Albisteak 24 Azaroa, 2025

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin
-

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostena aurkeztu du. Txostena, Nazioarteko konexioa, industriaren bultzatzaile izenekoa, SPRI Taldearen laguntzarekin egin da, eta azpimarratzen du Euskal Autonomia Erkidegoak kokapen sendoa duela lehiakortasunean eta ongizatean, testuinguru geopolitiko berriari aurre egiteko.

Txostenaren arabera, ongizatea sortzen jarraitzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak ohiko merkataritza irekitze eredua utzi eta nazioartekotze estrategikorako pausoa eman behar du. Horrek esan nahi du arrisku geografikoak eta teknologikoak dibertsifikatzea; kalitatezko atzerriko inbertsioa erakartzea eta integratzea, lurraldeko enpresa traktoreen errotzea galdu gabe; nazioarteko jakintza eta talentua garatzea; eta adimen estrategikorako eta Europarekiko lankidetzarako gaitasuna indartzea.

James Wilson Orkestrako zuzendari nagusiak adierazi duenez, “etorkizuneko nazioartekotzea ez da merkatuak irekitzera mugatuko, baizik eta balio partekatua sortuko duten konexio estrategikoak ehuntzean oinarritu beharko du”.

Ideia horrekin bat etorri da, halaber, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua. Ekitaldian nabarmendu duenez, “Eusko Jaurlaritzak, Euskadi 2030 Industria Planarekin bat etorriz, gure industria nazioartekotzeko beharra nabarmentzen du, merkatu giltzarrietan ekoizpen-ezarpenak eginez, bai eta tokiko bazkideekin aliantza berriak sortzeko beharra ere. Merkataritza testuinguru berrian, gure izaera esportatzailearekin jarraituko dugu, baina beste era batera eginda”. Gainera, sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin.

EAEko lehiakortasunean eragina duten nazioarteko konexiorako hiru bide

Gero eta ziurgabetasun eta zatikatze handiagoko testuinguru global honetan, Txostenak Europaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erantzunak aztertu ditu, gure industria sendotzera bideratuak. Horien artean, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Industria Plan berria nabarmentzen da, Europar Batasunaren estrategia handiekin (Competitiveness Compass eta Clean Industrial Deal) lerrokatzen dena. Euskal Autonomia Erkidegoa berrindustrializazioaren erreferente gisa kokatzea du helburu, eta, horretarako, industria gehiago, industria hobea, eta isuri gutxiago bultzatuko ditu.

Orkestraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren lehiakortasuna eta ongizatea testuinguru berri horretan bere nazioarteko konexioei eusteko eta eraldatzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Horretarako, Txostenak industriaren lehiakortasunari eragiten dioten nazioarteko hiru konexio bide nagusiak aztertzen ditu: merkataritza interdependentziak, inbertsio fluxuak eta pertsonen eta jakintzaren mugikortasuna.

1) Merkataritza oreka berriak, arriskuak dibertsifikatzeko

Euskal Autonomia Erkidegoko manufaktura industriak esportazioekiko mendekotasun handia du, % 80 ingurukoa, sektore traktoreen balio kateetan, bereziki automobilgintzan, metalurgian, mugikortasun jasangarrian edo fabrikazio aurreratuan. Euskal Autonomia Erkidegoak maila teknologiko ertaineko ondasunak esportatzen ditu batez ere, eta EB-27 da haren merkataritza bazkide nagusia. Hala ere, maila teknologiko handiagoko ondasunak esportatzen ditu Erresuma Batura, Txinara, Ameriketako Estatu Batuetara eta Amerikako gainerako herrialdeetara. Espainiarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoa esportazioen sofistikazioagatik nabarmentzen da; izan ere, askotariko produktuak saltzen ditu eta, gainera, produktu horiek ez dituzte herrialde askok esportatzen.

Orkestrak nazioarteko merkatuak dibertsifikatzea proposatzen du, bai merkataritza harreman berrien bidez eta bai gaur egungo helmugetako presentzia fisikoa indartuz. Txostenak, halaber, inportazioen menpekotasunaz ohartarazten du, bereziki energiari eta lehengai kritikoei dagokienez. Ildo horretatik, Orkestrak merkataritza arriskuak dibertsifikatzea gomendatzen du, hornitzaileen aniztasun handiagoaz, hornidura kate kritikoen kudeaketa estrategikoaz, eta industriaren eta zerbitzu aurreratuen arteko loturak bultzatzeaz baliatuta.

2) Inbertsio paradigma berria, industria eraldatzeko eta errotzeko

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek atzerrian egiten dituzten inbertsioak lurraldean jasotzen den atzerriko kapitala baino handiagoak dira. Espainiako enpresek atzerrian egiten duten zuzeneko inbertsioaren stockaren % 15etik gora hartzen dute euskal enpresek. Tokian tokiko presentzia gero eta gehiago eskatzen duen testuinguru honetan, Made in USA kasu, Txostenak merkatu estrategikoetako zuzeneko ezarpena indartzearen garrantzia nabarmentzen du. Bestalde, 2019 eta 2023 urteen artean, sartzen den atzerriko zuzeneko inbertsioaren stocka % 12,6 hazi zen urtean, eta manufakturako industrian (% 38,3) eta energian (% 37,6) kontzentratu zen nagusiki. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresa taldeen % 16k atzerriko enpresa nagusia du. Ehuneko hori % 23ra igotzen da manufaktura industrian.

Orkestrak atzerriko inbertsioa erakartzearekin batera, errotze estrategiak landu behar direla azpimarratzen du, klusterretan parte hartzea sustatzearen eta proiektu eraldatzaileekin lotutako inbertsioa lehenestearen bidetik. Txostenak jakintza, gaitasunak eta funtzio estrategikoak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzea ziurtatuko duen nazioartekotze logikaren alde egiten du. Ondorio horiek Euskadi 2030 Industria Planean jasotako hainbat lehentasun eta ekintzarekin lotuta daude, bereziki potentzial handiko proiektuetarako inbertsioa erakartzeari dagokionez.

3) Pertsona eta jakintza fluxuak sustatzea, enpresen beharrei erantzuteko

Lanbide heziketako eta unibertsitateko prestakuntza duten pertsonak erakartzea eta kualifikazio horrekin bat datozen lanpostuetan integratzea oraindik ere erronka bat da. Unibertsitateko ikasleen % 6,8 bakarrik da atzerritarra, eta goi mailako ikasketak dituzten etorkinen erdia baino gutxiago ari da bere prestakuntzarekin bat datozen lanpostuetan lanean. Nazioarteko jakintza fluxuek, aldiz, bilakaera positiboa dute: Euskal Autonomia Erkidegoak Europako proiektu gehiagotan parte hartzen du, argitalpen zientifikoen bolumena Europako batezbestekoaren gainetik dago, eta atzerriko eragileekin elkarlanean egindako patenteak ugaritzen ari dira, bereziki Alemaniarekin, Ameriketako Estatu Batuekin eta Kanadarekin egindakoak.

Ildo horretatik, Orkestrak EAEk atzerrian dituen egitura instituzionalen potentzial guztia aprobetxatzea proposatzen du, talentua erakartzeko ekimenen arteko sinergiak indartzea, unibertsitateetako eta lanbide heziketako zentroetako nazioarteko ikasleen fluxua areagotzea, eta arlo estrategikoetan lankidetza zientifiko-teknologikoa sendotzea. Azterketa horrek lotura du dagoeneko erabiltzen diren hainbat politika publikorekin, besteak beste, prestakuntza teknikoa indartzeko, talentu espezializatua erakartzeko eta industriarako funtsezkoak diren gaitasun zientifiko-teknologikoak sendotzeko.

4) Europarekiko lankidetza eta adimen mekanismoak

Aurreko guztiak agerian jartzen du Europarekiko lankidetza bultzatu eta adimen estrategikoa hobetu behar dela, aldaketa globalei aurrea hartzeko. Ildo horretatik, dagoeneko hainbat ekimen abiatu dira, esate baterako 2026an Bruselan Europako Adimenaren Bulego Aurreratua sortzea, Europako industria ekimenei aurrea hartzea eta haiekiko lotura hobetzeko proiektu eraldatzailea. Klusterren eta atzerriko ordezkaritza eta bulegoen arteko koordinazioak ere lagundu dezake aldaketa globalei aurrea hartzen eta ekoizpen sarearekiko harremanak sendotzen, estrategikotzat hartzen diren lurraldeetan.

Lehiakortasunari eta ongizateari buruzko diagnostikoa

Txostenak emaitzen urteko diagnostikoa egiten du. Zehazki, lehiakortasunari lotutako adierazle nagusien kokapena eta bilakaera positiboa erakusten ditu; esportazioak dira salbuespena, behera egin baitute, merkataritza harremanetan gertatzen ari diren aldaketen erakusle.

Oro har, ongizateari buruzko emaitzak ere positiboak dira, nahiz eta erronkak ere badauden, bereziki kalitateko enpleguaren sorkuntzari eta etxebizitza eskuratzeko aukerei lotuta. Adierazle horien guztien bilakaera Orkestraren Lehiakortasun Behatokian dago eskuragarri eta, gainera, denbora errealean eguneratzen da.

Lotutako albisteak

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  54  milioi  euro  inbertitu  ditu  ETEen  eraldaketa  eta  dibertsifikazioa  bultzatzeko
25/03/2026 Finantziazioa

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertitu ditu ETEen eraldaketa eta dibertsifikazioa bultzatzeko

Aurreko Indartu eta Gauzatu Industria laguntza-programak biltzen dituen Dibertsifika programaren bitartez

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Lehendakariak  iragarri  du  Euskadiko  industria  ezkutua  aktibatuko  duela  gatazkak  Ekialde  Hurbilean  duen  eraginari  aurre  egiteko

Lehendakariak iragarri du Euskadiko industria ezkutua aktibatuko duela gatazkak Ekialde Hurbilean duen eraginari aurre egiteko

"Industriak eta industriako enpleguak kezkatzen gaituzte. Eta kezkatzen gaitu krisi honek nola eragiten dien jendearen poltsikoei, energiaren, garraioaren edo oinarrizko produktu askoren prezioen bidez", azpimarratu du Lehendakariak

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.