Euskara industrian
Albisteak 30 urtarrila, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.
-
Martxoaren 11an egingo da Nortasuna Sarean jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan. Zer berri? Egungo Komunikazio Era(k) du izenburu aurtengo jardunaldiak. Laster izango da prest Komunikazioan aditu, aritu edo ikasle diren horiei zuzenduta dagoen topaketaren egitaraua. Antolatzaileek dioten bezala, urteroko jardunaldi presentzialaren ostean, podkast batekin ematen diote segida.
54. Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik. 2026an Udako Ikastaroen ekitaldi berria eskainiko du UEUk eta horretarako proposamenak bidaltzeko deialdia ireki dute. Azken urteotako dinamika jarraituz, Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri.
‘AAko agenteei buruzko sarrera: HEHen bilakaera, zeregin konplexuei ekiteko eta negozioak eraldatzeko gai baitira’ otsailaren 3an Enpresa Digitalaren eskutik. Adimen artifiziala sektore asko azkar eraldatzen ari den gaur egungo testuinguruan, Hizkuntza Eredu Handietan (HEH) oinarritutako eragileak funtsezko tresna gisa azaleratzen ari dira. Agente horiek gai dira hizkuntza naturala prozesatzeko eta zeregin autonomoak egiteko, kanpoko tresnak erabiliz, hala nola APIak, bilaketa-motorrak eta datu-baseak.
‘Diseinu kontzeptual’ Industria Berriaren Hiztegian. Diseinu-prozesuaren hasierako urrats bat da, non kontzeptu bukatuak izango dituen funtzio nagusiak eta formak zehazten baitira. Horretarako, ezinbestekoa da erabiltzaile potentzialaren beharrak ulertzea, eta aztertzea nola ase daitezkeen behar horiek produktuen, zerbitzuen eta prozesuen bidez.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Eguberri zoriontsuak eta urte berri ona opatzeko baliatu dugu gaurko IndeusBerri, 2026a izan dadila Euskara Industrian eta Industria Euskaran aldarrikatzen dugun urtea. Bide batez, Enpresa digitalak otsailerako antolatu duen tailer bat ere aipatu nahi izan dugu eta hiztegiko kontzeptu bat: Aingeru Inbertitzaile.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Euskarazko Wikipediaren 24.urteurrena, Euskrowd ekimena, Adimen Artifizialari buruzko jardunaldi interesgarri bat eta Proba-datu dira gaur bildutako albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.