Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 5 uztaila, 2019

52 euskal konpainia handik mundu osoko startupekin lan egingo dute BIND 4.0 programaren laugarren edizioan

Aurten lehenengoz parte hartuko dute Coca Cola, Eroski, Grupo Uvesco, Unilever, Angulas Aguinaga, EDP eta Avia Ferrovial bezalako enpresek
-

 

Aurten lehenengoz parte hartuko dute Coca Cola, Eroski, Grupo Uvesco, Unilever, Angulas Aguinaga, EDP eta Avia Ferrovial bezalako enpresek

Bere zifrak hiru ediziotan hirukoiztu ondoren, Industria Adimenduneko proiektuen azeleragailu publiko-pribatuak erroak bota ditu 4.0 Industriako berrikuntza irekiko erreferentziazko plataforma bezala.

Hirugarren edizioan teknologia berriekin lotutako 44 proiektu garatu ziren (iaz 40), 33 enpresa trakziogileren eta 32 startupen parte-hartzearekin (2018an 24 eta 27, hurrenez hurren).

Hauek dira laugarren edizioko nobedadeak: elikaduraren sektorearekin lotutako proiektuak babestuko dira eta orobat sortuko da Venture Club-a, azeleragailuaren zerbitzuak indartzeko eta enpresa berrien garapena babesteko eta sendotzeko inbertitzaile-kluba.

Ekimena gaur aurkeztu da Bilbon, Demo Day ekitaldian, 300dik gora enpresa, startup eta inbertitzaileren eta Ekonomi Garapen Saileko nahiz SPRI Taldeko ordezkarien parte-hartzearekin, Arantxa Tapia sailburua buru izan dutela.

 

 

Gaur egin da Euskalduna Jauregian BIND 4.0 DemoDay jardunaldia, eta bertan aurkeztu dira programaren hirugarren edizioaren balantzea eta garatutako proiektuak eta, bide batez, plataforma publiko-pribatuaren laugarren deialdia iragarri da, zeinaren helburua baita talentua atzematea eta Euskadiko industria adimenduna garatzea.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko eta SPRI Taldeko arduradunek -Arantxa Tapia sailburua buru zutela-, enpresa eta startup parte-hartzaileetako ordezkariek eta inbertitzaileek (guztira 300dik gora parte-hartzaile) ekimen honen lorpenen balantzea egin dute eta bere nobedadeak aurkeztu dituzte, programak gero eta interes handiagoa pizten baitu startupen eta euskal konpainia trakziogile handien artean.

 

2016an abiarazi zen BIND 4.0, topagune izateko startup berritzaileentzat -ez bakarrik Euskadikoentzat, deialdia nazioartekoa baita- eta Euskadin kokatuta eta errotuta dauden enpresa handientzat. Aukera paregabea da euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko, benetako proiektuak garatuz erreferentziazko bezeroekin.

 

Gaur goizean eman da ezagutzera BIND 4.0 ekitaldiaren laugarren edizioaren nazioarteko deialdia, zeinak nobedade handiak baitakartza. Batetik, ez dira 40 enpresa trakziogile egongo, baizik eta 52. Hala, Euskadin kokatutako erreferentziazko konpainiak (Ferrovial, EDP, AVIA, SNA Europe edo Saralle) gehituko zaizkie beste izen garrantzitsu batzuei, hala nola, hauei: Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, ITP Aero, CAF, BTI, Quirón edo Siemens Gamesa.

 

Bestetik, elikadura sektorea ere sartuko da deialdi berrian. Hala, Foodtech sektore gorakorrak bat egingo du BIND 4.0 programaren aurreko edizioetan landu diren beste hiru eremuekin: Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Osasuna. Zentzu horretan, Euskadin kokatutako hainbat konpainiak aurten parte hartuko dute lehenengoz konpainia trakziogile bezala eta beren eraldaketa digitala bultzatuko dute startupekin batera lan eginaz. Hauek dira: Coca Cola, Unilever, Eroski, Grupo Uvesco, Angulas Aguinaga, Natra eta Okin.

 

Azkenik, jakinarazi da Bind 4.0 Venture Club sortuko dela, azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokatutako inbertitzaileen klub bat, zeinak helburutzat izango baitu azeleragiluaren laguntza-zerbitzuak indartzea eta harremanak sustatzea programan parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen artean, finantzaketa-aukera berriak bultzatuz enpresa berrien garapena azeleratzeko.

 

Hirugarren edizioaren balantzea

BIND 4.0 programa honelako ekimenen erreferente bilakatu da bere hirugarren edizioan. Batetik, hazi egin dira ekitaldiaren zifra garrantzitsuenak: igo egin da startup parte-hartzaileen kopurua (27tik 32ra) eta garatutako proiektuena (azken edizio honetan 44, bigarrenean 40 eta lehenengoan 16). Bestalde, ugaritu egin dira baita ere programara aurkeztutako proiektuak (2018an 385 eta 2019an 524) eta %75 lau kontinentetako 64 herrialdetatik iritsi dira. Enpresa trakziogileen kopuruak ere gora egin du; hala, hirugarren edizioan 40 izan dira (bigarrenean 27).

Hona hemen startup-eren ezaugarriak:

Guztira, 69 euskal startupek aurkeztu zuten BIND 4.0 ekitaldiaren hirugarren edizioan parte hartzeko hautagaitza. Baina, horiekin batera, orobat aipatu behar dira Europako hainbat herrialdetako beste 150 proposamen, Ipar eta Hego Amerikako 65, Asiako 216, Afrikako 22 eta Ozeaniako 2.

 

Hautatuak izan ziren 32 enpresa gorakorrek proiektuak abiarazi dituzte 33 euskal konpainiatan, hala nola hauetan: Mercedes-Benz, Aernnova, Alcor, Batz, CAF, Danobat, Faes Farma, IMQ eta Quirón. Proiektu horiek esparru teknologiko hauetakoak dira: Big Data, errealitate birtual eta areagotua, Gauzen Interneta, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna, dispositibo medikoak eta osasun digitala edo wearable gailuak.

 

Gaur Bilbon egin den BIND 4.0 DemoDay jardunaldian izan dira Arantxa Tapia sailburua eta bere Saileko hainbat arduradun, eta baita ere programako startup eta enpresa trakziogile parte-hartzaileak, inbertitzaileak eta eragile teknologikoak.

 

SPRIko zuzendari nagusi Alex Arriolak eginiko hasierako aurkezpenaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik BIND 4.0 programaren hirugarren edizioko adierazle garrantzitsuenak azaldu ditu. Ekitaldiaren hurrengo atalean, bigarren edizioko CIN Advanced startupak eta EASO Ventures enpresak elkarrekin sinatutako inbertsio-akordio garrantzitsua aurkeztu da, horrela erakutsiz azeleragailuak potentzial eta inpaktu handia izan dezakeela startup parte-hartzaileen garapenean eta argi utziz erakunde pribatuak interesaturik daudela horrelako proiektuen finantzaketan. Jarraian, protagonistek eurek –enpresa trakziogileek eta startupek- aurkeztu dituzte beren gaitasunak eta gauzatu dituzten proiektuak. Ondoren, Aitor Urzelaik IV. edizioko nobedadeak aurkeztu ditu eta Arantxa Tapia sailburuak amaiera eman dio jardunaldiari.

Bind 4.0 programari buruz

Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko apustuaren emaitza da BIND 4.0. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan. Helburu horrekin elkartu dira EAEko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta BIC Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa enpresa eta berrikuntza zentroak) eta Euskadin kokatutako 40 korporazio pribatu garrantzitsu nahiz nazioarteko punta-puntako hainbat konpainia, hala nola, Siemens, Microsoft eta Amazon (programako kolaboratzaile teknologikoak).

 

Euskal enpresa handiak interesaturik daude konponbide teknologiko berriak eskain ditzaketen startupetan eta, interes horren osagarri, BIND 4.0 programak laguntza eskaintzen die startup horiei fakturazio arloan, merkatura sartzen laguntzen die izen handiko bezeroen bitartez eta inbertsioak edota finantzaketa lortzeko aukera ematen die beren garapenaren hasierako fasean. Hala, bi helburu konbinatzen dira: enpresa-proiektu gorakorrak azeleratzea eta konpainia sendoen eraldaketa digitala bultzatzea.

 

Azkenengo edizioaren aurkezpenak

https://www.dropbox.com/sh/rgvhyzc350f1i0v/AACbrIF2UClkpXyHSM4si1Mta?dl=0

 

Informazio gehiago Irekian https://bit.ly/2XuafmM

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.