Datorren ostiralean hasiko da 2025eko Emakumeak Zientzian ekitaldia, ‘ekintza txikiak, aldaketa handiak’ lelopean.
Hogeita hamabost euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsiko dute: zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte jarduera-programa bat elkarrekin antolatzeko Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n izaten da urtero). Emakumeak Zientzian urtetik urtera hazten eta indartzen joan den proiektu bat da, eta, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gain, hausnarketa sakona egiten du egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko.
Eusko Ikaskuntzaren ikerketa sustatzeko eta babesteko programaren lehen edizioaren irabazleen aurkezpena.
Demografia, soziolinguistika eta ongizateari buruzko hiru ikerketa, Eusko Ikaskuntzaren eta euskal unibertsitateen babesarekin jaso dute programaren lehenengo edizioaren laguntza. Eta euren lanen eta asmoen berri emateko bakoitzeko onuradunak izango dira xehetasun guztiak ematen. Zehazki: Elene Igoa Iraola, “Beherakada demografikoa: Euskal Herriko erakundeen erronka nagusia” proiektuagatik. Amaia Rodríguez Aguirre, “Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta herritartasun soziolinguistikoa indartzeko aukera ote?” lanagatik. Mihiret Elisa Zarate Beitia: “Zein gobernantza behar du euskal gizarte zerbitzuen zaintza bermatzeko?” ikerlanagatik. Otsailaren 20an egingo da ekitaldia Bergaran.
Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoa Hiztegia: baliabide berri bat, guztion eskura.
Klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren gaia oso zabala eta zeharkakoa da, eta hura jorratzerakoan hainbat jakintza-eremutako terminoak erabiltzen dira. Edonola ere, gero eta ugariagoak dira gaiak berezkoak dituen terminoak, eta ohikoa bilakatzen ari da erreferentziako datu-base zein hiztegi terminologikoetan gaiari buruzko diskurtsoan lantzen diren kontzeptuak eta terminoak jasota ez egotea. Hiztegi honen helburua da klima-aldaketaren eta trantsizio ekologikoaren arloan diharduten eragile eta erakundeek esparru horretako beren jardunean beharrezkoa duten euskarazko oinarrizko lexiko espezializatua biltzea, bateratzea eta terminologia hori adostu eta finkatuko duen baliabidea eratzea. UZEI, AZTI, BC3, IHOBE, Naturklima eta Kutxa Fundazioa dira hiztegia posible egin dutenak.
“Datu irekiak” Industria Berriaren Spri Hiztegian.
Edozein pertsonak nahi bezala erabil, berrerabil eta birbana ditzakeen datuak; baldintza gisa ezar daiteke, gehienez ere, sorburuaren aitortza egitea eta banatuak izan diren kondizio beretan partekatzea. Iturri publiko zein pribatuetako datuak izan daitezke. Definizio honez gain, hiztegiak informazio osagarria ere eskaintzen digu, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren datu irekiei buruzkoa.