“Datu multzo” Industria Berriaren Spri Hiztegian.
Formatu bera duten eta xede jakin baterako esanguratsuak diren erregistroen bilketa. Datu-multzoak adimen artifizialeko eredu bat baliozkotzeko edo probatzeko erabil daitezke, baita ikaste automatikoko algoritmo bat entrenatzeko ere. Industria berriaren hiztegian aurki dezakezu kontzeptu hau. Eta honekin batera beste ehundaka kontzeptu Industria berriaren jardunari lotutakoak. Guztiak daude euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
.eus domeinuak 10.urteurreneko festa ospatu du.
Joan den abenduaren 17an egin zuen Puntueus fundazioak bere 10. urteurreneko ospakizuna. Gure Zirkuan, Tolosan, egin zen ospakizuna, Euskal komunitatearen amets kolektiboak eta ingurune digitaleko arrakasta ospatzeko. Erakundeetako ordezkariak, industria digitaleko profesionalak, euskalgintzako eragileak eta domeinuaren erabiltzaileak elkartu ziren. Arratsaldeko unerik hunkigarriena, Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUS Fundazioaren lehendakariak, egindako hitzartzea izan zen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den EUSKARALDIrako motorrak berotzen.
SPRIk dagoeneko eman du izena EUSKARALDIAn, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialean. Euskaraldiaren helburua nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz. Aurreko edizioetan bezala, honako honetan ere SPRIk parte hartuko du.