Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 2 ekaina, 2020

Ikerlanek, hiri-mugikortasun adimendunerako bidean, ‘big data’ kudeatzeko sistema berri bat probatzen ari da Florentzian

Hirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina hodei-teknologiak, batzuetan ezin ditu datuak segurtasunez, eraginkortasun energetikoz eta denbora errealean prozesatu. Erronka horri aurre egiteko eta erabakiak errazteko, Ikerlan teknologia-zentroa Elastic proiektu europarrean murgilduta dago hainbat herrialdetako erakundeekin batera, etorkizuneko mugikortasun adimenduneko sistemak ahalbidetuko dituen oinarri teknologikoa garatuz.
-

Hirien jarduera datu-sortzaile handi bat da, sentsore ugariei esker, baina hodei-teknologiak, batzuetan ezin ditu datuak segurtasunezeraginkortasun energetikoz eta denbora errealean prozesatu. Erronka horri aurre egiteko eta erabakiak errazteko, Ikerlan teknologia-zentroa Elastic proiektu europarrean murgilduta dago hainbat herrialdetako erakundeekin batera, etorkizuneko mugikortasun adimenduneko sistemak ahalbidetuko dituen oinarri teknologikoa garatuz.  

Gorabeherak gutxitzea, istripu maila murriztea eta mantentze-lanen kostuak behera egitea lortu  nahi ditu Elasticek azken batean, eta baita hiriko zirkulazioa hobetu ere. Proiektuak dagoeneko hirietan dauden smart cities sistemak erabiltzen ditu –autobus-geltokietan, radarretan eta bestelako tokietan dauden sentsoreak, konektibitate-ekipamendua eta sistema konputazionalak. Sistema horiekin software-arkitektura berri bat sortzen du, hiriko ‘big data’ denbora errealean prozesatzea bermatzen duena. 

“Hiriko trafiko-sare osoan banatutako baliabide konputazionalak erabiltzen ditugu, eta horiek erabiliz hirian zehar banatutako ibilgailuek eta sentsoreek masiboki bildutako datuen analisiak dakarren lan-karga banatzen dugu. Gailuen artean kamerak, radarrak edo ingurumen-sentsoreak daude“, azaldu du Cristina Zubiak, Elasticeko euskal teknologia-zentroko ikertzaileak. ‘Laino-konputazio eredua’ (‘ fog computing ‘) bezala ezagutzen da, eta sareak ez pilatzeko datuak banatzen ditu, prozesamenduaren eta segurtasunaren azkartasuna areagotzeko eta energia-gastua murrizteko. 

Hiri baten mugikortasunaren benetako ‘argazki’ hori lortzeak (garraio publikoarena eta pribatuarena), une bakoitzean azkarrago erabakiak hartzeko aukera ematen du. Elastic Florentziako tranbia sarean aplikatzen ari da teknologia hori, Florentziako tranbiak teknologia probatzeko sentsoreak eta konektibitatea dituelako.  

Proiektua Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatzen du, hiru urterako (2019-2021)5,9 milioi euroko diru-laguntzarekin. Bartzelonako Superkonputazio Zentroak (BSC) koordinatzen du proiektua, eta, Ikerlanez gain, Portugal, Italia, Frantzia eta Erresuma Batuko erakunde desberdinek ere parte hartzen dute. 

Hiri-mugikortasunetik 4.0 industriara 

Ikerlan BRTA aliantzako kide eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko kide da, eta proiektu honetan dauden fase desberdinetan zeharka parte hartzen du, proiektuaren gakoetako bat den fog computing arkitektura garatzeaz arduratzen delako, Ikerlan Konnekt digitalizazio-plataformarekin. 

Istripuak gutxitzea, mantentze-kostuak murriztea eta hiriko zirkulazioa hobetzea da proiektu honen azken helburua. Baina industrian eragitea ere garrantzitsua da, aurrerapen horiek 4.0 industriaren hobekuntzan eragina izan dezaketelako. Teknologia-zentrotik azaldu dutenez, software hori lagungarria izan daiteke, besteak besteenpresa batek sortzen ari den produktua kontrolatzeko, makinen egoera ezagutzeko eta haien higadura edo ordezko piezak aurreikusteko (mantentze prediktiboa). “Merkatura bideratutako teknologia da, gure gizartearen eta industriaren erronkei eta beharrei erantzuten diena”, azpimarratu du Zubiak. 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde etaaliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek    edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Bizkaiak  BIOSPAIN  2026  hartzen  du  eta  Euskadi  berrikuntza  bioteknologikoaren  eta  autonomia  estrategikoaren  epizentroa  bihurtzen  du  Europan
28/04/2026 I+G+B

Bizkaiak BIOSPAIN 2026 hartzen du eta Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren eta autonomia estrategikoaren epizentroa bihurtzen du Europan

Bilbao Exhibition Centrek BIOSPAIN ekimenaren hurrengo edizioa hartuko du irailaren 29tik urriaren 1era

Albianek  malariaren  aurkako  mundu  mailako  mugarria  ahalbidetu  zuen  laborategi  modularra  diseinatu  eta  fabrikatzen  du
24/04/2026 I+G+B

Albianek malariaren aurkako mundu mailako mugarria ahalbidetu zuen laborategi modularra diseinatu eta fabrikatzen du

Euskal enpresak MPL/CL3 garatu zuen, 3. mailako bioeuste-instalazioa, Euskal Herrian osorik fabrikatua eta Tanzanian zabaldua. Haren teknologiak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat babestu zuen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.