Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 14 urria, 2020

Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkartea sortu da

Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu jada. Xabier Mitxelena izango da elkarteburu eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) sustatu du SPRI taldearen eskutik.
-

Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkarteak bere biltzar konstituziogilea egin eta akzio-programa aurkeztu du.

Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu jada. Xabier Mitxelena izango da elkarteburu eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) sustatu du SPRI taldearen eskutik.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak, nabarmendu du zibersegurtasuneko euskal enpresen aitzindaritza-gaitasuna, eta elkarlanerako deia egin du euskal ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

Gaur goizean ofizialki eratu da Euskal Herriko Zibersegurtasun Industrien Elkartea, Cybasque, Eusko Jaurlaritza – SPRI Ikuspegi Estrategikoari eta ETAI-GAIA sektoreko zibersegurtasun enpresen aitzindaritzari esker. Elkarte berri honen helburua hurrengoa da: «euskal enpresen zibersegurtasunaren inguruko teknologia eta ezagutza eskaintza pribatua antolatzea, enpresak sentsibilizatzea eta Euskadi hazkundean dagoen sektorean kokatzea».

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa – Basque Cybersecurity Centre (BCSC) duela bi urte sortu eta gero agertu da Cybasque SPRI taldearen eskutik euskal zibersegurtasun ekosistema sustatu nahian. Cybasquek eta BCSCk beren ekintza osatuko dute lankidetza publiko-pribatuko gunea eratuz misioak arrakasta izan dezan.

EBaren kalkuluen arabera, Europak milioi bat langile gaitu baino gehiago beharko ditu zibersegurtasunaren eremuan hurrengo urteetan, eta Euskadiko enpresen % 85ek adierazi du handituko duela inbertsioa industria-zibersegurtasunean. Eskaera honi aurre egiteko, Cybasquek gaitasuna garatzeko programak eskainiko ditu, sektoreko eragileen eta euskal ehun produktiboaren arteko aliantzak sustatuko ditu, zibersegurtasun azpiegiturak sortzen lagunduko du eta enpresa kideen nazioartekotzea landuko du. Xabier Mitxelena izango da Cybasqueko elkarteburu. Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu, eta aldi berean GAIA taldearen parte da, 270 Ezagutza eta Teknologia Aplikatu enpresa baino gehiagok osatzen dutena.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua Cybasqueko biltzar konstituziogilean izan da.  Cybasqueko elkarteburu den Xabier Mitxelenak poza adierazi du elkartea martxan jartzeagatik «gure ekonomiarako oso baldintza zailetan. Honek erakusten du gure enpresen ahalmena, kontrako egoeretan ere proiektu handiak eta ikuspegi estrategikoarekin garatu ditzaketelako». Mitxelenak gogoratu duenez, 2019an lan egin dute teknologia gaitzaile nagusien inguruko zerbitzu, teknologia eta ezagutza eskaintza antolatu eta gaur egungo eraldaketa digitalari aurre egiteko. «Krisi honen ondorioak bereziki gogorrak dira digitalizazioaren eta ekonomia berriaren erronkari aurre egiteko ahalmen nahikoa ez duten enpresentzat. Cybasque jaio da, hain zuzen ere, eboluzio honetan laguntzeko».

Industriek digitalizazio-prozesua bizkortzeko deialdi berean, Arantxa Tapia sailburuak zorionak eman dizkie sektoreko enpresei aurrea hartzeagatik, eta Eusko Jaurlaritza – SPRIren konpromisoa nabarmendu du lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Javier Diéguez Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak ekitaldian esan duenez, hitzarmen honek lankidetza sustatuko du instituzio-eragileekin aliantza publiko-pribatuak garatzen jarraitzeko asmoz Euskadiko ehun ekonomikoaren lehiakortasunaren alde.

Eskaerak gora egin du, eskaintza antolatu da

Xabier Mitxelenak eskarmentu profesional handia du zibersegurtasunaren eremuan. Izan ere, S21SEC sortu zuen eta gaur egun erreferentziakidea da eremu honetan. Gaur formalki eratu den Cybasqueren ekintza-programa aurkeztu du Mitxelenak. «Gure bokazioa gehitzea da, elkarlanean aritzea zibersegurtasunaren garapena sustatzeko lurraldeko eremu pribatu guztietan, beste sektoreekin lankidetza bultzatzea eta nazioarteko merkaturantz zuzentzen diren eta oinarri teknologikoa duten gai eta zerbitzu berrien garapena sustatzea». Adierazi duenez, «eskaintza pribatua ordezkatzen dugun enpresok osatu behar ditugu erakundeen esfortzuak, Zibersegurtasun Euskal Zentroarenak, adibidez, Euskadi industria-zibersegurtasunean erreferentzia-lurralde kokatzeko».

Beste ekintza batzuen artean, Cybasquek nazioartekotzen lagunduko die kideei garrantzi handiko proiektuetarako aliantzak sortuz. Era berean, zibersegurtasunerako langile gaituak bilatu eta eratzeko esfortzua handituko du, hau baita eremua garatzeko behar handienetako bat. Mitxelenaren hitzetan, «zibersegurtasunak ibilbide profesionalak garatzeko aukera ematen du langabezia ia existitzen ez den eremuan. Trebakuntza garaitzailea da». Hurrengo hilabeteetarako ekintza-ildoen artean, halaber, Cybasquek elkarlan-foroak sortuko ditu garapen teknologikora eta teknologia berri eta aplikazioetarako I+Gera zuzendutako enpresen artean.

Zibersegurtasuna, zenbakietan

  • Zibersegurtasunak 130 bilioi euroko balizko merkatua suposatzen du mundu osoan 2022rako, eta negozio-bolumenak % 12 eta 15 artean egingo du gora. Gaur egun, merkatu honen helmena 71.000 milioi eurokoa da eta 594 milioi lanpostu sortzen ditu.
  • Ziberkrimenak 535.000 milioi euro galaraziko ditu 2021ean. (6 trilioi dolar)
  • Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren ikerketa baten arabera, non Euskadiko 90 industria-enrpesak hartu zuten parte, % 85ek uste du inbertsioak industria-zibersegurtasunean gora egingo zuela; aldiz, % 15ek bakarrik uste du mantenduko duela. Inork ez du uste murriztuko denik.
  • 2018ko irailean, Europar Batzordeak onartu zuen 2000 milioi euroko inbertsioa 2021 eta 2027 urteen artean zibersegurtasun eremuan gaitasun teknologikoak garatzeko diru-laguntzetan. Honek adierazten du merkatu bakar digitalaren aldeko apustua, non lehentasuna duen azpiegiturak, gobernuak, negozioak eta hiritarrak babestea.
  • Erronka honi aurre egiteko, 5200 lanpostu behar dira, unibertsitateko titulua edo lanbide heziketa.

 

Cybasqueko enpresak (2020ko urriak 14)

 

ACCENTURE

AKIRUTEK

BALIDEA

BARBARA

BECLEVER

BIDAIDEA

CEIT

CIBCOMTECH

CODECONTRACT

CUSTARSL

DERTEN

EITEK

ENIGMEDIA

ENTELGY

EUROCYBCAR

EUSKODATA

GLOBETESTING

IKERLAN

IRONCHIP

ITS

JAKINCODE

K35

KEYNETICS

LKS

OPEN CLOUD FACTORY

OSANE CONSULTING

PANDA

PR3SEUS

PURPLE BLOB

PWC

REDBORDER

RKL INTEGRAL

S21SEC

SARENET

SEALPATH

SERIKAT

SERNIVEL3

SIE SOLUCIONES

TALIO

TECNALIA

VERSIA

ZUCCHETTI

VICOMTECH

IKERLAN

IRONCHIP

ITS

JAKINCODE

K35

KEYNETICS

LKS

OPEN CLOUD FACTORY

OSANE CONSULTING

PANDA

PR3SEUS

PURPLE BLOB

PWC

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.