Arantxa Tapia en el DemoDay virtual de Bind 4.0
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 3 uztaila, 2020

BIND 4.0 azeleragailuaren 5. deialdia mundu osoko startup berritzaileen bila dabiltzan nazioartean erreferentzia diren 57 enpresekin abiatu da

Berrikuntza irekiko plataformak, bere 5. ediziorako, fabrikazio aurreratuko, elikadurako, energiako eta osasuneko arloetako hautagaitzak jasoko ditu irailaren 11ra arte
-

Berrikuntza irekiko plataformak, bere 5. ediziorako, fabrikazio aurreratuko, elikadurako, energiako eta osasuneko arloetako hautagaitzak jasoko ditu irailaren 11ra arte

Aurten, Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala enpresek bat egingo dute BIND 4.0n jada lan egin zuten 50 enpresa baino gehiagorekin

Aurtengo edizioan kontuan hartuko dira ere krisi sanitarioaren ondoren sortu diren sektorearen erronka berriei aurre egiteko gai izango diren soluzio teknologikoak; halaber, azelerazio-programa eredu mistoa —online eta presentziala— erabiliz gauzatuko da.

Aurreko edizioan, guztira, 577 hautagai jaso ziren, eta proiektuen % 60k, besteak beste, teknologia hauek aplikatzen zituen: IA, IoT eta Big Data.

 

4.0 industria sustatzeko BIND 4.0 azeleragailuan startup teknologikoak bilatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentziako enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta une honetan jada 57 dira. Industria adimenduneko berrikuntza-plataforma ireki horrek, gaur, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day lehen ekitaldi birtuala egin du, bertako 38 startup berritzaileek garatutako azken proiektu teknologikoak aurkezteko eta bosgarren deialdia zabaltzeko. Deialdi horren bidez hautagaiak hartuko ditu, irailaren 11ra arte. Hain zuzen ere, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ireki du aurtengo edizioa.

Gaurko jardunaldian hainbat enpresatako —Coca-Cola European Partners, Mercedes-Benz eta Unilever— ordezkariak izan dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelaik hartu du parte bertan. Halaber, bertan ere izan dira ekintzailetzan adituak, adibidez,  Martin Varsavsky.  SPRI Taldearen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0 azeleragailuak mundu osoko startup-en artean proiektu teknologiko onenak bilatzen ditu, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, enpresa nagusiek berrikuntza azeleratzeko aukera izan dezaten eta euren lehiakortasuna susta eta hobetu dezaten startup-ekin batera jardunez, berrikuntza-iturri arin eta efikaz gisa. Eta, bestetik, nazioartean erreferentzia diren enpresa nagusien eskutik eta euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidearen bidez, startup-ak merkatura azkarrago heltzea.

Horregatik, aurtengo deialdiaren berrikuntza nagusietako bat da proiektuan gero eta konpainia gehiago ari direla parte hartzen. BIND 4.0k jada Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentzia diren 57 enpresa garrantzitsu ditu. Enpresa horiek, jasotako hautagaitza guztien artean, proiektu onenak aukeratzeko ardura izango dute. Aurten, jada programan parte hartzen ari ziren enpresei —besteak beste, Ferrovial, EDP, Sarralle, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa— honako hauek gehitu zaizkie: Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala.

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelairen iritziz: “Bizi behar izan ditugun une zail hauetan egiaztatu dugu, alde batetik, gure ekonomian teknologian eta berrikuntzan inbertitzeak eta eraldaketa digitalak duten garrantzia eta, bestetik, hazkundea sustatzeko eragile publikoen eta pribatuen artean elkarrekin jarduteko dagoen beharra.  Gure ekonomia eta gure gizartea hazteko eta hobetzeko, beti BIND 4.0ren euskarri izan diren bi oinarri. Horregatik da hain garrantzitsua BIND 4.0ren bosgarren deialdi hau zabaltzea; izan ere, garrantzi berezia duten sektoretan —elikadura, osasuna, energia edo fabrikazioa— berrikuntza irekiaren, startup-en eta talentu berriaren alde, ekimen hau osatzen dugun guztion etengabeko apustua adierazten du horrek”.

Adimen Artifiziala eta Big Data normaltasun berrian

Aurten, BIND 4.0k oso kontuan edukiko du COVID-19aren krisi sanitarioaren eraginez egun bizitzen ari garen egoera, deialdiaren alderdi guztietan, bai programaren antolakuntzan bai hautagaitzetan. Aurtengo edizioan, trakzio-enpresek teknologia berritzaileak dituzten startup-ak lehenesten eta kontratatzen jarraituko dute, haien digitalizazioarekin aurrera egiteko eta normaltasun berriaren erronkei aurre egiteko.

Horregatik, lan-ingurune berrietan sortutako beharrei aurre egiteko proiektuak planteatuko dituzten soluzio teknologikoek ere beren lekua izango dute. Hala, adibidez, urrutitik makinerian gorabeherak hautemateko eta konpontzeko aplikazioak, telelanean taldeak planifikatzea eta antolatzea, krisi-egoeretan instalazioen eta fabriken hornikuntza-katea etenik gabe kudeatzeko soluzioak, urrutitik lana, komunikazioa eta informazioa eskuratzeko ziurtatzea, eta erakundeetan COVID 19 kasuak goiz hautematea, besteak beste. Era berean, BIND 4.0 azelerazio-programaren antolakuntza eredu misto baten bidez egingo da. Jarduera batzuk online eta beste batzuk presentzialak izango dira.

Aurreko edizioan jasotako 577tik gorako hautagaitzen artean —hirugarren deialdiko datuekin alderatuta % 10 gehiago—, aurkeztutako proiektuen % 60k, besteak beste, adimen artifiziala, Internet of Things eta Big Data teknologiak aplikatzen zituzten lau jarduera arlotan —fabrikazio aurreratua, osasuna, energia eta elikadura— prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzeko. Jasotako gainerako eskaeren artean ikuspegi artifizialeko teknologiak  azpimarratu behar dira, kalitate-kontrolak optimizatzeko aplikaziotan. Badira zibersegurtasuneko, nanoteknologiako eta robotikako beste soluzio berritzaile batzuk ere.

2019an aurkeztutako hautagaitzetatik 53 proiektu garatzeko mundu osoko 38 startup aukeratu zituzten, partner enpresekin batera. Haiek enpresen azelerazioan, ekintzailetzako, berrikuntzako eta teknologia berrien merkatuko estrategietan adituak ziren 40 aholkulari baino gehiagok gidatzen zituzten. Baina hori ez da guztia. BIND 4.0 programak Venture Club bat —inbertitzaile-elkarte bat— ere badu, azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokatua. Elkarte horren helburua da babes-zerbitzuak indartzea, eta parte hartzen duten startup-en eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea, finantziazio-aukera berriak sortzeko.  Bosgarren edizio honetan, elkarte hori teknologian eta industrian espezializatutako 18 inbertsio-funtsek osatuko dute.

BIND 4.0k aukeratutako startup guztiek hainbat networking-jardueratan hartzen dute parte, enpresa-trakzioekin eta eragile publikoekin batera, startup-ak industria-ekosisteman —Europan proiekzio handiena duenetako bat— sartzen laguntzeko. Bestalde, BIND 4.0k startup-ei mundu-mailako profesionalek emandako mentoring zerbitzua eskaintzen die, baita industria esparruan arrakasta izateko behar diren trebetasunak eta gaitasunak garatzeko ere. Era berean, parte hartuz soilik, hainbat finantziazio-iturri eta laguntza ekonomiko eskura ditzakete, eta Euskadiko BICetan (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) lan-espazio batean doan sartzeko aukera dute.

 

Startup-en ia % 70ek kontratua izaten jarraitzen dute urtebete beranduago

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak, bere azelerazio-programaren bidez, guztira 108 startup azeleratu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu Fabrikazio Aurreratuaren, Energia Adimendunaren, eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren sektoreetan, egin dituzten lau deialdietan.  Eta, 2016an abian jarri zenetik, 1.700 hautagaitza baino gehiago jaso ditu. Kopuru horiek kontuan hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoa munduko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro nagusien artean kokatzen da. Izan ere, programa amaitu ondoren, enpresa sortu berrien ia % 70ek lanean jarraitzen du trakzio-konpainiekin, eta 10 startup-etatik 6k haiekin duten kontratua berritzen dute.

Berrikuntza-plataforma ireki gisa, BIND 4.0ren helburua da startup berritzaileen, enpresa garrantzitsuen, eta ekintzailetzako eta 4.0 industriako adituen eta inbertitzaileen arteko topagunea izatea, industriaren eraldaketa digitala sustatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileen sendotzea azkartzeko.   Eginkizun horretan ari da 2016az geroztik, SPRI Taldearen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesarekin. Eusko Jaurlaritzako enpresa-garapeneko agentzia horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistema zuzentzen du bere UpEuskadi plataformaren bitartez.

Parte hartzeko baldintzak

Startup-ek irailaren 11ra arte eman ahal izango dute izena www.bind40.com programako webgunearen bitartez. Teknologia berritan oinarritutako industria, energia, osasun eta elikadurako sektoreetan aplikatzekoak diren produktuak eta zerbitzuak dituzten bost kontinenteetako startup-ak bilatzen ditu BIND 4.0k.  Haien soluzio teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

Data garrantzitsuak:

  • 2020ko uztailaren 3a – irailaren 11: startup-etako hautagaitzak jasoko dira
  • 2021eko urtarrilaren 8a: aukeratutako startup-ak jakinaraziko dira
  • 2021eko urtarrilaren 25a: azelerazio-programa eta partner-ekin proiektuak hasiko dira
  • 2021eko uztailaren 2a: Demo Day, bosgarren deialdiaren emaitzak aurkezteko eguna.
  • Hautagaitzak bind40.com helbidean erregistratzea.

 

 

BIND 4.0-ri buruz

SPRI taldearen eta Euskadin ekintzailetza-ekosistemako haren UpEuskadi plataformaren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako industria adimenduneko berrikuntza-plataforma ireki publiko-pribatu bat da BIND 4.0. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio nagusietako 57ren laguntza jasotzen du eta teknologia arloko nazioarteko hainbat enpresak hartzen dute parte bertan, adibidez, Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services. Ekimen horrek bi helburu ditu: industriaren eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileak azkarrago finkatzea, enpresa garrantzitsuen eta startup-en arteko lankidetza-eredu baten bitartez. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0k, guztira, 178 proiektu azeleratu ditu. 100 startup baino gehiagok garatu dizute proiektu horiek programaren aurreko lau edizioetan.

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.