Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 28 otsaila, 2020

BIND 4.0 programak bosgarren edizioaren deialdia ireki du startupekin lan egiteko interesa duten trakzio-enpresa berrientzat

BIND 4.0 programako trakzio-enpresek esku-eskura dituzte nazioartean 4.0 industriaren, energia adimendunaren eta osasunerako eta elikadurarako teknologien esparruan dauden soluzio berritzaileenak
-

 

Azken edizioan, startupen azelerazio-programak 52 konpainia liderren lankidetza izan du; horien artean zeuden, besteak beste, Mercedes Benz, EDP, Siemens Gamesa, Quironsalud edo Eroski.

BIND 4.0 programako trakzio-enpresek esku-eskura dituzte nazioartean 4.0 industriaren, energia adimendunaren eta osasunerako eta elikadurarako teknologien esparruan dauden soluzio berritzaileenak.

2016. urtean hasi zenetik, guztira 108 startup azeleratu ditu eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu trakzio-enpresekin.

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma dinamiko gisa finkatzen ari da, startupekiko lankidetza arintzen duen eta teknologia berria txertatzea errazten duen plataforma gisa, enpresen transformazio digitala azeleratzen laguntzeko.

 

Industria adimenduneko BIND 4.0 startupen azeleratzaile publiko-pribatuak deialdi berri bat abian jarri du, trakzio-enpresek bosgarren edizioan parte har dezaten. Deialdia irekita egongo da martxoaren 31 arte. Aukera paregabea da konpainiek esku-eskura izan ditzaten munduko talenturik onena eta proiektu berritzaileenak, fabrikazio aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreei azken teknologiak aplikatzen dizkietenak. Lau edizioren ondoren, BIND 4.0 programak guztira 108 startup azeleratu eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu.

Programa startup berritzaileen, enpresa handien eta ekintzailetzaren euskal ekosistemako eta 4.0 industriako eragileen arteko topagune izateko helburuarekin sortu zen, eta guztira 52 enpresa liderrek parte hartu zuten azken edizioan. BIND 4.0 startup onenen garapena bultzatzera zuzenduta dago, 4.0 industriaren teknologia berrietan oinarritutako soluzioak erabilita (Big Data, errealitate birtuala/areagotua, elkarlaneko robotika, gauzen Internet (Internet of Things), 3D inprimaketa eta abar) eta manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren esparruetan aplikatuta.

 

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako erreferentziako enpresa handiak, beren negozioen transformazio digitala bultzatzeko apustu irmoa egin dutenak, hala nola Coca-Cola, Ferrovial, EDP, AVIA, SNA Europe edo Sarralle, besteak beste, Mercedes-Benz, Arcelor Mittal, ABB, Iberdrola, Michelin, ITP Aero, CAF, BTI Biotechnology Institute, Quironsalud edo Siemens Gamesa bezalako izenei gehitu zaizkie azken urteetan. BIND 4.0 2016. urtean hasi zenetik hirukoiztu egin da trakzio-enpresen kopurua: orduan 15 ziren eta azken edizioan 52.

 

BIND 4.0 programako trakzio-enpresa bat izateko baldintzak

BIND 4.0 programako trakzio-konpainia gisa parte hartu ahal izateko baldintza jakin batzuk bete behar dira. Lehenik, manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren edo elikaduraren esparruei lotutako enpresa izan behar du eta, gutxienez, jarduera-zentro bat izan behar du Euskal Autonomia Erkidegoan. Bigarrenik, guztira 250 langile baino gehiago izan behar ditu, eta startupekin lan egiteko interes eta konpromiso handia. Eta, azkenik, programan aintzat hartutako jardueretan aritzeko eta inplikatzeko prest egon behar du: aurkezpen-ekitaldietan, startupak ebaluatzeko eta hautatzeko prozesuetan, startupen mentorizazioan eta, besteak beste, azelerazio-programaren Demo Day jardunaldian parte hartzen.

 

BIND 4.0 berrikuntza irekiko ahalmen handiko plataforma gisa finkatzen ari da eta aukera paregabea da trakzio-enpresentzat, munduko talenturik onenaren identifikazioa eta harekiko harremana arintzen baitu, puntako teknologiak eskuratzeko aukera eman eta 4.0 industriako proiektuak eta soluzioak arintasunez garatzea ahalbidetzen duen aldi berean. Ekimen horrek, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren sostengua dauka, SPRI Taldearen bitartez gauzatua. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren buru da, UpEuskadi plataformaren bitartez.

 

Trakzio-enpresa gisa parte hartzea eskatzeko, sartu hemen: www.bind40.com.

BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services. Programak alde bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startupak behar dituzte, eta bestetik, BIND 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan, hala nola fakturazioan, entzute handiko bezeroen bidez merkaturako bidea zabaltzen eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

 

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.