Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 21 Azaroa, 2019

Euskadik 4.0 Industria garapen ekonomiko iraunkorraren erreferentziatzat finkatu du

3.700 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan
-

700 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan

Gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, zibersegurtasuna, start-upak eta enpresen standak, BRTA eta 4.0 aktiboak dira Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu duen seigarren edizio honetako protagonistak.

Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako (Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandak) hogei enpresa baino gehiago elkartu dira erakusketa-eremuan, eta biltzarra FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroan ordezkatuta dauden erakundeen arteko topagunea izango da.

Aurten handitutako erakusketa-eremuan jarri diren 170 standetan, Basque Research & Technology Allianceko (BRTA) zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH)0 aktiboak, 4.0 Industriako euskal enpresa nagusiak eta BIND 4.0ren edizioetako start-upak bildu dira.

Informazio gehiago Irekian: https://bit.ly/2KST2vd

Iñigo Urkullu lehendakariak esana, Basque Industry 4.0-The Meeting Point Kongresuak «agerian utzi du ikuspegia, estrategia eta ekintza-plana partekatzen jarraitzeko premia dagoela ekonomia- eta enpresa-aukera bat digitalizatzeko erronka erdiesteko». Lehendakariak adierazi du Euskadirentzako «lidergo proba» bat dela, eta «gizartearen erronkei erantzuteko ekonomia- eta enpresa-aukera bat ere bai. Guztion onerako proiektatutako 4.0 industria da».

Era berean, lehendakariak azaldu du Gobernua eta euskal erakundeak hausnarketa bat partekatzen ari direla 2030 horizontean, eta formatu publiko-pribatu batean egiten dutela RIS3 Adimendun Espezializazioaren Estrategia baten bitartez, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren bitartez eta trantsizio hirukoitz demokratiko-sozialaren, ekologiko-energetikoaren eta teknologiko-digitalaren erantzunaren bidez ere.

Hauxe azaldu du: «Horri dagokionez, industria eta enpresak euskal industriarekin eta garapen jasangarriarekin konpromisoa duten eragiletzat jotzen ditugu. Euskal industria, beraz, Nazio Batuek antolatzen duten COP25 Klima Aldaketaren Esparru Hitzarmenaren hurrengo nazioarteko hitzorduan egongo da, eta bere iritzia eman ahal izango du».

Kongresuan, aurten, zibersegurtasuneko punta-puntako enpresen ekarpenak egingo direla aipatu ostean, lehendakariak honako hau nabarmendu du: «FIRSTen organismoak ere hartzen ditugu, hau da, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko ekipamenduen munduko foroarenak».

Amaitzeko, hauxe esan du: «Topaketa, aldi berean, etorkizunari buruzko hausnarketa ere bada. Guztiok dugun helburuarekin partekatu nahi dugun hausnarketa bat: erronka digitala herrialdearen aukera bihurtzea. Inolako zalantzarik gabe, trantsizio ekologiko-energetikoa eta teknologiko-digitala izango da jardunaldi hauetako elkargunea.

Lehendakariak Basque Industry 4.0-The Meeting Point kongresua inauguratu du gaur BECen. Seigarren edizio honetan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren izen bereko estrategiarekin batera, 4.0 industria garapen ekonomiko jasangarrirako erreferentzia gisa kokatu da Euskadin.

Arantxa Tapia sailburuak, bestalde, esan du: «urtetik urtera gora egiten dute hitzorduaren kopuruek, baina gure erronka ez da gero eta jende gehiago biltzea, euskal enpresentzako eta bertan lanean ari diren pertsonentzako balio erantsiko topaketa bat izatea baizik. Euskadiko industria-ehunari zuzendutako eta haientzat pentsatutako hitzordu profesional bat antolatzen jarraitzen dugu; izan ere, industria aurreratuaren aldeko apustuan bide garrantzitsu eta errespetagarria egin dugun arren, jakin badakigu bide luzea dugula egiteke».

Horrela, Tapiak azaldu du tokiko estrategia gero eta gehiago txertatu behar dela tokian-tokiko gizartean: «enpresen, zentroen eta industria-garapenerako eragile aktibo guztien arteko gure barne-lankidetza areagotu. Hemen dauden eragile guztiengatik ez balitz, Basque Industry 4.0 hutsik egongo litzateke, ezer gabe. Alabaina, egia da estrategia honetan ibilbide-orri bat dagoela, eta ordezkari publiko eta pribatuek osatutako Pilotatze Talde batek zuzentzen duela.

Pilotatze Talde horrek hiru oinarrirekin lan egiten duela zehaztu ostean (ETE-etan teknologia berrien erabilera sustatzea, teknologia berrietan oinarritutako negozio-eredu berriak bultzatzea eta etorkizuneko industriari erantzuteko nahitaezkoa den prestakuntza-eredu bat lantzea), sailburuak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) nabarmendu du «ETE-en esku baitago, eta enpresa guzti-guztiak, txikiak badira ere, industria sortzeko modu berri horrekin bat egin dezaten nahi dugu».

«Bost nodo tematiko ditugu —gehitu du—, eta zuen esku jartzen ditugu. Hauexek dira: fabrikazio aurreratua, robotika malgua, zibersegurtasuna, zuzenketa digitala eta material berriak. ETE-ek erabili ahal izango duten eskaintza bat da, eta enpresek erabiltzen badute izango du zentzua. Industria aurreratura gero eta gehiago egokitzen diren baliabideak eta azpiegiturak ditugu». Horri dagokionez, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa ere aipatu du; izan ere, nahiz eta duela gutxi abian jarri, erreferentzia da Euskadiko industriaren sektorearentzat.

Arantxa Tapiak, hitzaldia amaitzeko, hauxe adierazi du: «edonola ere, Euskadiko 4.0 ez da bakarrik digitalizazio, teknologia, prestakuntza edo negozio-ereduetatik igarotzen ari. Nazio Batuen Industria Unitateak (UNIDO) Basque Industry 4.0 Estrategia aukeratu du garapen jasangarria ezartzeko eredu gisa».

Basque Industry 4.0-The Meeting Point

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile inguru elkartuko dira gaur eta bihar BECen, Basque Industry 4.0 biltzarraren barruan, eta aurtengo berritasunen artean, gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, topaketaren barruan Basque Cybersecurity Day delakoa antolatu izana, erakusketa-eremua handitu izana edota Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei zein Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko start-upei emandako protagonismo handiagoa nabarmen daitezke. Era berean, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta 170 standetan eragileak, enpresak eta start-upak izango dira ikusgai. Basque Industry SPRI Taldeak antolatu du.

Horren harira, hitzaldi nagusiak gizartearen mesedetan garatzea eta inpaktu sozial positiboa lortzea izan du ardatz. Hizlari Nagusia Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratutako Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria izan da, eta “Guztion ongirako 4.0 Industriarantz” izenburuko hitzaldian argi utzi du Big Data, datuak eta zentzua emateko gaitasuna, ziur asko, ekonomia digitalaren aktiborik baliotsuenak direla, teknologia gizakion gainetik egon ezin den testuinguru batean. Horrez gain, lanarekin bat egin eta hori egia bihurtzera animatu ditu bertaratutakoak.

Bi eguneko ekitaldi honek zibersegurtasun industrialaren integrazioa ere erraztuko du 4.0 Industriaren funtsezko gaietako bat den aldetik. Hortaz, 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa txertatua izan behar du programaren barruan. Gainera, denbora-tarte laburrean, Euskadi zibersegurtasun industrialaren arloko nazioarteko erreferentzia bilakatu da, Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) zibersegurtasuneko euskal enpresa-poloaren antolatzailetzat eta Europa mailako erreferentetzat egiten ari den lanari esker. Ildo horretan, zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bildu dira erakusketa eremuan.

Hartara, BECeko 2. pabilioiak erantzuna eman die enpresek, zentro teknologikoek eta start-upek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak hazi eta 170 stand ere bildu ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatutik ateratako start-upak finkatu dira, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

4.0 eztabaidak, zibersegurtasuneko gorabeheretarako erantzuna eta Bind 4.0ko start-upak

 Lehenengo jardunaldian, Basque Industry 4.0 topaketak teknologia eta ikerketaren etorkizunari buruzko begirada eskaini du izen bereko teknologien bitartez. Hauexek dira: Fabrikazio aditiboa, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Cloud computinga, Bigdata, Errealitate birtuala eta Zibersegurtasuna.

Nuria Oliverrek 4.0 Industria gizartearen mesedetan garatu eta gizarte-inpaktu positiboa sortzearen inguruko eztabaida eragiteko eman duen 4.0 Industriari buruzko hitzaldi nagusiaz gain, gaurko jardunaldian (hilak 20), “4.0 Datuak: datuak ireki eta partekatzea ingurune industrialean” izenburuko eztabaida-solasaldia programatu da Cotec, Idsa, Innovalia eta Spriko adituen parte-hartzeaz. Hortik abiatuta, 4.0 Prozesuei buruzko aldi bereko saioak hasi dira Lortek, Plain Concept, Gestamp, Sarenet, LKS, MC Aplicaciones, Ibermática, Accenture, Camp Tecnológico, Amazon Web Service eta Witrac enpresen ordezkarien eskutik, askotariko gaiak aztertzeko, hala nola digitalizazioko soluzio aurreratuak, robotika kolaboratiboa, industria arloko kobotak, IoT soluzioak, etab.

Aldi berean, iazko Basque Cybersecurity Day deritzonak aurtengo edizioa hasi du, eta lehendabiziko jardunaldian, GARTNER Consulting-eko Information Security Consulting Iberia Practice Leader eta Zuzendaria den Daniel Madridek “Nola eraiki krisi ekonomikoko agertokiarekiko erresistentzia duen zibersegurtasun eredua” argitu du.

Hala ere, ekitaldiaren lehenengo egunean, zibersegurtasunean nagusi diren herrialdeen presentzia izan da esparru honetako gertaerarik garrantzitsuena, zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroarekin batera.

Hartara, zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bildu dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketako erakusketa-eremuan. Zehazkiago esanda, Euskadira etorri dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, eta haiexekin daude nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.

Bestalde, ekitaldi hau FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kideen arteko topagune bilakatu da. FIRST Bilbao Technical Colloquium deritzona Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren barruan antolatu da, Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) foro horretako kidea baita. Bertan, kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzen dute.

Basque Cybersecurity Centerrek (BCSC) saio irekien formatua aukeratu du Technical Colloquium honetarako, segurtasun arloko adituek gai teknikoak parte-hartzaileekin batera lan ditzaten. Gehienez, 100 pertsonak parte har dezakete FIRSTeko kideei eta profil teknikoa duten pertsonei zuzendutako tailer hauetan. Gainera, bestelako tailer praktikoak antolatu dira gorabeheren kudeaketako eta giltzarrizko sektoreetako zibersegurtasun industrialari buruz.

Amaitzeko, azken edizioetan egin den bezalaxe, Basque Industry 4.0 biltzarrean, BIND 4.0 programaren 2018-2019 edizioko lau kasuren emaitzak aurkeztuko dira. Aurkezpen hauen bitartez, 4.0 Industriarentzako teknologia antolatzaileak aplikatzeko proiektuetan izandako enpresa trakziogileen eta start-upen arteko zenbait lankidetza-errealitate emango dira ezagutzera, BIND 4.0 programa eta eredua zabaldu eta nabarmentzeaz gain.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.