Banner ekaina 2023
Euskara industrian
Albisteak 15 ekaina, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Innobideak - Innokonexio, Zibersegurtasuna, Bai Euskarari Sariak eta Pharming
-

Datorren ekainaren 22an INNOBIDEAK-INNOKONEXIO 2023 programaren deialdiari buruzko onlineko jardunaldiaren berri ematen digu gaurko IndeusBerrik, Gipuzkoako Foru Aldundiak atera duen Zibersegurtasunerako laguntza berritzailea eta Bai Euskarari 2023 Sariekin batera. Amaitzeko, Industria Berriaren hiztegiko berba berri bat: Pharming

 

Bai Euskarari sariak 2023

Hupi, Errigora eta Sorland dira 2023ko Bai Euskarari saridunak.Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten entitateek apustu bat egiten dute; haien lanaren bidez, haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Urtez urte urratsak egitera engaiatzen dira, euskarari espazio berriak irekitzeko gogoarekin eta beharbada ohituraz erdaldunagoak diren eremuetan euskarari merezi duen tokia ere ematen diote, ausardiaz. Hupi, Errigora eta Sorland dira aurten Bai Euskarari komunitatearen aitortza eta Saria jaso dutenak.

Ziur_irudia

Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasunerako laguntza berritzailea kaleratu du.Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasuneren alorrean laguntza-lerro berri bat abiarazi du. Laguntza honen helburua balio-kateetan integratu ahal izateko empresa bati informazioaren kudeaketan eska dakizkioken arau edo ziurtagiriak egokitzen edo/eta ezartzen laguntzea da. 15.000 euro artekoa izango den diru-laguntza hau, Gipuzkoan lan egiten duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, hain zuzen ere, berrikuntzaren arloan aholkularitza eta laguntza zerbitzuen azpikontratzioa ordaintzeko bideratuta.

Indeusberriren ikonotipoa

INNOBIDEAK-INNOKONEXIO 2023 programaren deialdiari buruzko onlineko jardunaldia, ekainaren 22an.INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programak 250.000 €arteko laguntza eskaintzen du enpresa bakoitzeko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan, enpresen berrikuntza-proiektuak lagunduko dituzten aditu independenteen aholkularitza finantzatzeko, produktuen, prozesuen, I+G babesmenean, eta Europako proiektuen arloan, edo enpresei Kudeaketa Aurreratuko (Kudeabide) eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko dieten ereduak eta tresnak txertatzeari dagokionez.

Hiztegia 6

“PHARMING” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Eraso informatikoa, softwarearen ahultasuna baliatzen duena domeinu-izenen zerbitzarian (DNS) baimenik gabeko aldaketak egiteko eta, hartara, erakunde baten egiazko IP helbidea aldatzeko, azken helburua izanik biktima iruzurrezko web-orri batera bideratzea. Batez ere banku-erakundeen kasuan erabiltzen da, erabiltzailea automatikoki webgune faltsu batera bideratzeko eta bidegabeki haren sarbide-gakoak lortzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.