Elkarrizketak 8 ekaina, 2022

“Gidatze autonomoa da AVL-k etorkizuneko mugikortasunaren arloan daukan erronka handienetako bat”

Konpainia austriarra Invest in the Basque Country-ren eskutik iritsi da Euskadira mugikortasun adimentsu eta jasangarriko proiektuak garatzeko
-

AVL jatorri austriarreko multinazional bat da, automobilgintzaren sektorean diharduena eta arestian Euskadin kokatu dena, SPRI Taldeak  bultzatutako Invest in The Basque Country arloari esker, arlo horren helburua baita atzerriko inbertsioa erakartzea. AVL-ren iberiar penintsulako egoitza zentrala Valladoliden dago, bulegoak ditu Madrilen eta Bartzelonan, eta aurrerantzean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parketik ere eskainiko ditu bere zerbitzuak. Ez du kasualitatez aukeratu Euskadi, gure erkidegoak Europako gune garrantzitsuenetako bat izan nahi baitu mugikortasun adimentsu eta jasangarri berriaren arloan. Eta, hain zuzen, aholkularitza honek ingeniaritza-proiektuak garatu nahi ditu arlo horretan, dagoeneko geldiezina den errealitate hau indartzeko; halaxe adierazi du Ander López de Sabandok, AVL-k Euskadin duen Negozio Garapeneko arduradunak.

Zein da AVL-ren testuinguru historikoa?

AVL jatorri austriarra duen nazioarteko enpresa bat da, gaur egun 10.000 langile baino gehiago enplegatzen dituena mundu osoan dauzkan 45 filialetan. Familia-enpresa bat da, egungo zuzendari nagusiaren aitak 1948an sortua. Hasieran, diesel motorretarako ingeniaritza-jarduerak garatzen zituen, nagusiki ikerketarako. Motor bat diseinatzeko ezinbestekoa da bitartekoak izatea entseguak egiteko,  entsegu horietatik ateratako datuekin egiaztatu ahal izango delako garapena egokia den. Horrez gain, funtsezkoak dira orobat fluxuen dinamika, bibrazioak, etab. simulatzeko tresnak.

Hiru alderdi horietan oinarritzen dira enpresaren gaur egungo hiru negozio-eremuak: ingeniaritza-zerbitzuak, instrumentazio-sistemak eta simulazio-tresnak.

Merkatuko ikuspegitik, zein da jarduera-ildo horien emaitza?  

Konponbide aitzindariak eskaintzen ditugu, bai eta garapenerako ingurune osatu eta integratuak, entseguetarako eta neurketarako sistemak, eta simulazio-metodo modernoenak. Automobilgintzako garapen, simulazio, entsegu eta integrazioan diharduen munduko enpresa independente handiena gara, eta mugikortasunarekin lotutako beste sektore batzuetara ere iristen gara.

Eta nolako profilak sartzen dira filosofia horretan?

Konponbide onenak eskaintzen ditugu eta bazkide ezin aproposagoa gara fabrikatzaileei nahiz merkatuko eragile berriei euren emaitzen hobekuntza jasangarria lortzen laguntzeko: CO2 emisio gutxiago, motor-propultsore elektrifikatuak, era guztietako hibridoak, erregai-pilak, ADAS sistemak eta gidatze autonomoa, eta sistema horien guztien integrazioa ibilgailuan. Laguntza ematen diegu garapenaren prozesu osoan, hasi kontzeptutik eta produkzioraino.

Zein testuingurutan sortu zen mugikortasunaren aldeko apustua?

Mugikortasunaren aldeko apustua egitea -mugikortasuna kontzeptu global gisa- urrats natural bat izan da guretzat, propultsio-sistemen arloan dugun ezagutza zabala osatu ahal izateko. Europar Batasunak deskarbonizaziorako finkatu dituen helburu handiak lortu nahi badira, besteak beste funtsezkoa izango da ibilgailuaren ezagutza global bat izatea, hobeto ulertzeko CO2 emisioen murrizketak izango duen inpaktua. Eta gure enpresak horregatik egin du apustu hau, bere bezeroei zerbitzu integrala eskaini ahal izateko. Euskadiri dagokionez, mugikortasunaren aldeko apustuak zerikusi estua du sektorerako egiaztatze eta baliozkotze zerbitzu eraginkorrak eskaintzeko asmoarekin. Erronka teknologikoa gero eta handiagoa da, aldiz, garapen-denbora gero eta laburragoa eta, beraz,  ezinbestekoa da eraginkortasuna lortzea garapen eta baliozkotzearen kate osoan.

Zergatik aukeratu zenuten Euskadi eta, zehazki, Gipuzkoako Teknologi Parkea?

Euskadi presentzia industrial handiko lurraldea da, eta lotura sendoa izan du beti automobilgintzarekin. Hemen asko dira OEMentzat osagaiak fabrikatzen dituzten enpresa edo hornitzaile osagarriak, eta hori garrantzitsua izan da erabakia hartzeko orduan.  Gainera, ohartu ginen Euskadi hainbat urrats ematen ari dela Europar Batasunak deskarbonizaziorako finkatu dituen helburuak lortzeko. Asmo handiko helburuak dira, eta eragin zuzena izaten ari dira gaur egungo mugikortasun kontzeptuan, hainbeste non aldatu egin baitute mugikortasuna ulertzeko dugun modua. Zentzu horretan, egungo eta etorkizuneko mugikortasuna elektrifikaziorantz doa argi eta garbi, eta ibilgailuaren konektagarritasunak garrantzia hartu du arlo guztietan, aurrera doalarik gidatze autonomo eta adimentsuagorantz.

Zer eskaintzen dizue Miramongo Teknologi Parkeak?

Hemen kokatzea erabaki dugu batez ere oso ekosistema  teknologikoa delako. Uste dugu Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkea bezalako enpresa-ingurune teknologiko batean egotea lagungarri izango zaigula hasierako fasean finkatzeko eta gero pixkanaka hazten joateko. Halere, zalantza handiak izan ditugu hiru probintzien artean, hirurak direlako bikainak.

Dakizuena eta aztertu duzuena kontuan hartuta, Euskadi eta mugikortasunaren arloko enpresak ba al daude haiengandik espero denaren mailan?

Kontuan izanik hainbatekin izan ditugun harremanak, baietz uste dugu. Euskadin kokatzearen aldeko apustua egin baino lehen harremanetan jarri ginen bertako hainbat enpresarekin, zeintzuek euren kezka azaldu baitziguten, ikusten zutelako automobilgintza eletrifikaziorantz zihoala. Geroztik, haietako hainbatekin aritu gara lanean, eta gure ustez ongi egokitu dira merkatura. Lurraldeari dagokionez, badaude hainbat ekimen trakziogile, nolabait deskarbonizazioaren aldeko apustua egin nahi dutenak, dela enpresa-partzuergoen ekimenen bidez, dela Foru Aldundien eta Jaurlaritzaren laguntzarekin garatutako ekimenen bidez.

Zein da AVLren ibilbide-orria Euskadirako?

Gure ibilbide-orriak lotura estua du mugikortasun adimentsu eta konektatuaz dugun ikuspegiarekin. Motor elektrikoa gero eta garrantzitsuagoa izango da etorkizuneko mugikortasun-eragileetan (autoa, motorra, autobusa…), bai modu independentean erabiltzen denean, eta bai konbustiozko motor tradizionalaren osagarri denean. Orain arte, ibilgailua eragile independente bat izan da, ekosistemarekin apenas elkarreragiten zuena. Baina azken urteotan zabaltzen ari den digitalizazioari esker aurrera egin ahal izango dugu konektagarritasun arloan, ibilgailuak konektatuz bai azpiegiturarekin eta bai beste ibilgailu batzuekin. Konektagarritasun hori garrantzitsua izango da aurrera egiteko etorkizuneko mugikortasunak ekarriko duen erronka handienetako baterantz, alegia, gidatze autonomorantz. Hiru frente horiek (elektrifikazioa, konektagarritasuna eta gidatze autonomoa) erronka teknologiko handiak dira, eta horiexek izango dira Euskadirako ibilbide-orriaren oinarriak.

Mugikortasuna, gidatze autonomoa, elektrifikazioa… Zure ustez, noiz ikusiko dugu Euskadin gidaririk gabeko auto autonomo bat?

Zaila da aurreikustea zer gertatuko den arlo teknologikoan hemendik urte batzuetara. Adibide gisa jar genezake azken urteotan telefonia mugikorraren sektorean gertatu den aldaketa disruptiboa. Duela gutxira arte, gailu mugikorrak erabiltzen genituen soilik deiak egiteko, baina gaur egun, Smartphone-ari esker, erabateko konektagarritasuna lortu dugu telefonoan.

Mugikortasunaren arloan ere baliteke horrelako trantsizio fase batetik hurbil egotea. Duela gutxira arte, ibilgailuan gidaria zen eragile nagusia, eta apenas izaten zuen laguntza aktiborik gidatzeko orduan. Aurrerapen teknologikoei esker, gaur egun ibilgailua gai da abiadura bere kabuz mantentzeko baldintza desberdinetan, errepideko abiadura-mugak identifikatzeko, gidariari adierazteko aurreikusi gabeko errei-aldaketa bat egin duela eta zuzenketa txikiak egiteko, baina oraindik ez dauka ibilbidearen gaineko erabateko kontrolik.

Eta iritsiko ote da hamar urteren buruan?

Hemendik hamar urtera aurrerapen handiak egingo ditugu hainbat arlotan: askoz kontrol handiagoa izango dugu ibilgailuaren funtzionaltasun autonomoan, gero eta laguntza gehiago izango ditugu gidatzeko, eta hurbilago egongo gara erabateko gidatze autonomotik, baldintza kontrolatuetan jakina. Halere, gidaririk gabeko auto autonomo bat ikustetik hurbilago edo urrunago egongo gara aurrerapen teknologikoen arabera, baina orobat kontuan hartu beharko dira mugikortasun arloko legerian egiten diren aurrerapenak, eta ikusi beharko da nola barneratzen dituen  gizarteak teknologia berri horiek guztiak.

 

Lotutako albisteak

Altzairua,  itsasoa  eta  megawattak:  Haizea  Wind,  Europa  mugitzen  duen  euskal  fabrika

Altzairua, itsasoa eta megawattak: Haizea Wind, Europa mugitzen duen euskal fabrika

Europa mailako erreferentea da offshore sektore eolikorako osagai handien fabrikazioan, eta datozen bi urteetarako eskaera-zorroa ziurtatuta dauka Txinaren lehiak eragindako erronkari aurre egiteko.

Gamarrak  moldekatze  automatikoko  linea  berria  ezarri  du
14/05/2026 Nazioartekotzea

Gamarrak moldekatze automatikoko linea berria ezarri du

Gasteizko enpresa historikoak, 156 urteko historia duenak, altzairurtuzko pieza mihiztatuak fabrikatzen ditu

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Surion  Wind-ek  haize-sorgailuen  belaunaldi  berri  bat  bultzatu  du  parke  eolikoen  bizitza  luzatzeko

Surion Wind-ek haize-sorgailuen belaunaldi berri bat bultzatu du parke eolikoen bizitza luzatzeko

Arabako enpresak ‘repowering’ partzialaren aldeko apustua egin du, kostuak, ingurumen-inpaktua eta konplexutasun operatiboa murrizten dituzten soluzio modularrekin.

Stansolek  sendotu  egin  du  sektore  fotovoltaikoaren  hazkundea,  neurrira  egindako  soluzioekin  eta  nazioarteko  hedapenarekin

Stansolek sendotu egin du sektore fotovoltaikoaren hazkundea, neurrira egindako soluzioekin eta nazioarteko hedapenarekin

Eguzki-egituretan espezializatutako euskal ingeniaritzak Utility Scale, autokontsumo, agrovoltaica eta kanpoko merkatuetan sustatzen du bere jarduera.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.