoak ezagutzea, offshore energiaren balio-katean funtsezko eragileak identifikatzea eta lurralde testuinguruari aplika dakizkiokeen industria-azpiegiturak aztertzea.

Jeollanam-do probintzia Hego Korea osoan itsas energia eolikoa garatzeko potentzial handiena duen probintzia da, 15 GW aurreikusiz, hau da, estatu osoaren % 55, eta duela gutxi itsas energia eolikoaren lege berri bat onartu da, 2025ean indarrean sartuko dena eta gobernu probintzialaren papera indartzen duena. Hori dela eta, ordezkaritzak interes berezia du offshore-n esperientzia duten euskal enpresekin aliantzak sortzeko eta bere lurraldean aplikagarriak diren trantsizio energetikoko ereduak aztertzeko.

Bisitan, Nagore Bonilla Basque Trade-ko presidenteordeak eta Cristina Oyon SPRI taldeko zuzendariorde nagusiak egin diote harrera delegazioari, eta euskal energia-sektoreko hainbat eragilerekin bilerak egin ahal izan dituzte, besteak beste, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) eta Euskadiko Energiaren Klusterrarekin.

Ekimenaren baitan, ordezkaritza Bilboko Portuko instalazioetara hurbildu da, eta, bertan, kate logistikoaren karbono-aztarna murrizteko garatzen ari diren proiektuak ezagutu ahal izan ditu, Andima Ormaetxe Bilboko Portuko Agintaritzako Operazio, Merkataritza eta Logistika zuzendariaren eskutik.

Euskadin programatutako agendarekin amaitzeko, delegazioak Saiteceko instalazioak bisitatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailearen proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Aerosorgailu horrek trantsizio energetikorako soluzio berritzaileetan nazioarteko erreferente gisa kokatzen du enpresa, eta Euskadi itsas berriztagarrien munduko mapan kokatzen du.

Basque Trade Korea Corea

Lotutako albisteak

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Global  Gateway  ekimenean  ETEen  parte-hartzea  sustatuko  du  Bruselan
07/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.