Bannerra_abendua
Euskara industrian
Albisteak 1 abendua, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Eika, Basque Talent, Adimen Artifiziala, Ziur eta Zaharkitze Teknologiko dira gaur albiste.
-

Basque employer branding programme dakarkizuegu gaur IndeusBerrin azalera, programa honen azken bi moduluak abenduan egingo direlako. Ziurrek Gipuzkoako enpresak hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu dituela eta abenduaren 11an “Adimen Artifiziala kulturgintzan” jardunaldia egingo dela ere azpimarratu ditugu, EnpresaBideak Indeuskide den EIKA kooperatibari buruz argitaratu duen artikuluarekin batera. Industria berriaren hiztegiari berba hau hartu diogu maileguan: Zaharkitze Teknologiko.

 

Ziur_irudia

ZIURek hondamendi informatiko bati aurre egiteko prestatu ditu Gipuzkoako enpresak. ZIURek Disaster Recovery tailer praktikoa antolatu du bere egoitzan, Bullhost zibersegurtasuneko enpresaren laguntzarekin. Unibertsitate, enpresa eta prestakuntza-zentroetako berrogei bat ordezkarik zibersegurtasuna enpresen negozio-jarraitutasunean txertatzearen garrantziaz jabetu ahal izan dira, era horretan beren azpiegituren eraginkortasuna une oro bermatu ahal izateko. Horretarako, Bullhost-eko IT teknikari Leonardo Martinek eta Bullhost-eko zibersegurtasuneko aholkulari Jon Urionaguenak hondamendi informatikoko egoera bat azaldu diete bertaratutako enpresei.

enpresaBIDEA_logoa

EnpresaBidea: Lea Artibaiko familia giroan kozinatutako kooperatiba.Gaur EnpresaBidea egunkari digitalari artikulu hau hartu diogu maileguan, INDEUSkide den enpresa bati buruzkoa baita: aurten 50 urte bete dituen EIKA. 47 bat lagun batu ziren 1973ko abenduaren 22an Etxebarrin, proiektu berri bat eskuartean zutela. Egun hartan sinatu zuten Eika Kooperatiba eratzeko akta, eta Lea Artibai zonaldea ekonomikoki sustatzeko zein lanpostuak sortzeko helburua izan zuten, industria oinarri jakina izan gabe ere. 50 urte bete ditu aurten enpresak fabrikan lan egiteko nortasun bera mantenduta, herri giroa sostengu. Dena dela, erronka anitzei aurre egin behar dio Eikak egun.

Basque Talent irudia

Basque employer branding programmek abenduaren 5ean eta 19an egingo ditu azken moduluak.Talentua erakartzeko nahia eta beharra duten enpresei beren posizionamenduan laguntza emateko helburua duen programa da hau, haien balio-proposamena hobetzen lagunduz. Programak ikuspegi orokorra eta panoramikoa eskainiko du kontuan hartu behar diren palanka, aukera eta ekimen nagusiei buruz, erakundearen barruan zein kanpoan, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia kontziente eta eraginezkoa sortzeko. Aurrez aurreko programa da, 5 modulu ditu, bakoitza 4 ordukoa eta abenduaren 5ean eta 19an egingo ditu azken moduluak.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“Zaharkitze teknologiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Makina, ekipo edo teknologia bat erabiltzeari uztea, ez funtzionamendu txarraren ondorioz, baizik eta dagozkion funtzioak eraginkortasunez ez betetzeagatik, betiere merkaturatutako azken makina, ekipo eta teknologia berriekin alderatuta. Oraindik balio-bizitzaren amaieran ez dagoen tresna teknologiko bat aldatzeko beharrari egiten dio erreferentzia, behar horren oinarrian egonik tresna garatuagoen merkaturatzea, nahiz eta bien arteko aldea ez izan oso nabarmena.

AA kulturgintzan kartela

"Adimen Artifiziala kulturgintzan" Jardunaldia abenduaren 11an Artium Museoan.Adimen Artifizialaren aurrerapena gure garaiko eztabaida garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Gizarteko hainbat sektoretan duen eragina ukaezina da, eta kulturgintza ez da salbuespena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzatik abenduaren 11n, 9:30etik 14:00etara, Artium Museoan egingo dugun jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa AAri buruz hitz egiteko izango da, ikuspegi teknologiko, juridiko eta etiko batetik, bai eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektoreko profesionalen artean hausnarketak partekatzeko ere.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

2026ko lehen IndeusBerri honetan albiste dira: Enpresa Digitalaren ikastaroak, Emakumeak Zientzian, Berba-lapiko proiektua eta Industria seguruaren laborategi 4.0.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.