Javier Zarraonandia, eskumaldean, akordioa sinatu ondoren.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek Txekia eta Eslovakiako enpresak bisitatu eta harreman instituzionalak estutuko dituzte

Euskal ordezkaritzak harreman instituzionalak bultzatu, Txekiar Errepublikako garapen-agentziarekin lankidetza-akordioa sinatu eta Euskadi enpresen inbertsiorako helmugatzat aurkeztuko du
-

Euskal ordezkaritzak harreman instituzionalak bultzatu, Txekiar Errepublikako garapen-agentziarekin lankidetza-akordioa sinatu eta Euskadi enpresen inbertsiorako helmugatzat aurkeztuko du

Javier Zarraonandia Industria sailburuordea buru, Ekonomiaren Garapen Sailak bidaia instituzionala egingo du aste honetan Txekia eta Eslovakiara, herrialde horietan finkatuta dauden euskal enpresei sostengua emateko eta Euskadira herrialde horietako inbertsioak erakartzeko. Bidaia hilaren 26tik 29ra bitartean egingo da, eta horren aurretik, gaur, astelehena, Alemanian finkatutako euskal enpresekiko topaketa izango dute, lan-gosari baten bitartez. Bisita eta bilera guzti-guztiak SPRI Taldeak antolatu ditu Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez.

 

Zarronandiak helburu hirukoitza darama azken hamabost urteotan euskal ETEen lehentasunezko helmugatzat jo diren herrialde horietarako bidaian. Lehenik eta behin, Txekian eta Eslovakian finkatuta dauden euskal enpresen errealitateari gertuko sostengua agertu eta haien eskakizunen berri jakitea, euskal administrazioak nola lagundu ahal dien ezagutzeko asmoz. Horren harira, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek programatua duten lehenengo ekitaldia han finkatutako enpresekin antolatutako bilera izango da.

 

Bigarrenik, Industria sailburuordeak eta Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek zenbait bilera aurreikusiak dituzte agendan, enpresei eremu geografiko honetarako bidea erraztu eta proiektuei dagokien tramitazio eta kudeaketa administratiboa arintzeko. Hartara, Zarraonandiak CZECHINVEST Txekiar Errepublikako Garapen Agentziarekin bildu eta akordio bat sinatuko du, “euskal zein txekiar enpresen mesedeko negozio-aukerak identifikatu eta arlo instituzionaleko lankidetza eta trukerako ekintzak sustatzeko konpromisoa” aintzakotzat hartuz.

 

Azaroaren 26ko lan-agenda osatzeko, Txekiar Errepublikako Industria eta Merkataritza Ministerioarekin bildu eta Euskadi inbertsioetarako helmuga erakargarritzat aurkeztuko du. Merkataritza-ekintza honi dagokio sailburuordearen agendan zehaztutako hirugarren helburua: Euskadik helmuga erakargarritzat duen potentzialtasuna bistaratzea.

 

Hilaren 27an, Erdialdeko Bohemiari eta Hego Moraviari arreta emanez, teknologia bultzatzeko eta eskualde horien eta Euskadiren arteko harremanak indartzeko hainbat jarduera izango dira. Erdialdeko Bohemian, euskal ordezkaritzak bisita egingo dio ELI Beamline Laser Zentro Zientifikoari, izan ere, hor kokatutako munduko laser-sistemarik handienak medikuntza, optika, elektronika zein material berrien ikerketan izan ditzakeen aplikazioak bat datoz Euskadiko RIS3 estrategian zehaztutako ildoetako batekin. Hego Moraviari dagokionez, munduko mikroskopio elektronikoen % 30 baino gehiago txekiar eskualde honetan fabrikatzen dira.

 

Bidaiari buruzko lehenengo balantzea Txekiar Errepublikako ekialdean finkatuta dauden euskal enpresekin partekatuko dute, SPRI Txekiak antolatutako afari baten bitartez, eta han ezarritako konpainia guztiekiko topaketa honek amaiera emango dio eguneko agendari.

 

Hilaren 28an, misioa Eslovakiara abiatuko da, euskal industria sailburuordeak hasitako jarduera instituzionalari jarraipena emateko, izan ere, SARIO Eslovakiako Garapen Agentziarekin biltzeko asmoa du. Bukatzeko Cikautxo Eslovakia bisitatuko dute.

 

Agendan aurreikusitako jarduera gehienak, hilaren 26tik 28ra bitartekoak, Txekian eta Eslovakian egingo diren arren, euskal ordezkaritzak Alemanian presentzia komertzial edo produktiboa duten euskal enpresekiko topaketa antolatu du azaroaren 25erako, Munichen.

Lotutako albisteak

Irekita  daude  Basque  Global  Industry  beketan  izena  emateko  epeak,  nazioarteko  praktikak  egiteko  aukera  ematen  duten  Global  Training  bekak  ordezkatzen  dituzten  laguntzak
23/07/2026 Nazioartekotzea

Irekita daude Basque Global Industry beketan izena emateko epeak, nazioarteko praktikak egiteko aukera ematen duten Global Training bekak ordezkatzen dituzten laguntzak

Basque Global Industry laguntza-programa, lehen Global Training izenez ezaguna, Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Edizio honetan, laguntzek 351 beka eskaintzen dituzte ordaindutako praktika profesionalak egiteko, Euskadiko industriarekin, nazioartekotzearekin eta sektore estrategikoekin lotura handiagoa duen orientazioarekin.

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Global  Gateway  ekimenean  ETEen  parte-hartzea  sustatuko  du  Bruselan
07/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.