Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 16 ekaina, 2020

BIND 4.0 bizkortzaileak Industria 4.0-ko 50 proiektu baino gehiago aurkeztuko ditu bere lehen ekitaldi birtualean

Bizkortze eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bere lehen ekitaldi birtuala egingo du uztailaren 3an, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day
-

Ekitaldian Coca Cola edo Unilever gisako enpresek esku hartuko dute, Fabrikazio Aurreratuaren, Energia Adimendunaren eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren alorretara zuzendutako teknologiekin berritu duten 52 partner horien barruan.

Horrez gain, ekitaldi honek espazio birtual bat izango du, laugarren edizio honetan hautatutako 38 startup-etako proiektuak erakusteko.

BIND 4.0 plataformak guztira 108 startup bizkortu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu bere lau deialdieta

Bizkortze eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bere lehen ekitaldi birtuala egingo du uztailaren 3an, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day. Hautatutako mundu osoko 38 startup-ek, BIND 4.0 plataformako partner diren 52 enpresa handien lankidetzarekin, garatu dituzten 53 proiektu teknologiko berritzaileak aurkeztuko dira ekitaldi horretan. COVID-19ak eragindako egungo egoera latzaren ondoren, proposamen teknologiko berriak “plazaratzeko” ekitaldia aldatzearen alde egin du BIND 4.0 programak, aurten ekitaldia modu telematikoan egin dadin. BIND plataformaren laugarren edizioaren amaierako ekitaldi horretan —bosgarren deialdia ere bertan aurkeztuko da—, berritasunez betetako esperientzia aparta biziko da, 4.0 industriaren eta ekintzailetzaren sektoreko guruekin eta zenbait kasu arrakastatsurekin. Horiek guztiak erakusketa guztiz digitaleko espazio batean erakutsiko dira.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Jack Vincent marketineko eta salmentako estrategietan aditua den kazetariaren eta idazlearen eskutik. Ondoren, ekitaldiari jarraipena emango zaio Martin Varsavsky-ren hitzaldi magistral batekin; izatez, Martin Varsavsky ekintzaile eta inbertitzaile ezaguna da nazioartean eta azken 30 urteetan zortzi enpresa sortu ditu Estatu Batuetan eta Europan, eta, hitzaldian, normaltasun berriaren erronkak eta enpresen eta startup-en arteko lankidetzaren gakoak jorratuko ditu. Ondoren, mahai-inguru bat egingo dute zenbait adituk, eta mintzatuko dira startup-en eta enpresa handien arteko lankidetzarako ingurune arinak sortzearen arloko esperientziei eta gomendioei buruz, betiere enpresaren, startup-aren eta administrazio publikoaren ikuspegitik. Mahai-inguru horretan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako eta Coca Cola, Mercedes-Benz eta Unilever konpainietako ordezkariek, besteak beste.

 

Erakusketa-espazio birtuala, berrikuntzako 53 proiekturekin

Jarduera horiek amaitu ostean, programaren 4. edizioan parte hartzen duten startup-ek eta aurtengo 52 partner enpresek garatutako proiektu berritzaileen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira. Aurkezpena modu berritzailean egingo da, erakusketa-espazio birtual batean, non hainbat soluzio teknologiko abangoardista ikusi ahal izango diren. Prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzea helburu duten soluzio horiek zenbait arlotako azken teknologiak aplikatzen dituzte: adimen artifizialaren arlokoak, gauzen Interneten arlokoak, Big Dataren arlokoak, Ikusmen artifizialaren arlokoak eta zibersegurtasunaren, nanoteknologiaren eta robotikaren arlokoak. Erakustaldi horiek, gainera, kategorien eta teknologien arabera sailkatuko dira, modu birtualean bertaratzen direnen sarrera errazteko.

Topaketa birtual horrek beste berrikuntza bat ere izango du; aitorpen berezia egingo zaio BIND 4.0 laugarren edizio horretara modu birtualean bertaratutakoen artean boto kopururik handiena lortzen duen startup-ari.

 

BIND 4.0 bosgarren edizioa prestatzen ari da

Ekitaldiari amaiera emateko, BIND 4.0 plataformaren 5. deialdia irekiko da eta ekitaldi horren berritasunak aurkeztuko dira. Deialdi horrek ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko eta sustatzeko lanean jarraituko du beste urtebetez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin egingo du, betiere SPRI Taldearen bidez —SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia da, eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema gidatzen du bere UpEuskadi plataformaren bitartez—.Deialdia uztailaren 3an bertan irekiko da, eta startup interesdunek jada haien hautagaitza bidali ahal izango dute.

2016an hasi zenetik egindako lau deialdietan, BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 108 startup bizkortu ditu guztira, eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu Fabrikazio Aurreratuaren, Energia adimendunaren eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren sektoreetan. Kopuru horien arabera, Euskadi munduko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro handienetako bat da.

BIND 4.0 plataforma 2016an jarri zen abian, nazioko zein nazioarteko startup berritzaileen, enpresa handien, inbertsoreen eta Industria 4.0-ko eta ekintzailetzako adituen arteko topagune gisa, eta plataformaren helburua izan zen industriaren eraldaketa digitala bultzatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena bizkortzea. Azken edizio honetan, BIND 4.0-k 577 hautagaitza baino gehiago jaso zituen, aurreko edizioan baino % 10 gehiago, eta, horietatik, parte hartu duten mundu osoko 38 startup-ak aukeratu ziren. Gorako bidean dauden enpresa horiek 53 proiektu teknologiko berritzaile garatu dituzte erreferentziazko enpresa handien eskutik, hala nola Ferrovial, EDP, Sarralle, Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa enpresen eskutik.

 

ONLINE EKITALDIA

The Best of BIND 4.0, Virtual Demo Day
Uztailaren 3an, 12.00etan
Erregistroa eta programa: https://demoday.bind40.com/

 

 

BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

Euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startup-en gainean duten interesa osatzen da, bestetik, BIND 4.0 programak startup horiei hainbat esparrutan ematen dien babesarekin, hala nola fakturazioan, ospe handiko bezeroen bidez merkaturako sarbidean eta haien garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko aukeran ematen dien laguntzarekin. Hartara, bi helburu uztartzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak bizkortzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.