Ekintzailetza Lurzorua Nazioartekotzea
Albisteak 8 iraila, 2021

Aurrelan, Europako iparraldean hazteko planak dituen automatizazio enpresa

Gipuzkoako konpainia bere produktuak estandarizatzeko prozesuan murgilduta dago, nazioartean eta nazioan hazteko eta enpresa berri bat sortzeko xedearekin.
-

Aurrelanek, duela 30 urte sortutako enpresak, Aretxabaletan du bere egoitza eta 15 langile inguru ditu. Garraio eta manipulazio sistemetan espezializatuta dago eta, besteak beste, automobilaren, eraikuntzaren, etxetresna elektrikoen eta elikaduraren sektoreetako enpresei ematen die zerbitzua. Batez ere, Aurrelanek bere inguruko (Debagoiena) edo Bilbo inguruko enpresekin egiten du lan. “Gure inguruko enpresek behar izan gaituzten momentuan egon gara beti”, adierazi dute Gipuzkoako enpresako arduradunek.

Enpresaren hasierako planen arabera, bere jarduera eremua Penintsulako erdialdera eta Frantziako hegoaldera zabaltzeko helburua zegoen. Hala ere, Europako iparraldetik gero eta eskari gehiago jasotzen ditu. Hori ikusita, Aurrelanentzat merkatu handia izan daiteke, Ibai Galindez enpresako arduradunetako batek azaldu duenez: “Euskadi markak kalitate agiria du eskualde horretan, eta daukagun prezioa nahiko lehiakorra izan daiteke tokiko enpresekin konparatuz”.

Plan horiek aurrera eramateko, Aurrelan bere produktuen estandarizazio prozesu batean murgilduta dago, atzerrian modu eraginkorragoan saldu ahal izateko, katalogo bat sortuz. Euskadin, Aurrelanek bezeroak eskatzen dituen premien arabera lan egiten du, eta neurrira sortzen du produktua premia horiei erantzuteko.

Makinen kateatzeak, garraiorako eta manipulaziorako elementuak eta zelula robotizatuak dira bezeroek gehien eskatzen dituzten produktuak. Gainera, Aurrelanen apustu handia egin da xaflarako ebaketa-mahaien ekoizpenaren alde, zenbakizko kontrol baten bidez hainbat dimentsiotako piezak mozteko aukera ematen baitu. Spriren Ekintzaile programaren laguntzari esker, apustu hori Aurrelan enpresatik kanpo sortuko den beste enpresa berri batekin garatuko da, tokiko hornitzaile batekin batera. Oraindik ez dago martxan, baina datorren urtean proiektuari hasiera ematea espero dute enpresatik.

Pandemiaren ondorioz, Aurrelanek online jardueran ahalegin handiagoa jartzea erabaki du. Komunikazio eta marketin agentzia batekin batera, enpresa bere irudia eta webgunea birmoldatzen ari da, esportazio kopuruak gora egiten jarrai dezan. Enpresaren beste helburuetako bat inguruko bezeroen sare handia izaten jarraitzea da; izan ere, Ibai Galindezen arabera, “beti hobekuntzaren aldeko apustua egiten duen eskualde batean bizi gara, eta hori onuragarria da gurea bezalako enpresentzat”.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.

Lotutako albisteak

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Kontratazio  arloan  inoizko  jarduerarik  handienarekin  itxi  du  2025  urtea  Sprilurrek
12/02/2026 Lurzorua

Kontratazio arloan inoizko jarduerarik handienarekin itxi du 2025 urtea Sprilurrek

88 milioi eurotik gorako aurrekontuaren eta 48 lizitazioren kudeaketarekin, kontratazio arloan bere historiako jarduerarik handiena izan zuen iaz Sprilurrek

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Lehendakariak  aliantza  politiko  berri  bat  aldarrikatu  du,  Europak  “benetako  autonomia”  izan  dezan  bere  berrindustrializazioan
10/02/2026 Nazioartekotzea

Lehendakariak aliantza politiko berri bat aldarrikatu du, Europak “benetako autonomia” izan dezan bere berrindustrializazioan

Leaders Meeting – Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioari amaiera emateko, ‘Bilboko Adierazpena’ sinatu da, hots, industria-lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta teknologia estrategikoen arloko posizionamendu politiko eta estrategiko bat

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Imanol  Pradales:  “Euskadi  mundu  ezegonkor  batean  egonkortasuna  bilatzen  duenarentzat  babesleku  gisa  balio  duen  eredu  ona  da”
23/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi mundu ezegonkor batean egonkortasuna bilatzen duenarentzat babesleku gisa balio duen eredu ona da”

Lehendakariak, Davoseko Munduko Ekonomia Foroko bisita amaitzeko, euskal eredua defendatu du, Nazio Batuekin batera egindako ekitaldian. Imanol Pradales pozik agertu da Euskadik munduko lehen mailako foro politiko-ekonomiko entzutetsu honetan izan duen lehen parte-hartzean lortu duen mailarekin

Euskadiren  berezitasun  fiskal  eta  finantzarioa  azaldu  die  Lehendakariak  politika  eta  enpresa  munduko  hainbat  pertsona  ospetsuri  Davosen
22/01/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren berezitasun fiskal eta finantzarioa azaldu die Lehendakariak politika eta enpresa munduko hainbat pertsona ospetsuri Davosen

Imanol Pradales Euskadiren errealitateari buruz aritu da Bill Gates, Jens Stoltenberg, Paschal Donohoe eta Justin Trudeaurekin, besteak beste. «Gauza asko ditugu erakusteko, eta asko ikasteko», nabarmendu du Lehendakariak Suitzan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.