Euskara industrian
Albisteak 20 ekaina, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot
-
Geopolitika eta Enpresa: arriskuak eta erabakiak ziurgabetasunean gaia aztertu dute ETEKIN ekonomia topaketan. Ekonomia eta finantzen arloan gaurkotasunezko gai bat jorratu du ETEKIN ekonomia topaketen aurtengo bigarren saioak: Leire Mancisidor (Stellum Capital), Asier Aranbarri (Eusko Jaurlaritza) eta Ekhi Atutxa (Deustuko Unibertsitatea) adituek hartu dute parte Geopolitika eta enpresa: arriskuak eta erabakiak ziurgabetasunean izenburupean egin den jardunaldian. Kanpoko ziurgabetasunaren aurrean, etxean sustraitzea izenburuarekin egin du jardunaldiari buruzko erreportajea EnpresaBIDEA egunkariak. Hemen klikatuz irakur dezakezue.
Uztailaren 1ean amaituko da CAF-ELHUYAR Sarietara lanak aurkezteko epea. CAF-Elhuyar sarien helburu da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Sariok Elhuyarrek antolatzen ditu CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. Hiru kategoriatan banatzen dira sariak: Dibulgazio-artikuluak, Zientzia-kazetaritza eta Argazkilaritza-lanak. Honez gain, NEIKER Saria ere banatuko da. Datorren uztailaren lehen egunean amaituko da aipatutako edozein kategoriatara lanak aurkezteko epea.
Grupo Gisma, Egarri Edariak, AZTI eta Pello Reparazek jaso dituzte aurtengo Bai Euskarari Sariak. Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte bete dituen honetan, Bai Euskarari Elkarteak urteurren borobila ospatu zuen joan den asteazkenean, ekainak 18, Donostiako San Telmo Museoan. Sari banaketa jendetsu eta hunkigarria egin zen. Bertan, Grupo Gisma, Egarri Edariak eta AZTI entitateen lana aitortzeaz gain, Pello Reparaz musikariak jaso zuen Bai Euskarari Laguna saria, San Telmo Museoarekin lankidetzan. Gainera, mende laurdeneko ibilbidea jasotzen duen dokumentala estreinatu zen, eta omenaldi berezia egin zitzaion Rober Gutierrez elkarteko zuzendari ohiari.
“Honeypot” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Segurtasun informatikoko prozedura, sistema informatiko batean baimenik gabe sartzeko saiakerak detektatzeko, desbideratzeko edo indargabetzeko antolatzen dena. Egiazko ekipo kalteberak direla simulatzen duten hardware- edo software-tresnak dira, eta gunearen zati legitimoa direla dirudite. Erasotzaileentzat baliabide balioduna direla eman arren, berez isolatuta eta monitorizatuta daude, eta erasotzaileak blokeatzeko edo aztertzeko aukera ematen dute.
ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzen ikasteko aukera Enpresa Digitalaren eskutik, uztailaren 10ean. Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.