Albisteak 19 otsaila, 2026

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  
-
  • Sailburuak balioetsi nahi izan du Euskal Autonomia Erkidegoko industriak trantsizio digitala eta deskarbonizazioa gidatzeko egin duen apustua “eta Schaeffler adibide argia da Eusko Jaurlaritzaren Industria Planean funtsezkoak diren bi fronte horietan”.

 Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Schaeffler enpresak Elgoibarren (Gipuzkoa) duen lantegian izan da gaur goizean. Bisitan, bertatik bertara ezagutu ditu industria-digitalizazioan erreferenteak diren instalazioak, Schaeffler Taldearen digital pilot plant-etako bat hain zuzen. Sailburuari eta Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari harrera egin die Valentín Guisasola Schaeffler-en Espainiako country managerrak eta lantokiko zuzendariak.

Elkarrekin bisitatu dituzte enpresaren instalazioak, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte enpresaren proiektu nagusiak eta enpresa-estrategia, baita Elgoibarko plantan digitalizazioak duen inplementazioa ere. Izatez, produkzio-makinak erabat konektatuta daude sistema informatikora, eta ahalmena dute zer fabrikatu erabakitzeko, pieza berrirako beharrezko doikuntzak beren kabuz egiteko, eta produkzioan dauden piezen fluxuak erregulatzen dituzten gidaririk gabeko garraio-sistemak zuzentzeko, fabrikazioaren autonomia-maila handia lortuta.

Schaeffler Taldea enpresa liderra da mugimendu-teknologian, eta automozioko eta industriako hornitzaileen arloko eragile nagusietako bat da. Mundu osoan 120.000 langile eta 100 produkzio-lantegi baino gehiago ditu, eta 18.200 milioi eurotik gorako salmentak lortu ditu 2024an.

Estatuan 388 langile ditu, Elgoibarko produkzio-plantan (240) eta Bartzelonako eta Madrilgo salmenta-egoitzetan banatuta. Schaeffler Taldearen fakturazioa, Espainian, 650 milioi eurokoa izan zen 2024an.

Elgoibarko lantegiak deskarbonizazioaren aldeko apustu handia egin du, 2020. urtetik aurrera iturri berriztagarrietatik soilik datorren energia kontsumitzen baitu, 400 MW-eko autosorkuntza fotovoltaikoko instalazioari esker eta energia-efizientzia etengabe hobetzeari esker. Jasangarritasunarekiko konpromisoan, kontsumitutako altzairuaren % 75 Euskadiko hornitzaileei erosten die, zehazki emisioetan neutroa den altzairua eskaintzen diote —energia berriztagarrietan egindako inbertsioen konpentsazio-ziurtagiri bidez—.

Bisitaren barruan, Mikel Jauregi sailburuak balioetsi nahi izan du Euskal Autonomia Erkidegoko industriak trantsizio digitala eta deskarbonizazioa gidatzeko egin duen apustua “eta Schaeffler adibide argia da funtsezkoak bi fronte horietan”. Bi arlo horiek funtsezko atalak dira Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Industria Planean, betiere industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago lortzeko bidean lagunduko duen lehiakortasun-palanka gisa.

“Schaefflerren kasuan bezalaxe, Euskal Autonomia Erkidegoko industriak energia-autokontsumoaren alde egindako apustua deskarbonizazioarekin eta lehiakortasunarekin duen konpromisoaren adibide argia da. Autokontsumo energetikoa % 30 hazi da Euskadin, industriak bultzatuta. Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko industria osoa eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainak animatzen ditu, autokontsumorako laguntzak eskatzera eta baliatzera. Laguntza horiei esker, inbertsioaren % 45erainoko dirulaguntza zuzenak jaso ditzakete, eta horri % 35eko kenkari fiskala gehitu behar zaio. Deskarbonizazioan inbertitzea ona da gure ekonomiarentzat, industria-lehiakortasuna indartzen duen heinean”, eman du aditzera sailburuak.

Lotutako albisteak

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.