Albisteak 20 Marzo, 2026

Kutxa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Oncomatryx biofarmazeutiko bihurtzea bultzatzen dute

Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz.  Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.   ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen kapital-zabalkuntza, 58 milioi euro ingurukoa, […]
-
  • Espainiako Gobernuak 24,3 milioi euro jarriko ditu Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren bidez, osasunerako berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoa indartukoaz. 
  • Terapia onkologiko berriak garatzea eta potentzia handiko botiketan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat martxan jartzea ahalbidetuko du neurri honek.

 

ONCOMATRYX BIOPHARMA SA euskal biotech-ak arrakastaz burutu du indarrean zuen kapital-zabalkuntza, 58 milioi euro ingurukoa, startup biotech izatetik biofarmazeutika integratura eboluzionatzeko azken helburuarekin, haren garapen klinikoa eta industria-gaitasunak indartuz.

Operazioak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren babesa du, Innvierte arrisku-kapitaleko sozietate publikoaren bidez. Era berean, Kutxa Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren, Ekarpen, BBK eta konpainiaren beste inbertitzaile pribatu historiko batzuen babesa ere lortu du.

Aurreikusitako ekimen estrategikoen artean, potentzia handiko medikamentu onkologikoetan espezializatutako Fill & Finish fabrikazio-instalazio bat garatzea dago. Azpiegitura horrek Europak sendagai biologiko aurreratuak fabrikatzeko duen industria-ahalmena sendotzen eta farmazia-sektorearen autonomia teknologikoa indartzen lagunduko du.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak, CDTIren INNVIERTE arrisku-kapitaleko sozietate publikoaren bitartez (Berrikuntzarako Estatu Agentzia), 24,3 milioi jarriko ditu enpresa estrategikoetako baterako inbertsioen lerrotik. Eragiketa hau Espainiako Gobernuak osasunerako berrikuntza teknologikoaren esparrua bereziki bultzatzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da. Berrikuntza horren inpaktuak balio erantsia ematen du eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen du.

Kutxa Fundazioak Oncomatryxek merkaturatutako 58 milioi euro inguruko guztizkotik 15 milioi euro bideratuko ditu, konpainiaren akziodunen artean duen presentzia nabarmen handituz, % 1,7tik % 7,4ra igaroz. Erabaki horrekin, erakundeak berretsi egiten du bere eginkizun estrategikoa: gizarte-ongizateari laguntzea, enpresa-garapena eta Gipuzkoan industria-inpaktua bultzatuz.

“Inbertsio horrek bete-betean erantzuten die berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko ditugun helburuei, eta gure ekosisteman benetako eragina sortzen duten proiektu eraldatzaileekiko dugun konpromisoa sendotzen du”, adierazi du Eluska Sukiak, Kutxa Fundazioko Inbertsioen zuzendariak.

Eusko Jaurlaritzak, Ekarpen erakundearekin lankidetzan, 10,4 milioi euro jarriko ditu finantziazio-txanda berri honetan. Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregiren hitzetan, “horri esker, konpainian ditugun akzioen % 17,96ri eutsiko diogu. Operazio horrekin, erakundeok espezializazio handiko sektore bioteknologiko bat garatzeko dugun konpromisoa indartzen dugu, euskal industria-sarearen lehiakortasunerako eta dibertsifikaziorako estrategikoa izanik”.

Gainera, sailburuak esan duenez, “inbertsio honek Gipuzkoan biozientzien eta teknologia aurreratuen berrikuntza-gune bat sendotzen laguntzen du, balio erantsi handiko gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatuz eta gure seme-alabek lortu nahi duten enplegu kualifikatu berria bultzatuz”.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministro Diana Morantek ziurtatu duenez, “eragiketa hau Espainiako Gobernuak gure zientzia eta berrikuntza sistema indartzeko bultzatzen duen lankidetza publiko-pribatuaren ereduaren adibide bat da. Oncomatryxen aldeko apustua egitea terapia onkologiko aurreratuagoen alde egitea da, biomedikuntzako industria-gaitasunaren alde egitea eta gure herrialdea bioteknologiaren abangoardian jartzea, osasunaren eta herritarren bizi-kalitatearen zerbitzura“.

Eragin zientifiko, ekonomiko eta soziala

Laureano Simónentzat, Oncomatryxen sortzailearentzat, “kapital-handitze hau finantza-eragiketa bat baino askoz gehiago da. Oncomatryx ikerketa konpainia izatetik biofarmazeutika integratura jauzia egiteko prest dagoenaren baieztapena da. Inbertitzaile instituzionalek eta pribatuek urteak daramatzate proiektu honen alde egiten. Horri esker, aurrera egin dezakegu industria azpiegitura propio baten eraikuntzan, Europak etorkizuneko sendagai onkologikoak fabrikatzeko duen gaitasuna indartuko duena”.

Oncomatryxek ohiko ikuspegia ez den beste ikuspegi batetik heltzen dio minbiziari, tumorearen hazkundean eta erresistentzian funtsezkoa den mikrogiroari eraso eginez. Ikuspegi aitzindari horrek tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko bide terapeutiko berriak irekitzen ditu.

Izan ere, OMTX705 izeneko farmakoa pertsonekin egindako saiakuntza klinikoko 1B-2A fasean dago, Espainiako eta Ameriketako Estatu Batuetako erreferentziazko ospitaleetan 100 paziente tratatu diren lehen fasea amaitu ondoren, eta emaitza itxaropentsuak eta ikusmin handia eragin ditu arlo klinikoan zein zientifikoan.

Oncomatryxek nazioarteko lizentzia-akordioak ditu bere plataforma teknologikoa globalki baliozkotzen duten Asiako konpainia bioteknologikoekin, eta Europar Batasunak proiektu estrategikotzat jo du EIC Accelerator programaren bidez, 12,5 milioi eurorekin haren garapena babestuaz.

Posizionamendu zientifiko horren ondorioz, Oncomatryx posizio berezian dago terapia onkologiko berrien garapenean.

Inbertsioari esker, gainera, Euskadi gune garrantzitsuagoa bilakatuko da terapia onkologiko aurreratuen esparruan, enplegu kualifikatua sortuz eta balio erantsi handiko industria jarduera erakarriz.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Eusko  Jaurlaritzak  13  milioi  eurora  handitu  du  Renove  Smart  Industryren  aurrekontua,  makina  aurreratuaren  ETEetan  modernizazio  teknologikoa  bizkortzeko
01/04/2026 Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak 13 milioi eurora handitu du Renove Smart Industryren aurrekontua, makina aurreratuaren ETEetan modernizazio teknologikoa bizkortzeko

Industriarako Defentsa Taldearen bileraren ondoren, Mikel Jauregiren Sailak 4 milioi euro gehiago emango dizkio dirulaguntzari

Euskadi  nanomedikuntza  pertsonalizatuko  erreferentzia  izango  da  Europan,  Hidrogel  Adimendunak  sortzeko  Proiektu  Eraldatzaileari  esker
30/03/2026 I+G+B

Euskadi nanomedikuntza pertsonalizatuko erreferentzia izango da Europan, Hidrogel Adimendunak sortzeko Proiektu Eraldatzaileari esker

Euskadi 2030 Industria Planeko hirugarren Proiektu Eraldatzaile honek 72 milioi euroko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta, haietatik, 28 milioi euro baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira

2026–2027  aldirako  Europako  finantzaketa  AA,  zibersegurtasuna  eta  teknologia  digitalen  arloan:  deialdien  gakoak  eta  euskal  industriarentzako  aukerak
18/03/2026 I+G+B

2026–2027 aldirako Europako finantzaketa AA, zibersegurtasuna eta teknologia digitalen arloan: deialdien gakoak eta euskal industriarentzako aukerak

Europak bere politika teknologikoa berriz definitzen du: subiranotasun digitala eta funtsezko teknologien hedapen industriala. Testuinguru horrek aukerak irekitzen dizkio euskal industriari adimen artifizialean, zibersegurtasunean, mikroelektronikan edo konputazio aurreratuan, eta, aldi berean, Europako deialdietan parte hartzeko eskakizun berriak ere ezartzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Euskal  osasun-berrikuntzarako  Europako  finantzaketa-aukera  berriak
13/03/2026 I+G+B

Euskal osasun-berrikuntzarako Europako finantzaketa-aukera berriak

Europak azkartu nahi du ikerketa zientifikotik aplikazio klinikoetara eta osasun-sistemetarako irtenbideetara igarotzeko prozesua, eta, horrenbestez, Europako finantzaketa jasotzen duten proiektuen tipologia eta enpresek zein zentro teknologikoek erakutsi behar dituzten gaitasunak birdefinitzen ari da.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.