Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 21 urtarrila, 2021

31 startup berritzailek 40 kontratu lortu dituzte BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresekin 5. ediziorako

Programa urtarrilaren 25ean hasiko da
-

Ekimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz baino % 37 gehiago– aztertu ondoren hautatu dituzte parte-hartzaileak.

Hautatutako startupen artean Euskadiko 15, beste autonomia-erkidego batzuetako 7 eta nazioarteko 9 daude

Aurten, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Ikuspen Artifiziala eta Big Data teknologiak gailentzen dira hautatutako proiektuetan, soluzioen % 62 izanik.

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 31 enpresa emergente hautatu ditu urtarrilaren 25ean hasiko den bizkortze-programaren bosgarren edizioan 4.0 industriako 40 proiektu garatzeko. Zenbaki horiek egiaztatzen dute, bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz ditugun oztopoak oztopo, teknologia eta berrikuntza lehentasuna direla industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreko enpresa nagusientzat, BIND 4.0ko startupen aldeko apustua egiten jarraitzen baitute euren lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza eta talentua eskuratzeko modurik onena dela pentsatuta.

Azken edizio honetarako jasotako 750 hautagaitzak –iaz baino % 37 gehiago– aztertu ondoren, BIND 4.0ko 57 trakzio-enpresek industriaren zenbait aplikazio-arlotako proiektu berritzaile estrategikoenak hautatu dituzte. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko-pribatu hau SPRI Taldearen eta ekintzailetzaren euskal ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bidez kudeatzen da, eta 4.0 Industriaren berrikuntza irekiaren eta bizkortzearen erreferente bihurtu da mundu osoan, egoitza Euskadin duten industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreko enpresa nagusien inplikazioari esker.

Besteak beste, Mercedes-Benz, Ferrovial Servicios, Siemens Gamesa, Quirónsalud, Coca-Cola European Partners, Eroski, Iberdrola edo Unilever enpresa handiei eta 2016an abian jarri zenetik jaso diren 2.400 bat hautagaitzei esker, bizkortze-programa honek indartu egin du Euskadiren posizioa nazioartean erreferentzia den industria-berrikuntzako ekosistema gisa. Hori dela eta, startupek BIND 4.0ren aldeko apustua egiten jarraitzen dute erreferentziako bezeroen eskutik merkatura bizkorrago iritsi ahal izateko.

Zerbaitengatik irabazi du BIND 4.0 plataformak Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioa, enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu, eta sarien bidez enpresak abian jartzea eta haztea sustatzen duten eta, enpresa txiki eta ertainen alde, legegintzako eta administrazioko prozedurak sinplifikatzen dituzten tokiko, eskualdeko eta nazio-mailako politika berritzaileak aitortzen dira.

Nolakoak dira 5. edizio honetan hautatu diren startupak?

Aurtengo bizkortze-programan parte hartzeko hautatu diren startupen jatorriari dagokionez, nabarmendu behar da 15 Euskadikoak direla –8 Bizkaikoak, 3 Arabakoak eta 4 Gipuzkoakoak–, beste 16 beste autonomia-erkidego batzuetakoak (besteak beste, Las Palmas, Bartzelona, Madril eta Nafarroakoak) eta gainerakoak munduko beste herrialde batzuetakoak. Hortaz, aurten hautatu diren startupen % 51 Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoak dira. Zehazki, nazioarteko 9 startupen jatorrizko herrialdeak Finlandia (1), Alemania (2), Israel (1), Portugal (1), Erresuma Batua (1), Italia (2) eta Suedia (1) dira.

 

Bosgarren edizio honetarako hautatutako startupek kalitate handiko soluzio abangoardistak aurkeztu dituzte prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzeko helburuarekin. Gainera, aurkeztu diren aplikazio teknologikoetako batzuk osasun-krisiaren ondorioz sortu diren premiei erantzuteko dira. Horretarako, Adimen Artifiziala, Gauzen Interneta, Ikuspen Artifiziala eta Big Data arloetako teknologia berritzaileak ezartzen dituzte, eta hautatuko proiektuen artean arlo horietakoak dira gehienak, soluzioen % 62, alegia.  Aipatzekoak dira Blockchain, zibersegurtasuna eta Robotika teknologiak erabiltzen dituzten soluzio berritzaileak ere.

 

Zehazki, honakoak dira hautatu diren Euskadiko startupak: zibersegurtasuna eta Internet of Things teknologia ezartzen duten Arabako 3: Eurocybcar SL, Inalia Innovación y Desarrollo SL eta Ega Solutions SL; Adimen Artifiziala, Big Data, Ikuspen Artifiziala, Blockchain, Internet of Things eta Zibersegurtasuna teknologiak erabiltzen dituzten Bizkaiko 8: AOTECH, APlanet, ASIMOB, CodeContract, Grabit Retail, RKL Integral, Sticker Control eta Hodeia Digital; eta 3D Inprimaketa, Ikuspen Artifiziala, Big Data eta Bioteknologia ezartzen dituzten Gipuzkoako 4: 3R3D Technology Materials, I2U, Savvy Data Systems eta Onena Medicine.

 

TEKNOLOGIAK PROIEKTUZ PROIEKTU

 

Berrikuntza eta teknologia, aurrera jarraitzeko giltzak

BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea.  Hiru helburu horiei esker erreferentziako programa bihurtu da berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustuan. Horrela, programa 2016an abian jarri zenetik 100 startup baino gehiago bizkortu dituzte eta 170 proiektu baino gehiago garatu dituzte, eta 5 milioi euroko fakturazioa gainditu da.

Bosgarren edizio honetan, BIND 4.0k sektorearen premia eta inguruabar berrietara egokitzen jakin du, berrikuntzaren, lankidetzaren eta atzerriko talentua erakartzearen aldeko apustua egin beharra zegoela eta COVID-19ak eragin dituen erronka berriei aurre egiteko modurik onena startupak erakartzea zela ulertuta. Izan ere, egiaztatu dugu enpresek eta startupek ondo asko dakitela BIND 4.0 dela  eraldaketa digitalaren arloan dituzten erronkei aurre egiten lagunduko dieten startupik onenak ezagutzeko eta kontratatzeko eta horiekin elkarreragiteko berrikuntza irekiko plataformarik onena.

Bestalde, garrantzizkoa da azpimarratzea, osasun-egoera zaila gorabehera, nazioarteko startupek BIND 4.0 plataformaren alde apustu egiten jarraitzen dutela, nazioarteko merkatuan sartzen eta erreferentziako enpresa handiekin kontratuak lortzen lagunduko dien berrikuntza irekiko plataforma gisa. Izan ere, programa amaitzen dutenean, enpresa emergenteen % 70k jarraitzen du trakzio-enpresekin lanean, eta horrek oso argi uzten du sektoreko eragile guztien arteko lankidetza-eredu honen arrakasta.

* 5. edizioan parte hartuko duten startupen zerrenda

3R3D Technology Materials

4T2 Sensors

Acoustic Extra Freezing

AllRead MLT

AOTECH

APlanet

ASIMOB

BeePlanet Factory S.L.

BitMetrics

CodeContract

Dattium Technology

Eccocar

Ega Solutions S.L.

Erium GmbH

Eurocybcar

Gipstech Srl

Grabit Retail

Hodeia Digital

I2U

Inalia Innovación y Desarrollo, S.L.

Jungle

Onena Medicines

Pervasive Technologies

RKL Integral

Savvy Data Systems

Simumatik AB

Sticker Control

Subsea Mechatronics

TechMass srl

Workerbase

Yarok Microbio

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko/pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bidez sortua. Gaur egun egoitza Euskadin duten erreferentzia globaleko 57 enpresa lider nagusirekin lankidetzan dihardu, eta teknologiaren arloko nazioarteko hainbat enpresak ere parte hartzen dute bertan, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services enpresek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen: alde batetik, industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta, bestetik, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua bizkortzeko enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez. 2016tik, lau edizioetan, BIND 4.0 plataformak 100 startupek baino gehiagok garatu dituzten 178 proiektu bizkortu ditu guztira.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Schaeffler  enpresaren  lantegia  bisitatu  du  Elgoibarren,  industria-digitalizazioan  aitzindaria

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Schaeffler enpresaren lantegia bisitatu du Elgoibarren, industria-digitalizazioan aitzindaria

Errodamendu-orratzen fabrikazioan espezializatuta dagoen Elgoibarko lantegian 240 langilek egiten dute lan, eta bertan dago Schaeffler Iberia lege-entitatearen egoitza soziala.  

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

Innolab  Bilbaok  eta  Ikerlanek  Bizkaiko  hiriburua  hurrengo  belaunaldiko  sistema  elektronikoen  abangoardian  kokatzen  dute

Innolab Bilbaok eta Ikerlanek Bizkaiko hiriburua hurrengo belaunaldiko sistema elektronikoen abangoardian kokatzen dute

Jardunaldiak lehen mailako enpresa eta adituak bildu zituen, sistema horiek industria lehiakortasunean duten eragina aztertzeko

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.