IndeusBerri_uztaileko bannerra
Euskara industrian
Albisteak 15 uztaila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: MAIER Indeus Elkarrizketak solasaldian, Datu irekien lehiaketak, GA4ra migrazioa, Turismo Industriala eta TXATBOT.
-

MAIER kooperatibako presidente Koldo Kortabitarteri egindako IndeusElkarrizketa dakarkigu gaurko IndeusBerrik. Eta elkarrizketarekin batera, Euskadiko datu irekien lehiaketen laugarren edizioa martxan dagoela, GA4ra migratzeko tailer praktikoa errepikatu egingo dela irailean, Euskadiko Turismo Industriala eta Industria berriaren hiztegiaren berba berri bat: TXATBOT

Google Analytics 4_tx

GA4ra migratzeko tailer praktikoa, irailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Joan dan ekainaren 17an egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, irailean beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.

Open data lehiaketaren irudia

Euskadiko datu irekien lehiaketen laugarren edizioa martxan. Uztailaren 7an ireki eta abuztuaren 3an amaituko da lehiaketa hauetan izena emateko epea. Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta hiru euskal hiriburuek antolatutako lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea dute helburu.

Maier_Koldo Kortabitarte_IndeusElkarrizketak

MAIER Indeus Elkarrizketak solasaldian. Koldo Kortabitarte, MAIEReko presidentea dugu solaskide aste honetan. Automobilgintza sektoreko kooperatiba da Maier, laster 50 urte beteko dituena. Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko gure baliabideak behintzat euskaraz erabili behar ditugula uste du Koldok, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu daitekeelako.

Industria turismoaren irudia

Industria Turismoa Euskadin. Euskadi Europako industria-kontzentrazio handienetako bat izan da. Mende batez baino gehiagoz meatzaritza- eta industria-eremuetan kontzentratu ziren indarrak, lanak, asmamenak eta energiak balio berezia dute, iragan huts baina, aldi berean, epiko baten lekuko direlako.

Hiztegia 5

TXATBOT Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Laguntzaile birtuala. Adimen artifizialeko teknikak erabiltzen dituen programa informatikoa, entzumenean edo testuan oinarritutako metodoen bidez gizakiekiko elkarrizketa adimentsuak simulatzeko diseinatua. Merkataritza elektronikoaren esparruan asko erabiltzen dira, erabiltzaileei 24 orduko laguntza birtuala eskaintzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.