Albisteak 23 iraila, 2025

Eusko Jaurlaritzak automobilgintzaren sektorea bildu du, muga-zergen eragina eta laguntza-neurri berriak aztertzeko

Mikel Jauregi: “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”
-

Automobilgintzako Mahai Sektorialaren lehen bilera egin du gaur Eusko Jaurlaritzak. Helburua izan da egungo muga-zergen egoerak gehien eragiten dien sektoreetako lanpostuak eta enpresak babestu eta defendatzeko erantzun publiko-pribatu bateratua koordinatzea. Bilera hori joan den astean siderurgiaren sektorearekin egin zen bileraren ondoren egin da; eta hurrengoa fabrikazio aurreratuaren sektorearena izango da.

Ildo horretan, Mikel Jauregik elkarlanerako espazio horren garrantzia azpimarratu du, eta adierazi duenez, “une konplexu honetan ziurtasuna eskaini nahi dugu. Gure konpromisoa da enplegua babestea eta gure enpresei laguntzea muga-zergen erronketara eta automobilgintza jasangarriagorako trantsiziora egokitzen”.

Eusko Jaurlaritzak eta automobilgintzako enpresek sektoreari laguntzeko analisiak, diagnostikoak eta ekimenak partekatu dituzte gaur. Asteotan aipatu bezala, denbora errealean egingo zaio jarraipena muga-zergen bilakaerari, eta elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua izan da Mahai sektorialaren buru, eta Euskadiko automobilgintza-enpresa nagusietako ordezkariek hartu dute parte: CIE Automotive, Gestamp, Mondragon Taldea, Mercedes, Tenneco, Teknia, Gureak, Alkorta, ACICAE klusterra, Foru Aldundiak, Merkataritza Ganberak eta Confebask.

Bileran, erakundeetako eta enpresetako ordezkariek muga-zergek Euskadiko automobilgintzan duten zuzeneko eta zeharkako eragina, apirilean aktibatutako ezkutu komertzialaren erabilera (2.162,5 milioi euro) eta sektorearen lehiakortasuna eta enpleguaren babesa bermatzeko laguntza-bide berriak aztertu dituzte.

Jauregik gogorarazi duenez, automobilgintzaren euskal sektorea da —oso nazioartekotua eta Estatu Batuetan eta Mexikon presentzia produktiboa duena— muga-zergen politikaren bilakaeraren arrisku handienetakoa duena. Gainera, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko koordinazioa indartzeko beharra azpimarratu du, lehiakortasuna bermatzeko trantsizio teknologikoak eta erregulazio-trantsizioak markatutako testuinguru honetan.

Bilera hau Jaurlaritzak berak “informatu, entzun eta ekin” bezala definitu duen lan-ereduaren parte da, eta beste industria-eremu estrategikoetako Mahai Sektorial berriekin jarraituko du.

Automobilgintzako Mahai Sektoriala

Hala, Mikel Jauregik adierazi duenez, “bilera horien helburua da kaltetutako sektoreetako enpresei zuzenean entzutea, muga-zergen eraginaren diagnostiko partekatua eta bilakaeraren denbora errealeko jarraipena egitea, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako ezkutu komertzialaren erabilera ebaluatzea eta enpresei laguntzeko modu berriak aztertzea”. “Erantzun bateratua eman nahi dugu, egungo muga-zergen egoerak gehien eragiten dien sektoreetako lanpostuak eta enpresak babestu eta defendatzeko”, azpimarratu du.

Hain zuzen ere, eta Jauregik proposatu bezala, gaurko bileran muga-zergen eraginaren diagnostiko partekatua egin da, baita hartutako neurriek izaten ari diren eraginarena ere.

 Sektorean duen eragina

 Industriako sailburuak adierazi duenez, Estatu Batuetara zuzenean egindako esportazioak Euskadik merkatu horretara egindako salmenten % 8 besterik ez diren arren (164 M€), hau da, sektore osoaren % 2 baino gutxiago, “zeharka eragin handia du; Frantziako eta Alemaniako hornidura-kateetan integratzen da, eta horiek dira Estatu Batuetara ibilgailu gehien esportatzen duten Europako herrialdeak”. Oso sektore nazioartekotua da: Estatu Batuetan 20 euskal lantegi fabrikatzaile daude, eta Mexikon 50 lantegi. Handik Estatu Batuetako automobilgintzako bezeroetara esportatzen dira. Instalazio horiek ere Mexikoren eta Estatu Batuen arteko muga-zergen negoziazioaren zain daude.

Gaur egun, Euskadiko automobilgintza-sektoreak % 27,5eko muga-zerga du (% 25 gehi % 2,5). Estatu Batuekin negoziatutako akordioaren arabera, Europar Batasunak muga-zergak jaisteko dagokion prozedura legegilea abiarazten duen hilaren lehen egunetik aplikatuko da % 15a. Horrek esan nahi du Euskadik Estatu Batuetara esportatzen dituen 164 milioietan izango lukeen eragina 24,6 milioiko gainkostua izango litzatekeela % 15 aplikatuz gero, eta 45 milioikoa % 27,5ekoa aplikatuz gero.

Bestalde, automobilgintzak Europan egun bizi duen ahultasun-egoerak —ibilgailu elektrikoranzko trantsizioa, arautzeko presioak eta eskariaren dezelerazioa direla eta— areagotu egiten du EAEko sektorearen ahultasuna, Estatu Batuetako merkatuan sartzeko baldintzetan gertatzen ari diren aldaketak kontuan hartuta.

Azkenik, ibilgailu bukatuentzako % 15eko muga-zergak, eta osagaietan aplikatzen direnak batuta, tokiko fabrikatzaileen eta USMCAko (Estatu Batuak-Mexiko-Kanada akordioa) bazkideen lehia bizia indartu dezake, eta horrek arriskuak aurreikusteko eta egokitzapen-neurriak definitzeko jarraipen espezifiko eta koordinatuaren beharra areagotzen du.

 

Lotutako albisteak

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Jauregik  Renove  Smart  Industry  programa  abian  jarriko  dela  iragarri  du,  euskal  industriaren  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko

Jauregik Renove Smart Industry programa abian jarriko dela iragarri du, euskal industriaren modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Programak 9 milioi euroko zuzkidura du, euskal industriari makineria berria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko. Industriako sailburuak BIEMH 2026an —Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan— parte hartzen duten Fabrikazio Aurreratuko enpresa txiki eta ertainei babesa ematen die

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

BIEMH  2026k  industria  modu  aktiboan  defendatzeko  duen  garrantzia  azpimarratu  du  Kortak

BIEMH 2026k industria modu aktiboan defendatzeko duen garrantzia azpimarratu du Kortak

BIEMH 2026ren inaugurazio ofiziala martxoaren 2an, astelehenean, izango da, eta Imanol Pradales lehendakaria izango da buru

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Industrian  eragina  duten  bi  “paradoxak”

Industrian eragina duten bi “paradoxak”

Malguagoak izan behar dugu, eta Europarekin adostu behar dugu zor publiko horretarako beste esparru bat, gure enpresa askotan pilatzen dena eta etorkizunean bideraezin bihurtzen dituena".Eusko Jaurlaritza prest agertu da gainerak

Indar  Karterak,  BBK  Fundazioak,  Eusko  Jaurlaritzak  eta  Tekneik  osaturiko  partzuergoak  Ayesa  Digital  erosi  du  480  m€-ren  truke

Indar Karterak, BBK Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Tekneik osaturiko partzuergoak Ayesa Digital erosi du 480 m€-ren truke

Antzinako Ibermáticaren erabaki-zentroa Euskadira itzultzea dakar. Horrela, Euskadik lider digital baten aldeko apustua egin du euskal industriaren garapenerako estrategikoa den sektore batean, zeinak ezagutza aurreratuko lanpostuak sortzen baititu EAEko hiru lurraldeetan

Mikel  Jauregik  Euskadi  2030  Industria  Plana  aurkeztu  du  Eusko  Legebiltzarrean,  “gure  seme-alabentzat  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  helburuarekin”

Mikel Jauregik Euskadi 2030 Industria Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, “gure seme-alabentzat kalitatezko lanpostuak sortzeko helburuarekin”

"Ziurgabetasun ia erabatekoa dagoen une honetan, plan honek gure ziurtasunen aldeko apustua egiten du: industria gehiago eta Europa gehiago. Bai, Euskadin industria izan gara, industria gara eta industria izaten jarraitu nahi dugu. Ziurgabetasunaren aurrean, hauxe da gure ziurtasuna. Plan horrek gure industriari lagunduko dio jauzi kualitatibo bat ematen, gure herriaren...

Imanol  Pradales  lehendakariak  adierazi  du  industria,  finantzaketa  eta  berrikuntza  direla  Euskadiren  garapen  ekonomikoa  sendotzeko  lehiakortasunaren  oinarria

Imanol Pradales lehendakariak adierazi du industria, finantzaketa eta berrikuntza direla Euskadiren garapen ekonomikoa sendotzeko lehiakortasunaren oinarria

Lehendakariak El Correok antolatutako ‘Expectativas Económicas’ foroan hartu du parte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.