Sanciones RUSIA Ucrania
PREDDY 0038651681119 PRIMOZ PREDALIC
Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Albisteak 10 ekaina, 2025

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du
-

Europar Batasuneko (EB) enbaxadoreek Errusiaren aurkako hamazazpigarren zigor-sorta onartu dute, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerrari erantzunez. Zigor-sorta berriak murrizketa berriak ekarriko ditu ekonomiaren eta energiaren esparruetan.

Onartutako neurri horietan, beste 200 itsasontzi sartu zigortutako ontzien zerrendan, eta horrenbestez, 342 dira guztira portu eta zerbitzuetara sartzea debekatua duten itsasontziak. Neurriek, halaber, aldez aurreko zigorrak saihestuz Errusiako petrolio gordina garraiatzeko erabiltzen den “itzalpeko flota” delakoari eragingo diote.

Ekonomiaren arloan, Errusiako industria militarrari lotutako edo zigorrak saihestean inplikatutako 30 finantza-erakunderekin negozioak egitea debekatu zaie EBko enpresei, bereziki erabilera bikoitzeko ondasunekin (zibila eta militarra) zerikusia dutenei. Gainera, zigortutakoen zerrenda luzatu da, Errusiako gerra-makineriarekin lotura zuzena duten 75 pertsona eta enpresa gehituz, hauen jarduerek Moskuren ahalegin militarrari eusteko ondasunen ekoizpena eta banaketa barne hartzen dituzten heinean. Zigor hauei lotuta, aktiboak izoztuko zaizkie Europako lurraldean eta debekatua izango dute EBko herrialdeetan sartzea.

Paketeak teknologia esportatzeko murrizketak areagotu ditu, misiletan erabilitako prekurtsore kimikoak eta doitasunezko makineriarako funtsezko osagaiak barne. Horrekin batera, 2026ko ekainera arte luzatu da Sakhalin-2 proiektutik Japoniara petrolio gordina garraiatzeko salbuespena.

Energiaren esparruan, Europako Batzordeak REPowerEU ibilbide-orria aurkeztu du, Errusiako erregai fosilekiko (petrolioa, gasa eta energia nuklearra) mendekotasuna pixkanaka-pixkanaka eta modu koordinatuan eteteko plan estrategikoa. Plan honetan zehaztu denez, Errusiako energia-inportazioak apurka-apurka ezabatuz joango dira horniduraren segurtasuna bermatu eta prezioen gaineko inpaktuak minimizatzeko asmoz. Proposamenean aurreikusi denez, estatu kideek plan nazionalak aurkeztu behar dituzte urtea amaitu baino lehen, trantsizio honetan nola lagunduko ote duten zehazteko.

Gasaren sektorean, Batzordeak hainbat neurri proposatuko ditu ekainean, Europako merkatuetan Errusiako gasaren gardentasuna, jarraipena eta trazabilitatea hobetzeko asmoz. Errusiako hornitzaileekin kontratu berriak egitea debekatuko da, gasbide bidezko gasa zein gas natural likidotua (GNL) eskuratzeko, eta indarrean dauden kontratuak deuseztatuko dira 2025aren amaiera baino lehen. Horrez gain, 2027ko amaierarako Errusiako gas-inportazio guztiak eteteko asmoa dago.

Aldi berean, EBk bere lege-esparrua zabaldu du itsaspeko kableak, aireportuak, zerbitzariak eta bestelako azpiegiturak kaltetzen dituzten itsasontzien aurka jarduteko eta Errusiak Ukrainaren aurka hasitako gerran inplikatuta dauden komunikabide eta finantza-erakundeei aurre egiteko.

Euskal enpresei egoera honi buruzko azken eguneratzeak eskuratzeko aukera bermatzearren, BasqueTradek jarraipen sistematikoa egiten die, Errusiak Ukrainan egindako inbasioaren harira Europar Batasunak abiarazitako politikei eta zigor-sortei.

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.