Plan Acción Metales y Aceros
Metal pipes. Steel industry background.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du

2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.
-

Europako Batzordeak Altzairu eta Metalen gaineko Ekintza Plana aurkeztu du martxoan, presio ekonomiko eta geopolitikoa nagusi den egungo testuinguruan sektorearen lehiakortasuna indartu eta sektorearen etorkizuna bermatzeko. Ekimen hau Estatu Batuekiko tentsio komertzialek gori-gorian dauden unean iritsi da, erronka globalen aurrean Europaren erresilientzia industriala ziurtatzeko beharrak bultzatuta.

2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat. Neurri horiek Europako merkatua babesten lagundu dute munduko gainprodukzioaren eta lehia desleialaren aurrean, eta mekanismo berri batek ordezkatuko du epe luzera, siderurgia-sektorearen defentsa eraginkorra mantentzeko. Gainera, Batzordeak aluminioaren sektorearen gaineko babesei buruzko ikerketaren hasiera iragarri du, industria metalurgikoaren egonkortasunarekin duen konpromisoa berretsiz.

Inportazioen gaineko kontrola indartzeko, altzairua sailkatzeko sistema berri bat ezartzeko aukera planteatu da, metala “urtu eta isuri” den lekua kontuan hartuz. Neurri honen bidez, jatorrizko ekoizlea identifikatu nahi da, eta behar izanez gero, muga-zerga espezifikoak ezarri, karga beste herrialdeetako industria bitartekariei egoztea saihestuz.

 

Sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzea

Dokumentuak egun oinarrizko metalei aplikatzen zaien Karbonoari lotutako Mugetako Doikuntza Mekanismoa (CBAM) handitzea ere aurreikusi du. Altzairuz eta aluminioz egindako produktuetara hedatuz gero, Batzordeak inportatzaileek karbonoaren gaineko zerga saihestea eragotzi nahi du. Horretarako, 2025eko bigarren hiruhilekoan jakinarazpen bat argitaratzea aurreikusi, EBtik esportatutako ondasunetan gertatzen den karbono-ihesaren arazoari helduz, Europako industriak lehiakortasunari eutsiko diola ziurtatzeko asmoz.

Europan metal birziklatuaren eskuragarritasuna bermatzea da ekimenean jasotako beste alderdietako bat. Horretarako, Batzordeak txatarraren esportazioak murrizteko aukerak aztertuko ditu, txatarra Europako merkatuan berriro sartzen ez duten herrialdeei dagokienez. Neurri honekin, materialen zirkulartasuna sustatu eta industriaren deskarbonizazioa bultzatu nahi da, haren ingurumen-inpaktua murriztuz eta eraginkortasuna hobetuz.

Energiaren eskuragarritasunari dagokionez, sektorearen kezka nagusietakoa baita, proposamenak energiaren kostu handiak dakarren karga arintzeko neurriak jaso ditu. Besteak beste, energia erosteko epe luzerako akordioak (PPA) sustatzea eta estatu kideei energiaren inguruko fiskalitatea eta sareko tarifak malgutasun handiagoarekin aplikatzeko aukera erraztea. Era berean, energia-kontsumo handia duten industriei sare elektrikorako sarbidea erraztu eta hidrogeno berriztagarriaren eta karbono baxuko hidrogenoaren erabilera sustatzeko beharra planteatu da.

Finantza-arloan, 150 milioi euro esleituko dira 2026-2027 urteetan Ikatza eta Altzairua Ikertzeko Funtsaren bitartez, Horizon Europe programak Industriako Itun Garbirako bideratutako 600 milioi euro gehigarriekin batera. Gainera, Batzordeak 100.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusi du Industria Deskarbonizatzeko Bankuaren bidez, eta 2025ean 1.000 milioiko lehen enkante pilotua egingo du giltzarrizko industria-prozesuen elektrifikazio eta deskarbonizaziorako.

Azkenik, industria siderurgiko eta metalurgikoko enpleguaren babesa lehentasunezkoa da ekintza-esparru horretan. Zuzeneko nahiz zeharkako 2,6 milioi lanpostu jokoan daudela, Batzordeak trebetasunak garatu eta bidezko lan-trantsizioak errazteko politika aktiboak bultzatuko ditu. Bidezko Trantsizioaren Europako Behatokiaren eta Kalitatezko Enpleguen Ibilbide Orriaren bidez, neurri horiek lan-merkatuan izango duten inpaktua gainbegiratu da eta langileen eskubideak zainduko dira.

Lotutako albisteak

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Basque  Trade  &  Investment-ek  Global  Gateway  ekimenean  ETEen  parte-hartzea  sustatuko  du  Bruselan
07/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Global Gateway ekimenean ETEen parte-hartzea sustatuko du Bruselan

Trade Promotion Europek Europar Batasuneko Kontseiluan Basque Trade & Investment-ek sustatutako dokumentu bat aurkeztuko du, ETEek Global Gateway proiektuetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin.

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.