Euskara industrian
Albisteak 31 urria, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.
-
Azaroaren 4an Hizkuntzen kudeaketan Praktika onak partekatzeko 5.topaketa egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Hizkuntzak modu eraginkorrean erabili eta kudeatu nahi ditugun erakundeok hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea daukagu, hainbat erakunde publiko eta pribaturen jardunbide onak ikusteko eta gurean aplikatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak diruz lagundutako proiektu honi esker, momentu honetan 184 praktika erakunde guztien esku jarri ditugu.
EUSKARABILDUA 2025: Nork gobernatzen du Internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean. Euskarabildua jardunaldiaren helburua da, teknologia ikuspegi kritiko, burujabe eta arduratsu batekin begiratzeko gakoak gizarteratzea eta esperientziak partekatzea. Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan? Egun erronka global bati begiratzen diogu gure txikitasunetik.
Emakume Zientzialarien argitan zikloaren azken solasaldia egingo da azaroaren 6an Eli Gallego nutrizionistarekin. Emakume Zientzialariak ezagutzera ematea helburu duen Emakume Zientzialarien argitan zikloaren aurtengo azken solasaldiak Elikadura Osasungarria izango du hizpide. Eli Gallego nutrizionista izango da hizlari eta ‘Zer da elikadura osasungarria?’ galdera nagusi. Irailaren 30ean hasi zen aurtengo zikloa Ariketa fisikoari buruzko solasaldiarekin. Urriaren 21ean egin da bigarrena, Ingurunearen Osasuna ardatz hartuta. Eta azaroaren 6an egingo da azkena Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
“Cyber Range laborategi” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Ingurune birtuala, langileen prestakuntzarako eta zibersegurtasuneko teknologiaren ikerketa eta garapenerako erabiltzen dena. IT/OT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta errendimendua indartzen laguntzen duten tresnak biltzen ditu, eta bi osagai nagusi ditu: Cyber Range Master aretoa eta segurtasun-eragiketetarako zentroa (SOC). SPRI erakundeak enpresei eskaintzen dien aktibo edo baliabideetako bat da.
PUNTUEUSek .EUS domeinua erregistratzeko laguntza-zerbitzua jarri du abian, EUSEBIO pertsonaiarekin batera. PUNTUEUSek, .EUS domeinuaren kudeatzaileak, zerbitzu berria jarri du abian euskal enpresa eta profesionalei interneten presentzia sendotzen laguntzeko. Domeinua erregistratzeko prozesua erraztea helburu, laguntza-zerbitzua eskainiko du, eta kanpaina berezia jarri du martxan zerbitzua ezagutzera emateko.
Inguma datu-baseak 25 urte bete ditu. Inguma UEUk sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz garatua. Bertan, 1968tik unibertsitate-mailako zientzia- eta jakintza-arloetan euskaraz ahoz eta idatziz sortu diren lanen oinarrizko informazioa biltzen du: nork, zer eta noiz argitaratu duen. Komunitate zientifiko-intelektualaren euskarazko ekoizpena bildu, aztertu eta zabaltzea...

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitalaren hiru ikastaro, hiruak ere Adimen Artifiziala ardatz hartuta: AA sortzailea arduraz eragili enpresetan, Nola detektatu AAk sortutako gezurrak eta desinformazioa, eta Datuen pribatutasuna AA sortzailearen inguruneetan; eta gure hiztegiko kontzeptu bat: Honeypot.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA Foroa, Soziolinguistika klusterra, Mikroenpresa digitala eta Instagram, eta Gotortze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BZIBER Lehiaketa, Soziolinguistika Klusterra eta kale neurketa, EnpresaBIDEA eta Mikrokredentzialak, eta DDoS.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.