BAIC: 2024ko mugarri handiak Euskadin Adimen Artifiziala bultzatzeko.
2024. urtea funtsezko aldia izan da Euskadin Adimen Artifizialaren garapena eta sendotzea sustatzeko. Eragin handiko gertakarietatik hasi eta ekimen aitzindarietara, artikulu honetan BAICen egutegia markatu duten lorpen nagusiak aztertuko ditugu. Otsailean, gure ekitaldirik estimatuenetako bat ospatuz, BAICorner, Euskadiko Adimen Artifizialaren prestakuntza-eskaintza aztertzen duen lehen txostena aurkeztu genuen, Euskal Herriko unibertsitate nagusietako ordezkariekin batera. Dokumentu honek eskualdearen hezkuntza-gaitasunak ulertzeko eta AA talentua garatzeko baliabide funtsezkoa ordezkatzen du.
EnpresaBIDEA: Euskararen aldeko hautuak kalitatea dakar.
Maite Reizabal, EnpresaBIDEAko zuzendariak egindako elkarrizketa ekarri nahi izan dugu gaur buletin honetara, bertan INDEUSkide den EIKA kooperatibako presidente Iñigo Arrieta delako protagonista, Izaskun Isasti, Araziko zuzendariarekin batera. Biek ala biek hizkuntza kudeaketa lehiakortasunaren ezinbesteko aldagaitzat jo dute, eta euskara, kultura ez ezik, indargune ere badela uste dute euren enpresetan. Kudeaketa horrek barnebiltzen ditu, besteak beste, hizkuntza bakoitzak enpresa barruan jokatzen duen rola argi izatea, estrategiak eta ekintzak garatu eta gauzatzea, langileei hizkuntzak kudeatzeko baliabideak eskaintzea eta abar.
Euskara ingurune digitalean sustatzeko Bizkaiko enpresei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabalik dago.
Urtarrilaren 13an ireki da euskara sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak eskatzeko epea. Euskara gizarte-eremu guztietara zabaltzeko ahaleginean ezinbestekotzat jotzen da informazio eta komunikazioaren teknologien ahalmen handia aprobetxatzea, hizkuntza landu, prozesatu eta zabaltzeko, eta, beraz, beharrezkoa da laguntza-tresna egokiak jartzea gizarte eragileen eskura, arlo honetako egitasmoak garatu eta gauzatzeak eragindako kostuak murrizteko. Dirulaguntza jaso dezakete euskarak ingurune digitalean duen presentzia sustatzen laguntzen duten proiektuek.
“Datu-zentro edo Kalkulu-zentro” Industria Berriaren Spri Hiztegian.
Sistema informatikoak eta haiekin erlazionatutako osagai eta baliabideak (adibidez, telekomunikazio- eta biltegiratze-sistemak) biltzen dituen gunea edo instalazioa. Eskuarki, honelakoez hornituta egoten da: osagai erredundanteak eta babes-kopiak, energia hornitzeko azpiegitura, komunikazio-konexioak, ingurunearen kontrolak (aire girotua, suteak itzaltzeko sistemak) eta segurtasun-gailuak.