Kidek Bizkaian zentralizatu du bere ekoizpen guztia 7 milioiko inbertsioarekin

Osloko, Kopenhageko eta Stockholmeko aireportuetako hotz-sistemak instalatu berri dituen kooperatibak Berriatuko egoitza handitzeko eta digitalizatzeko apustua egin du.
-

2022an fakturazio-zifrak % 20 handitu ondoren, Kidek instalazioak zabaltzearen eta digitalizatzearen aldeko apustua egin du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Guztira 7 milioi euroko inbertsioa eginda, ekoizpen guztia Berriatuan (Bizkaia) zentralizatzea erabaki dute, Kunshan (Txina) eta Arronako (Gipuzkoa) lantegiak atzean utzita, eta 2.800 metro koadro baino gehiagoko handitzea ere egin dute. Era berean, dagoeneko hasi da barne-sistema eta ekoizpen-prozesua digitalizatzeko prozesuarekin, funtsezko zutabea baita Mondragon Korporazioan integratutako kooperatibaren etapa berri honetan.

“Egungo merkatu-parametroetan, prezio doituekin, gurea bezalako sektore heldu batean, tokiko lehiakide askorekin, ez du zentzurik Txinan jarraitzeak”, azaldu zuen Mario López Kideko zuzendari nagusiak, iaz, aldaketa abian jarri zenean. Izan ere, kooperatibak 45 urte baino gehiago daramatza hotz ganberak, panel isolatzaileak, hozkailu ateak, hotz ekipamenduak eta lehortegiak fabrikatzen, eta Europa osoko, Hego Amerikako eta Asiako herrialdeetara esportatzen du. “Urte hauetan guztietan, gure nortasun-ezaugarriak kalitatezko zerbitzua, hurbiltasuna eta erantzuteko azkartasuna izan dira, eta horiek izaten jarraitu beharko dute enpresaren balio bereizgarri nagusiak”, azpimarratu du.

Filosofia horrekin amaitu berri du Kide enpresak Europan egin duen azken lanetako bat: Oslo, Kopenhage eta Stockholmeko aireportuetako hotz-sistemen eta hotz-ganberen instalazioa. “Bezeroaren beharretara egokitu behar dugu, eta behar duten horretan jarri behar dugu arreta beti. Kidek oso ondo jakin du harreman hori ia bere historia osoan zehar garatzen. Gure balio bereizgarri nagusia da. Bezeroak zer nahi duen jakitea, bere beharretara egokitzea eta bere eskaerei kalitatez eta hurbiltasunez erantzutea”, dio Lópezek.

Berrikuntzaren saria

Berrikuntzaren aldeko apustuak eta bere lurraldearen, Bizkaiaren, aldeko erabaki irmoak, Berriatuan instalazio berri hauek martxan jartzearekin, ON Bizkaia 2023 berrikuntza eta hazkunde proiektu onenaren saria eskuratzeko balio izan diote Kideri. “Oso harro gaude. 160 pertsona baino gehiagoko lantaldea dugu, horietatik % 90 Lea Artibai eskualdekoak. Zalantzarik gabe, horiek guztiak dira egunez egun hazten eta eboluzionatzen jarraitzeko aukera ematen diguten motorrak”, zuzendari nagusiak adierazi duenez.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa ere jaso du, Hazitek enpresa-arloko I+Gri laguntzeko laguntza-programaren bidez, Berdia proiektua garatzeko. Horri esker, Kidek “I+G ildoa hobetzen jarraituko du hozteko ekipoetan, gero eta zorrotzagoa den merkatu batean horien lehiakortasuna sustatuz”, amaitu du Lópezek.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.