Albisteak 22 urtarrila, 2025

Lehendakariak “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzearen” alde egin du

Euskadi Globala estrategiaren asmoa da "mundu mailan konektatuta egongo den enpresa-ekosistema bat ahalbidetzea, nazioarteko merkatuan negozio berriak eta enplegua sortzea sustatzeko, baita Euskadin errotzea indartzeko ere".
-

Imanol Pradales lehendakariak nabarmendu duenez, Euskadi Globala estrategiaren sei jarduera-ardatz nagusietatik bi honako hauek dira: “globalki lotuta dagoen enpresa-ekosistema baten alde egitea, nazioarteko merkatuan negozio eta enplegu berriak sortzeko eta Euskadin errotzea indartzeko”, eta “gure herrira talentua erakartzeko polo eta espazio erakargarriak sortzea”.

“Kanpora ateratzen den herrialdea izatetik kanpoan jokatzen duen herrialdea izatera igaro behar dugu. Mundura irteten den Herri bat izatetik, munduan partida jokatzen duen Herri bat izatera igaro behar dugu”. Horixe izan da Imanol Pradales lehendakariak Euskadi Globala estrategiaren aurkezpenean nabarmendu duen mezua, Euskadiko sare instituzional, asoziatibo eta ekonomikoaren ordezkaritza zabal baten aurrean.

“Euskadik munduari harrotasunez begiratzen jarraitu behar du. Gure tamainaz, gure mugez jabetuta, baina baita gure indarguneez ere. Zeregin hori ezinbestekoa da gure Herriaren interes sozial, ekonomiko, kultural edo politikoak babesteko”, esan du.

Lehendakariak “sare berriak osatzearen” alde egin du, “balioa ematen duten nazioarteko adabegiekin konektatzeko. Balio ekonomikoa, politikoa, kulturala edo zientifiko-teknologikoa Euskadirentzat”, eta, horrela, aliantza estrategiko berriak ezartzea “elkarrekin hazteko interes komunak partekatzen ditugunekin”.

Imanol Pradalesen iritziz, funtsezkoa da “Europan erabaki garrantzitsuak —euskaldunoi zuzenean eragiten diguten erabakiak— hartzen diren mahaietan ahots propioa izatea; gure Herrira talentua erakartzeko polo eta espazio garrantzitsuak sortzea; globalki konektatutako enpresa-ekosistema bat bultzatzea, nazioarteko merkatuan negozio berriak eta enplegua sortzea sustatzeko, baita haiek Euskadin errotzea indartzeko ere”.

“Badirudi aro berri, konplexuago eta zalantzazkoago baten sorreran gaudela. Nazioarteko egungo testuinguruan, aldi berean, hainbat krisi eta eraldaketa gertatzen ari dira, errealitatearen eta gure eguneroko bizitzaren esparru guztietan eragina dutenak”, nabarmendu du.

Hala ere, gogorarazi du ziurgabetasuna ez dela gure garaikoa bakarrik, eta Euskadik bere lekua aurkitu behar duela egungo testuinguru horretan. “Gure arrakasta, neurri handi batean, gure oinarri europarretik nazioarteko testuinguruan Herri gisa hazteko gai izatearen mende dago”.

“Bideak eta ibilbideak ireki behar ditugu gaur egun ezezagunak diren mundu eta egiteko moduetara. Sofaren erosotasunetik jaiki, bihotz hartu eta amets egin behar dugu. Gure etxeetatik haratago begiratzea, Euskadi apaltasunez baina anbizio osoz zaindu, hobetu eta biziberritzeko aukera emango diguten horizonte ezezagunetara”, esanez amaitu du.

Aurkezpena Albaola Itsas-Kultur Faktoriako instalazioetan egin da, Pasaian. Bertan, Lehendakariak Euskadik bere historian zehar izan duen nazioarteko bokazioa gogoratu du, herri honen itsaso- eta arrantza-tradizio horren adierazleetako bat izanik. “Aurrean ditugun aukerak aprobetxatu behar ditugu, gure historian zehar askotan egin dugun bezala. Berriro kokatzea tokatzen da. Geure gaitasunengatik dagokigun espazioa berriro erreklamatu beharra dago. Inork ez du guregatik egingo. Guk geuk egitea guri dagokigun zerbait da”, adierazi du.

Euskadi Globala

Lotutako albisteak

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  sistema  digital  berria  aktibatu  dute  enpresa  esportatzaileei  muga-zergen  itzulketa  arintzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek sistema digital berria aktibatu dute enpresa esportatzaileei muga-zergen itzulketa arintzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.