Albisteak 2025eko maiatzaren 15a

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da
-

Laguntza-programak 25 urteko edo gehiagoko antzinatasuna duten eta EAEko lurraldean kokatuta dauden bizitegi-jabeen komunitateen eraikinetako instalazio elektrikoen berritzea babestea bilatzen du.

Onuradunak

1999. urtea baino lehen eraikita dauden eraikinetako egoitza-jabeen komunitateak.

Jarduketa subentzionagarriak eta hautagarritasun-aldia

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak bi motatakoak izan daitezke.
A mota.- Behin jarduketak egin ondoren, instalazioak ondoko gutxieneko eskakizun hauek txertatuko eta beteko ditu:

  1. Instalazioak B2 motako tentsioa izango du (230 V fase eta neutro artean eta 400 V faseen artean), etengailu diferentzialarekin.
  2. Elikatzeko (ELO) eta deribazio indibidualeko (DI) lerro orokorrak ez du edukiko antzinako hodi metalikorik edo ehun-isolamenduko kablerik 100 kWetik beherako potentziako etxebizitza-eraikinetako instalazioaren ezein zatitan.
  3. Babes kutxa orokorrak (BKO) BUC isolatu motakoak izango dira eta ELOaren kablearen sekzioaren eta korrontearen dentsitatearen arabera egokitutako fusible kalibratuak izango dituzte.
  4. Babes-kutxa orokorrak (BKO) irisgarriak izango dira, ahal delarik fatxadan kokatuak.
  5. Lurreko eroaleak izango ditu, kontagailuen zentralizaziotik etxebizitza bakoitzeko koadro nagusira.

Adierazitako jarduketen zati bat eskatu ahal izango da, baldin eta instalazioak eroale horiek txertatzen dituenean eta eskatutakoa betetzen duenean, behin jarduketa egin ondoren.
B mota.- Behin jarduketak egin ondoren, instalazioak ondoko gutxieneko eskakizun hauek txertatuko eta beteko ditu:

  1. Instalazioak lurrerako hargune orokorra izango du, eta halakorik ez badu, pikak eta lurrerako eroalea badaudelarik, erresistentziaren balioa arauzko balioen barruan, zeina gutxienez kontagailuen kontzentrazio-barretaraino iritsiko delarik, beharrezkoa duten instalazio erkidetako elementu eta aparailuak hari konektatuz.
  2. 100 kWetik beherako potentziako etxebizitza-eraikinetako instalazio erkideetako kontagailuen zentralizazioetan inguratzaile metalikoen ezabaketa, edo 21 horniduratik beherako zentralizazioak edo BKO 160 Atik beherako kalibreko fusibleekin.

Adierazitako jarduketen zati bat eskatu ahal izango da, baldin eta instalazioak eroale horiek txertatzen dituenean eta eskatutakoa betetzen duenean, behin jarduketa egin ondoren.

Hautagarritasun-aldiari dagokionez, Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan badira. Horrela beraz, zera eskatuko da, instalazioen egikaritzeari dagozkion edozein egikaritze-konpromiso irmoren, onartutako aurrekontuen, eskarien, kontratuen, fakturen eta ordainagirien datak 2025eko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea.

Laguntzen zenbatekoa

Bi motetako (A edo B) bakar bati ekinez gero, emango den laguntzaren kopurua lagungarria den jardueraren kostu subentzionagarrien gaineko % 60an ezartzen da.

Bi motei (A eta B) ekinez gero, ezarritako laguntza % 70ekoa da, bi moduluetarako lagungarria den jardueraren kostu subentzionagarrien gainean aplikatzekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa instalazioko 15.000 euro izango da.

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna

Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

Indarraldia (eskaeren aurkezpena eta justifikazioa)

Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea  deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 15ean amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere.

Jarduketa subentzionagarriek beranduenez 2025eko abenduaren 31n egikarituta eta fakturatuta egon behar dute.

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEren aurrean, beranduenez 2026ko urtarrilaren 15ean, ostegunez, elektronikoki.

Aurrekontu totala

1.000.000 euro

Kontsultarako telefono-zenbakia

Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzuak 946 620 600 zenbakian erantzungo dizue

Lotutako albisteak

Euskadik  trantsizio  energetikoa  eta  klimatikoa  aurrekontu  publikoetan  txertatzeko  metodologia  aurkeztu  du  COP31n
2026/11/12 Deskarbonizazioa

Euskadik trantsizio energetikoa eta klimatikoa aurrekontu publikoetan txertatzeko metodologia aurkeztu du COP31n

Euskadik metodologia argia, trazagarria eta erreplikagarria du deskarbonizazioari eta klima-aldaketarako egokitzapenari lotutako gastu publikoa identifikatzeko eta sailkatzeko

Lehendakariak  Euskadin  deskarbonizazioari  eta  industria  jasangarriari  buruzko  lehen  kongresua  inauguratu  du
2026/11/04 Deskarbonizazioa

Lehendakariak Euskadin deskarbonizazioari eta industria jasangarriari buruzko lehen kongresua inauguratu du

Lehendakariak nabarmendu du Euskadik industria garbiaren eta berrindustrializazio berdearen erreferente izateko duen potentziala

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Industriako  sailburuak,  Mikel  Jauregik,  Vidralak  Laudion  duen  autokontsumorako  instalazio  fotovoltaikoa  inauguratu  du
2026/07/21 Deskarbonizazioa

Industriako sailburuak, Mikel Jauregik, Vidralak Laudion duen autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa inauguratu du

Vidralak Laudioren alde egindako apustuak —3 milioi eurotik gorakoa— autokontsumoaren aldeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programaren bidez % 25eko dirulaguntza jaso du

Eusko  Jaurlaritzak  lankidetza  industrialaren  euskal  eredua  aurkeztu  du  Decarbon  Days  ekitaldian,  net-zero  teknologiak  bizkortzeko
2026/06/30 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak lankidetza industrialaren euskal eredua aurkeztu du Decarbon Days ekitaldian, net-zero teknologiak bizkortzeko

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Cottbusen (Alemania) egin den ekitaldian parte hartu du, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, Europako eskualdeek zero emisio garbiko teknologien hedapenean eta Net Zero Valleys deritzenen garapenean duten eginkizuna aztertzeko

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

Enagásek,  Energiaren  Euskal  Erakundeak  eta  Euskadiko,  Nafarroako  eta  Kantabriako  “deskarbonizatzeko  zailak”  diren  industria  nagusiek  ‘Iparraldeko  Hub’aren  garapena  bultzatzen  dute,  industria  deskarbonizatzera  begira

Lankidetza-hitzarmen hori funtsezko mugarria da Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako CO2-aren balio-katearen garapen koordinaturako, eta CO2-a atzitu, garraiatu eta biltegiratzeko korridore estrategikoaren sorreran aurrera egitea ahalbidetuko du, Europako deskarbonizazio-helburuekin bat

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.