Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 2 uztaila, 2018

BIND 4.0 uztailaren 6an aurkeztuko ditu bigarren edizioko emaitzak Donostian

Industria-proiektuen azeleratzaile publiko-pribatuak zifra guztiak bikoiztu ditu
-

BIND 4.0 industria-proiektuen azeleratzaile publiko-pribatuak uztailaren 6an aurkeztuko ditu bigarren edizioko emaitzak Donostian, eta zifra guztiak bikoiztu ditu.

Parte hartu duten 27 startup-etatik gehienek Euskal Herrian dute egoitza, baina badira Espainiako gainerako erkidegoetatik eta Portugal, Norvegia, Alemania eta Kanadatik etorritakoak ere
 
Martxan jarritako proiektuak, besteak beste, esparru hauek hartzen dituzte: Big Data, errealitate birtuala eta areagotua, gauzen Internet, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna eta ikusmen artifiziala

Ezarritako hobekuntzek hainbat ingurune barne biltzen dituzte, hala nola prozesuen ingeniaritza, industria-mantentzea, biltegien kudeaketa adimenduna, diseinu- eta fabrikazio-prozesuak, kalitate-kontrola, aurrezpen energetikoa eta laneko segurtasuna eta osasuna, besteak beste

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen Sailak abian jarritako ekimen hau puntako 27 enpresak babestu eta lagundu dute bigarren edizio honetan, trakziogile lanak eginez esparru digitaleko proiektu berritzaileak bultzatzeko zereginean

Programaren bigarren edizio honetako Demo Day jardunaldian Arantxa Tapia sailburua izango da, eta harekin batera, startup eta enpresa trakziogile partaideak, inbertitzaileak, eragile ekonomikoak eta komunikabideak

Era berean,Demo Day jardunaldi horretan jarriko da abian Programaren hirugarren edizioa
 
Nazioarteko puntako konpainiek, hala nola Google, Siemens, Microsoft eta Amazonek, programan parte hartzen jarraituko dute, laguntzaile teknologiko gisa.

Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egingo da datorren ostiralean, uztailak 6, Bind 4.0 programaren Demo Day jardunaldia, eta talentua erakartzea eta Euskal Herriko industria adimenduna garatzea xede duen asmo handiko ekimen publiko-pribatu honen emaitzak aurkeztuko dira bertan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila eta Euskadin errotutako enpresa nagusi ugari elkarlanean ari dira proiektu honetan eta, horren adierazle, proiektuaren 2. edizio honetan bikoiztu egin dira bai startup partaideak bai babestutako proiektuak.

Jardunaldian, Bind 4.0 programaren bigarren deialdiaren balantzea egingo da (2017ko uztailean jarri zen abian) eta hirugarren edizioaren gidalerroak aurkeztuko dira. Horretarako, besteak beste, honako hauek izango dira ekitaldian: Arantza Tapia sailburua eta Saileko hainbat arduradun, ekimenean partaide diren startup eta enpresa trakziogileak eta inbertitzaileak, eragile ekonomikoak eta komunikabideak.

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehia horretan, Euskadik Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko (fabriken digitalizazioa da iraultza horren bereizgarria) eta ekintzailetza teknologiko eta aurreratuan erreferentzia izateko apustu irmoa egin du eta, hain zuzen, apustu horren emaitza da Bind 4.0 programa. Helburu horretan bat egin dute EAEko eragile publikoek (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskadin egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusiek, baita nazioarteko punta-puntako konpainiek ere, hala nola Google, Siemens, Microsoft eta Amazonek (hauek laguntzaile teknologiko gisa esku hartzen dute).

Programak aldi bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startup-ak behar dituzte, eta bestetik, Bind 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan: fakturazioan, entzute handiko bezeroen bidez merkaturako bidea zabaltzen eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: gora bidean diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta sendotutako konpainiei eraldaketa digitalerako bultzada ematea.

 

Bigarren edizioaren emaitzak

Bigarren edizioan, Bind 4.0 programak bikoiztu baino gehiago egin ditu zifra nagusiak, bai startup partaideen kopurua (lehen edizioan 11 izan ziren eta oraingoan 27) bai garatutako proiektuena ere (40 oraingoan, eta 16 aurrenekoan). Programan sartzeko, berriz, 385 hautagai aurkeztu dira 2018an, eta iaz 257 izan ziren; aurkeztutako lautik hiru (%75) lau kontinentetako 56 herrialdetatik iritsi dira.

Bind 4.0 programaren bigarren edizio honetan parte hartu duten startupen jatorri geografikoari dagokionez, 16 Euskadikoak bertakoak dira (Arabako 6, Bizkaiko 5 eta Gipuzkoako beste 5), zazpi Estatuko gainerako erkidegoetakoak, bada ekimen misto bat Espainia eta Norvegiaren artekoa, eta beste hiru enpresa Portugal, Alemania eta Kanadakoak dira.

Gora bidean diren 27 enpresa hautatu horiek 40 proiektu jarri dituzte martxan 24 euskal konpainiarekin elkarlanean (joan den urtean 11 izan ziren) eta kontratuen batez besteko zifra 50.000 eurokoa izan da.

Esparru teknologiari dagokionez, proiektuek Bind 4.0 programaren lehen edizioan garatu ziren hainbat arlo hartzen dituzte; besteak beste, Big Data, errealitate birtuala eta areagotua, gauzen Internet, fabrikazio gehigarria eta sistema ziberfisikoak. Baina beste aplikazio-esparru batzuetan ere badira hainbat proiektu: zibersegurtasunean, adibidez, zazpi jarri dira martxan eta ikusmen artifizialean bost.

 

Demo Day jardunaldiaren garapena

Datorren ostiralean Kursaal jauregian egingo den jardunaldia egokiera paregabea izango da oraindik ere Bind 4.0 programan parte hartzen ez duten konpainiek, inbertitzaile potentzialek, eragile teknologikoek eta komunikabideek “fabrikazio adimenduna” deritzon esparruan indar hartzen ari diren enpresa-proiektu hauen nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko.

Alex Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiak egingo du hasierako aurkezpena, eta ondoren, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak hartuko du hitza, eta BIND 4.0 Programaren bigarren edizio honetako adierazle nagusien laburpena egingo du. Jarraian, protagonistek beraiek, enpresa trakziogileek eta startup-ek, aurkeztuko dituzte beren gaitasunak eta gauzatutako proiektuak, 10 minutuko agerraldi laburretan.

Aurkezpen hauekin batera, bertaratuek aukera izango dute startupen erakusmahaiak bisitatzeko, propio egokitutako erakusketa-eremu batean, eta ondoren, Aitor Urzelai Ekintzailetza arloko zuzendariak hartuko du berriro hitza, Bind 4.0 programaren III. edizioa aurkezteko. Amaitzeko, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak esku hartuko du, jardunaldia ixteko.

 

Egitaraua

10:00 Jardunaldiaren irekiera

10:05 Hasierako aurkezpena

Alex Arriola –SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapenerako euskal agentziaren zuzendari nagusia

10:15 BIND 4.0 Programaren bigarren edizioko adierazle nagusien aurkezpena

Aitor Urzelai, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria

10:20 Startup partaideen aurkezpen paraleloak (I)

12:00 KOMUNIKABIDEEN DEIALDIA KAFE-ATSEDENALDIAN

12:30 Startup partaideen aurkezpen paraleloak (II)

13:25 Bind 4.0 Programaren III. Edizioaren aurkezpena

Aitor Urzelai, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria

13:40 Jardunaldiaren itxiera

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua

13:50 Networking

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.