Berba, adimen artifizialean oinarritutako % 100eko giza-itzulpena

Startupak ikasketa automatikoa erabiltzen du itzultzailearen lana errazteko
-

Startupak ikasketa automatikoa erabiltzen du itzultzailearen lana errazteko

Berba plataforma, mundu digitalaz eta adimen artifizialaz baliatuta kalitate handiko itzulpen azkarrak eskaintzen dituen itzulpen-zerbitzu berritzailea da. Bizkaiko lau ekintzailek bultzatutako proiektu hau aurtengo irailean abiarazi zen eta Tel Aviveko SOSA azeleragailuan parte hartzeko aukeratu dute SOSA-Bizkaia programaren barruan.

 

Itzultzaileen lana teknologiaren laguntzaz bizkortzea da Berbaren gakoa, lankidetza bidezko lana erraztuz eta testuen kalitatea une oro egiaztatzeko aukera bermatuz. “Adimen artifiziala aplikatzen dugu makinak ongien egiten dakiena egin dezan: kudeatzea eta behin eta berriz errepikatzen diren edukiak eta balizko arazoak identifikatzea”, azaldu du Thomas Trincado Berbaren sortzailekide eta CEOak; “honela, itzultzaileek ongien egiten dakitena egiteari ekin diezaiokete: itzultzea, lan bakoitzari dagokion kultur ikuspuntu berezia erantsiz”.

 

Startupak egiaztatutako 180 itzultzaile inguru ditu munduan zehar, eta horrek 24 ordu-eremuetan lan egiteko aukera ematen dio. “Erabat deslokalizatuta gaudenez, askoz ere azkarrago erantzun dezakegu. Norbaitek testuren bat euskarara itzultzea behar badu, testua biharamun goizerako prest eduki dezaketen itzultzaile operatiboak ditugu Japonian”, argitu du Trincadok.

 

Berba adimen artifizialaz baliatzen da prozesuak azkartzeko, izan ere, sistemak aurretiaz itzulita dauden hitzak eta paragrafoak zehaztu eta iradokizunak eskaintzen dizkie itzultzailei. Balizko hutsegiteak ere antzematen ditu, eta baliozkotutako itzultzaileei igortzen dizkie, pareen arteko berraztertze-sistema baten bidez gainbegira ditzaten. Gainera, teknologia hauen bitartez, itzulpenak lankidetza bidez egin daitezke dokumentu luzeetarako, izan ere, estiloa zehaztu eta jarraibideak finkatzen dituzte emaitza homogeneoa izan dadin.

 

Gaur egun, plataformak 38 hizkuntzatan eskaintzen ditu zerbitzuak. “Nazioartekotzen edo aldi berean herrialde askotara irekitzen ari diren enpresek itzultzaile berri bat bilatu behar dute aldiro eta hori arazo bat izan daiteke, erreferentziarik ez duten heinean”, azaldu du Berbako CEOak; “guk zerbitzu bakar batean eskaintzen ditugu kalitatea bermatzeko behar diren barne-prozesu guztiak”.

 

Ibilbide laburra egina duen arren, startupak itzaultzaile eragileen oinarri zabala lortu du, eta datorren urtera begira, Estatuan finkatu eta, adimen artifizialaren laguntzaz, funtzionaltasun berriak garatzen jarraitzea du helburu. Thomas Trincadok ziurtatu duenez, “2020aren erdialdean bigarren inbertsio-erronda ixtea espero dugu, nazioartekotze-estrategia abiatzeko asmoz, bereziki Asiako merkatuetan”.

Lotutako albisteak

Euskal  Encounter  34k  BEC  berrikuntzaren,  teknologiaren  eta  kultura  digitalaren  topagune  nagusi  bihurtuko  du  berriro     

Euskal Encounter 34k BEC berrikuntzaren, teknologiaren eta kultura digitalaren topagune nagusi bihurtuko du berriro  

Uztailaren 23tik 26ra, Estatuko LAN party handienak 4.000 ordenagailu baino gehiago eta 5.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu. Horrez gain, sormenari, berrikuntzari eta dibulgazio teknologikoari eskainitako ia 200 jarduera, lehiaketa eta gune izango dira.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.