Ángel Viñas, enpresako kudeatzailea

IPF, poliuretano malguzko aparraren manipulazioan mundu mailako liderra den 25 langileko ETE bizkaitarra

Bost kontinenteetan saltzen duen enpresa honek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza jaso du
-

Zamudion kokatutako IPF ingeniaritza 25 langileko ETE bat da, eta mundu mailako liderra da poliuretano malguzko aparraren manipulazioan. Konpainiak bost kontinenteetan saltzen du bere produktua, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza ekonomikoak banatzen dituen programa honetarako.

Enpresa hau 1994an sortu zen, instalazioak eskaintzeko poliuretano malguzko aparra fabrikatzen duten enpresentzat. Lehengai hori erosotasun, automobilgintza, oinetakogintza eta aplikazio teknikoen sektoreetan erabiltzen da batik bat. “Giza gorputza ukitzen duen ia edozein gauza egiteko erabiltzen da” azaldu du Ángel Viñasek, enpresako kudeatzaileak.

Konpainia hau bereziki zentratzen da poliuretano malguzko aparraren manipulaziorako instalazioetan. “Produktu espezifikoa da, giltza eskuan modalitatekoa. Aparra fabrikatzeko instalazioak egiten ditugu. Produktu hau ez da fabrikatzen Txina bezalako herrialdeetan, ez du merezi, gero garraiatu egin behar baita; aparra kontsumitzen den tokitik hurbil kontsumitu behar da, horregatik,  mundu osoan dauzkagu bezeroak”.

Hasieran, Recticel multinazionalak erosi zuen enpresa, baina 2013an hiru bazkideren esku geratu zen konpainia autonomo gisa.

Aparra manipulatzeko sistemak

Aparra manipulatzeko sistemak egiten dituzte batez ere. “Munduko onenak gara, espezialista bakarrak. Apar malgua egiten duten munduko enpresa gehienen diseinuan parte hartu dugu”. Negozioa pixkanaka zabaldu egin da, lantegien diseinuan eta konektagarritasunean sartzeraino. Gaur egun, urtean lau eta hamar instalazio bitartean egiten dituzte.

2007an milioi bat euro baino gutxiagoko salmentak izatetik 2021ean 9 milioira eta 2022an 15 milioira igaro dira, horixe da euren arrakastaren giltza. Plantilla ere bikoiztu egin da, 2007ko 12 langileetatik gaur egungo 25 langilera iritsi arte.

Bere bezeroak poliuretano aparraren fabrikatzaileak eta koltxoi fabrikatzaileak dira. Bost kontinenteetan saltzen dute, eta Estatu Batuetakoa da euren egungo merkatu nagusia. Pandemiak “hazkunde handia” ekarri zion IPFri, garai hartan hiritarrek eginahalak egin baitzituzten euren etxeak erosoago egiteko. Horrekin batera, Estatu Batuetako dumping-aren aurkako legea etorri zen, Asiako herrialdeetatik koltxoiak inportatzea debekatu zuena.

I+G funtsezkoa da enpresarentzat, eta salmenten % 5 suposatzen du. “Gure hazkundeak oinarritzat dauzka produktu berritzaileak garatzea, desberdinak izatea eta produktu kategoria berriak sortzea. Gure helburua da lantegiko produkzioari buruzko datu kritiko guztiak kudeatzea”.

Datozen hilabeteetan produktu-sorta berri bat merkaturatuko dute: prozesuaren simulagailuak, kalitatearen datu-kudeatzaileak eta baita ere bezeroen  premiak (tamaina, tenperatura eta pisuaren kontrola, produktuaren trazagarritasuna eta prozesuko segurtasunaren kontrola) aseko dituen sentsore-sorta bat. “Apar fabriketan suteak gertatzeko arriskua dago. Eta blokearen barruan tenperatura aldaketak detektatzen dituzten sentsoreak garatu ditugu keari eta tenperaturari buruzko datuak neurtzen dituen teknologia espezifiko batekin, bezeroek euren prozesuan txertatu eta prozesua optimizatu dezaten. Era berean, aparrarentzako kode berezi bat definitu dugu, produktuen trazagarritasuna kudeatzeko lantegi barruan zein lantegitik kanpo”.

Enpresak badu beste produktu berritzaile bat: sistema bat blokeak eskaneatzeko eta etenik gabeko apar blokeak dinamikoki pisatzeko.

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntzarekin barneko arkitektura osoa berritu da, eta segurtasun- eta erabiltzaile-politikak ere bai.

Etorkizuneko erronketako bat da merkatuan lehiakiderik izango ez duen produktu estandar bat eskaintzea eta neurrira eginiko instalazioekin bateragarri egitea. “Hazkundea egiten dugunaren ondorio bat izango da, eta ez helburu bat. Gure asmoa da egiten dugun honetan onenak izatea”.

Lotutako albisteak

Euskadi  All  International  2026:  Euskadiko  industriaren  nazioartekotzeari  buruzko  urteko  hitzordua  sortu  da
2026/11/11 Nazioartekotzea

Euskadi All International 2026: Euskadiko industriaren nazioartekotzeari buruzko urteko hitzordua sortu da

Lehenengo edizioa abenduaren 2an egingo da Bilbon, eta nazioarteko merkatuen azterketa, Euskadiko enpresen esperientziak eta Basque Trade & Investmenten Kanpo Sareko arduradunekin egindako banakako bilerak bateratuko ditu.

Babestu  zure  enpresaren  ezagutza  zibererasoen  eta  informazio-lapurreten  aurrean
2026/11/06 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresaren ezagutza zibererasoen eta informazio-lapurreten aurrean

Planoak, diseinuak, kodea, dokumentazio teknikoa, prozesuak, bezeroen datuak edo urteetan pilatutako esperientzia zure enpresaren balioaren parte dira. Patente bat erregistratzea edo sorkuntza bat juridikoki babestea garrantzitsua da, baina informazio hori esku desegokietara iristea edo galtzea ere saihestu behar duzu. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak ezagutza hori gordetzeko, erabiltzeko eta partekatzeko erabiltzen...

Nola  erantzun  bezeroen  zibersegurtasun-eskakizun  gero  eta  handiagoei?
2026/10/30 Finantziazioa

Nola erantzun bezeroen zibersegurtasun-eskakizun gero eta handiagoei?

Gero eta bezero, hornikuntza-kate eta erosketa-prozesu gehiagok eskatzen dute kontrolak, auditoriak, ziurtagiriak edo heldutasun-maila jakin batzuk egiaztatzea. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak eskakizun horiei erantzuten lagun diezazuke, negozio-aukerei oztoporik jarri gabe.

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Ba  al  dakizu  zenbat  denbora  beharko  lukeen  zure  enpresak  zibereraso  batetik  suspertzeko?
2026/10/26 Finantziazioa

Ba al dakizu zenbat denbora beharko lukeen zure enpresak zibereraso batetik suspertzeko?

Ransomware batek ekipoak blokeatu, fitxategiak eskuraezin utzi edo ekoizteko beharrezkoak diren sistemei eragin diezaieke. Eraso bat saihestea da beti lehen helburua, baina erasoa detektatzeko, hari erantzuteko eta jarduera berreskuratzeko prestatuta egoteak aldea eragin dezake. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak zure enpresa prestatzen lagun diezazuke, zerbaitek huts egiten duenean jarduteko eta ahalik...

Mikel  Jauregi:  “industria  aeroespaziala  kalitatezko  lanpostuak  sortzen  dituen  hazkunde  handiko  sektorea  da,  eta  teknologikoki  oso  aurreratuak  diren  lanpostuak  sortu  nahi  ditugu”
2026/10/20 Nazioartekotzea

Mikel Jauregi: “industria aeroespaziala kalitatezko lanpostuak sortzen dituen hazkunde handiko sektorea da, eta teknologikoki oso aurreratuak diren lanpostuak sortu nahi ditugu”

Euskal sektore aeroespazialak, 3.400 milioi euroko fakturazioarekin eta 6.500 enplegu ingururekin, Europako elkargune teknologiko eta aeronautiko nagusietako batean duen presentzia sendotu nahi du

Lehendakariak  merkataritza-misio  bat  gidatuko  du  Okzitaniako  Tolosara,  euskal  industriak  Europako  sektore  aeroespazialean  duen  presentzia  indartzeko
2026/10/19 Nazioartekotzea

Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatuko du Okzitaniako Tolosara, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko

Bidaiaren helburua negozio, berrikuntza eta lankidetza industrialerako aukera berriak bultzatzea da, eta aeronautikako fabrikatzaileak, klusterrak eta erreferentziako zentro teknologikoak bisitatuko dituzte

Konektatutako  produktuetarako  zibersegurtasuna:  txertatu  diseinutik  bertatik
2026/10/16 Zibersegurtasuna

Konektatutako produktuetarako zibersegurtasuna: txertatu diseinutik bertatik

Makineria, ekipo elektronikoak edo softwarea eta konektibitatea duen edozein produktu fabrikatzen baduzu, zibersegurtasuna produktuaren beraren parte da dagoeneko. Zibersegurtasun Industriala 2026 programak segurtasuna diseinutik bertatik txertatzen, ahulguneak aztertzen, datuak eta komunikazioak babesten edo zure produktuen ebaluazio eta ziurtapenerantz aurrera egiten lagun diezazuke.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.