Albisteak 6 otsaila, 2026

Euskadik aurrera egin du WOMEXen fase operatiboan enpresen nazioartekotze-estrategian berdintasuna sustatzeko

WOMEX Interreg Europe programa europarrak kofinantzatutako ekimena da; 1.738.950 euroko aurrekontua du eta lau urteko iraupena (2025-2029). Basque Trade & Investment buru dela, proiektuan beste zortzi bazkidek parte hartzen dute, honako herrialde hauetakoak: Katalunia, Austria, Hungaria, Polonia, Serbia eta Lituania
-

Genero-ikuspegia euskal ETEen nazioartekotzean lehiakortasunerako palanka estrategiko gisa txertatzea da WOMEX – The role of women in the competitiveness of exporting SMEs- proiektu europarraren helburu nagusia. Testuinguru horretan, Bilbon egin da Euskadiko Eskualde Taldearen bigarren bilera hilabete honetan. Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI taldean integratutako euskal enpresa nazioartekotzeko agentziak sustatu du foroa, eta euskal ekosistemako enpresa-, erakunde-, akademia- eta elkarte-esparruetako eragile nagusiak bildu ditu.

Euskadik dituen erronkak eta ekimenak identifikatzera bideratutako lehen saio baten ondoren, bigarren topaketa honek fase operatiboago baterantz aurrera egitea ahalbidetu zuen. Bileran, WOMEXen aurrerapen nagusien berri emateaz gain, “Talentua euskal enpresa esportatzailean” azterlanaren emaitzak aurkeztu ziren.

Parte hartu zuten erakundeek beren esperientziatik abiatuta kontrastatu zituzten datu horiek; ariketa horri esker, eskualdeko diagnostikoa aberastu eta euskal ekosisteman eragina duten jarduera-ildoak lehenetsi ahal izan zituzten. Hori guztia funtsezko urratsa da lurraldeko enpresa esportatzaileen lehia-posizioa indartuko duten neurriak definitzeko.

Era berean, topaketak 2026ko urrian Euskadin egitekoa den Interregional Policy Learning Event (IPLE) ekitaldiaren datak eta eduki-proposamena zehazteko balio izan zuen. Hitzordu hori WOMEX proiektuaren mugarri estrategikoetako bat izango da, eta haren antolaketa zehatza Eskualdeko Taldearen hurrengo bileran landuko da.

WOMEX-i buruz

WOMEX Interreg Europe programa europarrak kofinantzatutako ekimena da; 1.738.950 euroko aurrekontua du eta lau urteko iraupena (2025-2029). Basque Trade & Investment buru dela, proiektuan beste zortzi bazkidek parte hartzen dute, honako herrialde hauetakoak: Katalunia, Austria, Hungaria, Polonia, Serbia eta Lituania. Proiektuaren helburua da Europako enpresa txiki eta ertainen nazioarteko lehiakortasuna bultzatzen duten politika publikoetan eta zerbitzuetan genero-berdintasuna txertatzea, eskualdeen arteko lankidetza baliatuz.

 

 

Lotutako albisteak

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Euskadik  WOMEX  europar  proiektuaren  eskualde  arteko  bigarren  topaketan  parte  hartu  du  Varsovian
10/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik WOMEX europar proiektuaren eskualde arteko bigarren topaketan parte hartu du Varsovian

Basque Trade & Investment-ek emakumeek zuzendutako ETEentzako finantzaketa eskuratzeari eta enpresa esportatzaileen lehiakortasunari buruzko lan-saioetan aritu da

MESAko  langileen  % 29  emakumezkoak  dira
11/12/2025 Berdintasuna

MESAko langileen % 29 emakumezkoak dira

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Aerobladeko  langileen  % 52  emakumezkoak  dira  dagoeneko
20/11/2025 Berdintasuna

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Eusko  Jaurlaritzak  genero-berdintasunari  balioa  eman  dio  lehiakortasun  industrialerako  faktore  gisa
19/06/2025 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak genero-berdintasunari balioa eman dio lehiakortasun industrialerako faktore gisa

SPRIk Industria Saila ordezkatu du Madrilen egingo Connecting Hydrogen Europe 2025 azokako PowerHER jardunaldian B-WomenIn Industry ekimenarekin

Emakumeak  dira  buru  Glualeko  zuzendaritza-organoen  % 60  baino  gehiagotan
05/02/2025 Berdintasuna

Emakumeak dira buru Glualeko zuzendaritza-organoen % 60 baino gehiagotan

SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da Azpeitiko enpresa

Amaierako  topaketa  batekin  itxi  da  B-WOMENIN  Globalaren  lehenengo  edizioa  eta  helburu  berriak  zehaztu  ditu  nazioartekotzean  emakumeen  lidergoa  sustatzeko

Amaierako topaketa batekin itxi da B-WOMENIN Globalaren lehenengo edizioa eta helburu berriak zehaztu ditu nazioartekotzean emakumeen lidergoa sustatzeko

30etik gora profesionalek B-WOMENIN Globalaren inpaktuaz gogoeta egin eta hainbat ekintza proposatu dituzte aurrera egiten jarraitzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.