65 enpresa handi startup disruptiboen bila BIND 4.0ren 6. edizioan

Berrikuntza irekiko plataformak industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko hautagaitzak hartuko ditu irailaren 10era arte
-

Aurten, besteak beste, Osakidetza, Arteche, Celsa Group eta Cofares batuko zaizkie BIND 4.0ko partner diren enpresei.

 

Plataforma berritu egin da eta berrikuntzak iragarri ditu: programa berriak sortuko ditu eraldaketa digitala bizkortzeko eta irudi grafiko berria estreinatuko du.

 

Seigarren deialdi honi 30 proiektu teknologikoak aurkezteko urteko “Open Innovation Showcase” ekitaldian eman zaio hasiera.

Berrikuntza irekiko plataforma, BIND 4.0, seigarren edizioan murgildu da gaur goizean egin den urteko “Open Innovation Showcase: The Best of BIND 4.0” ekitaldian. Bertan bosgarren edizioan garatutako 30 proiektu teknologikoak aurkeztu dira, partner diren startupekin eta enpresa laguntzaileekin.  Ekitaldia modu telematikoan egin da eta 500 parte-hartzailetik gora izan ditu, eta parte-hartzaileetako bat Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan da.

Ekitaldia bi egunetan egin da, eta Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eta Estíbaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ekimenaren 5 urtetako balantzea egin dute eta BIND 4.0ren seigarren edizioaren ezaugarriak eta berrikuntzak aurkeztu dituzte.

Izan ere, BIND 4.0k urtero bilatzen ditu startup teknologiko berritzaileenak, nazioartean erreferentzia diren 65 enpresa laguntzaile handiren bidez proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko. Seigarren edizio honek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko hautagaitzak hartuko ditu irailaren 10era arte. Programa 2022ko urtarrilean hasiko da, eta eredu misto baten bidez gauzatuko da, online eta presentzial.

BIND 4.0 Industria 4.0ko ekimen publiko/pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu zuen SPRI Taldearen bidez, eta nazioartean erreferentziako programa bihurtu da 2016an sortu zenetik. Iaz, esate baterako, 750 hautagaitza jaso zituen, aurreko edizioan baino % 30 gehiago, eta horrek agerian jartzen du startupek BIND 4.0ren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela erreferentziako bezeroen eskutik merkatura bizkorrago iristeko.

BIND 4.0 komunitatea hazi egin da berriz, beste 10 partner batuta

Seigarren edizio honetarako, BIND 4.0 komunitatea hazi egin da, eta jada nazioartean erreferentzia diren eta egoitza Euskadin duten 65 enpresa biltzen ditu guztira, eta aurten proiektu berritzaile berriak hautatzen eta garatzen parte hartuko dute. Aurten, 2021ean, honako 10 partner hauek batu zaizkio BIND 4.0 komunitateari: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi ABB, Matz-Erreka, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Guztiak konpainia handiak dira, eta programan lehendik parte hartzen ari ziren enpresa handiei batuko zaizkie, eta horietako batzuk dira Ferrovial, EDP, Sarralle, Arcelor, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa.

Zehazki, trakzio-enpresa horiek arduratuko dira azkenean programaren seigarren edizioan parte hartuko duten startupak hautatzeaz. Iaz aurkeztu ziren 750 hautagaitzetatik, BIND 4.0ko konpainiek guztira 31 startup hautatu zituzten, eta 40 proiektu garatu dituzte.

Azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programan sartzen direnean, BIND 4.0k startupei eskaintzen dien abantaila handietako bat teknologia berrien, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko merkatu-estrategiak, enpresak, azeleratzen adituak diren 40 bat mentoreren laguntza da. Horrez gainera, inbertsio-aukera ezberdinak izango dituzte, programaren Venture Club bati esker. Inbertsore klub hau azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokaturik dago, eta bere helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea.

Horrez gainera, startup guztiei Euskadiko Industria 4.0 ekosistemarekin eta trakzio-enpresekin networking jardueretan parte hartzeko aukera ematen zaie, hain zuzen ere, startupak industria-ehunean, Europan proiekziorik handiena duen egituran, murgiltzen laguntzeko, eta horixe da beste erreklamo nagusietako bat. Bestalde, parte hartzeagatik soilik, hainbat finantzazio-iturri eta dirulaguntza ere eskura ditzakete, eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (BIC) lan-espazio bat dohainik izateko aukera dute.

BIND 4.0k programa berriak sortu ditu 2022rako eta irudi berria estreinatu du

Baina berrikuntzak ez dira hor amaitzen. Euskadiko enpresa guztiei erantzun ahal izateko eta euren berrikuntzan eta lehiakortasunean laguntza emateko, BIND 4.0k zabaldu egingo ditu berrikuntza irekiko zerbitzuak, eta, horretarako, datorren urtean, 2022an, kluster sektorialen laguntzaz, abian jarriko diren programa berriak sortu ditu. Eraldaketa digitalean aurrera egiteko interesa duten enpresa guztiek eremu ezberdinetako startupei zuzendutako erronka teknologikoak botako dituzte.  Programa berri horien helburua era ezberdinetako konpainietara iristea da, berrikuntza sustatzeko eta azelerazio-programaz haraindian enpresen eta startupen arteko lankidetza bultzatzeko BIND 4.0ko partner korporatiboen bidez. Horrez gainera, plataformak bere burua ere berritu du seigarren edizio honetarako, eta irudi berritzaileago bat estreinatu du branding berri batekin, industriaren sektorea eraldatzeko startupen eta enpresa handien arteko lankidetzan lagunduz egin duen bide luzearen sinbolo gisa.

BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. Hiru helburu horiei esker nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu handiena egiten duen programetako bat bihurtu da. Horrela, programa 2016an abian jarri zenetik 130 startup baino gehiago azeleratu dira eta 200 proiektu baino gehiago garatu dira, eta 6,5 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu da.

Zer behar duzu izena emateko?

Startupek irailaren 10era arteko epea izango dute programaren webgunearen bidez (www.bind40.com) izena emateko. BIND 4.0 produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak dituzten bost kontinenteetako startupen bila biltzen da. Horien soluzio teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko/pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bidez sortua. Gaur egun egoitza Euskadin duten erreferentzia globaleko 65 enpresa lider nagusirekin lankidetzan dihardu, eta teknologiaren arloko nazioarteko hainbat enpresak ere parte hartzen dute bertan, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services enpresek. Ekimenak bi helburu ditu: industriaren eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileak azkarrago finkatzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez. 2016tik BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 130 startupek baino gehiagok garatu dituzten 200 proiektu bizkortu ditu guztira.

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

Bizkaia  Euskaltel  Digital  Center,  enpresen  eta  profesionalen  gaitasun  digitalak  indartzeko  zentro  berria

Bizkaia Euskaltel Digital Center, enpresen eta profesionalen gaitasun digitalak indartzeko zentro berria

Prestakuntza-eskaintzak doako ikastaroak eta tailerrak biltzen ditu

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Euskadi  ekintzailetza-marka  haustetik  gertu  dago
2026/10/08 Ekintzailetza

Euskadi ekintzailetza-marka haustetik gertu dago

El Informe GEM 2025-2026 refleja que, por primera vez, se encadenan cuatro años consecutivos de crecimiento y queda a solo una décima del máximo de 2007. Los negocios nacientes superan por primera vez el 4%, mientras que el emprendimiento potencial asciende al 8,7%, casi dos puntos más que en 2024...

Jesus  Oñateren  IT  azpiegitura  modernizatu  du  Irontec-ek  Proxmox-ekin,  ekoizpena  gelditu  Gabe

Jesus Oñateren IT azpiegitura modernizatu du Irontec-ek Proxmox-ekin, ekoizpena gelditu Gabe

Proxmox VE kode irekiko birtualizazio-plataforma bat da, eta aukera ematen du hainbat zerbitzari erabilgarritasun handiko kluster batean biltzeko.

Gastecom:    enpresa  babesteko,  automatizatzeko  eta  errentagarriagoa  egiteko  zibersegurtasuna  eta  adimen  artifiziala

Gastecom: enpresa babesteko, automatizatzeko eta errentagarriagoa egiteko zibersegurtasuna eta adimen artifiziala

30 urteko esperientziarekin eta 1.000 bezero baino gehiagorekin, Gastecomek enpresei eta erakundeei laguntzen die eraldaketa teknologikoan, ikuspegi integral bat eskainiz.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.