Euskara industrian
Albisteak 31 maiatza, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira LanHitz deialdia, UEU ikastaroa, Enpresa Digitala, Landue, EHU Udako ikastaroak eta B2B negozio-eredu.
-

Loreen hilabeteari amaiera emateko albiste sorta interesgarria bildu dugu IndeusBerri buletinean. Hasteko, Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen LanHitz deialdia, sektore pribatuan euskararen erabilera areagotzeko diru-laguntza bideratzen duena; Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo eskaintzaren barruan, ekainaren 13an egingo den Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik ikastaroa; Enpresa Digitalak antolatutako ekitaldien artean euskaraz egingo direnak modu errazean aurkitzeko bidea; joan den ostiralean Durangon egin zen Landue IV. foroa; EnpresaBideatik hartu dugun artikulua, EHUren Udako Ikastaroei buruzkoa; eta amaitzeko industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat B2B negozio-eredu. Hau da gure gaurko uzta!

Enpresa Digitalak euskaraz antolatzen dituen ekitaldiak erraz aurkitzeko bidea zabaldu du.Enpresa Digitaleko lankideek berrikuntza bat egin dute euren web gunean, hain zuzen ere euskaraz egingo direnak modu errazagoan aurkitzeko. Ekitaldien Agendara joanez gero, laukitxo bat irekitzen da eta hor EUSKARAZ aukeratu behar da, hurrengo asteetan edo hilabeteetan euskaraz egingo diren tailer, ikastaro eta abarrak erreskadan ikusteko. Albiste hau baliatuz, hurrengoaren berri emango dugu, aurrerago ere egingo dugun arren: uztailaren 7an, WhatsApp Marketingari buruzko tailerra egingo da, online. Estrategia sortzetik hasi eta emaitzen neurketara arte, hainbat gai jorratuko dira tailer honetan. Burutü enpresako Jone Etxabe izango da irakasle.

UEUren ikastaroa, ekainaren 13an: Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik.Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, eremu sozioekonomikoaren eragina eta izaera egituratzailea agerikoa da. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat inoren lanaz baliatzen. Hala ere, jakin badakigu, hizkuntzaren aldetik harreman sozioekonomikoak ez direla neutroak: merkatuaren indarrek hizkuntza batzuk bultzatzen eta indartzen dituzte, eta beste batzuk zokoratu eta ahuldu. Udako ikastaro honek plaza eskaini nahi du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia, diskurtso eta lan-ildo berriak elkarrekin pentsatzeko.

LanHitz_logotipoa

Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro bideratuko ditu Lanhitz deialdira sektore pribatuan euskararen erabilera eta presentzia indartzeko.Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz baino 200.000 euro gehiago bideratuko ditu aurtengo Lanhitz deialdira. Programa honen helburua EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea da. 2.200.000 euroko diru partida lau motatako proiektuak laguntzera bideratuko da. Interesa dutenek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Iazko deialdian 169 dirulaguntza banatu ziren. Lehenengo multzoan 20 proiektu lagundu ziren, bigarrenean 23, hirugarrenean 81 eta laugarrenean 45.

“B2B negozio-eredu” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Enpresen arteko merkataritza-transakzioak, hau da, fabrikatzailearen eta bere material-hornitzaileen artekoak (adibidez, gozogintza-enpresa batek gari-irina erosten duenenean), enpresa baten eta bere zerbitzu-hornitzaileen artekoak (adibidez, enpresaren kontuen ikuskaritza egiteko zerbitzua kontratatzen denean) edo enpresaren eta banatzaileen artekoak (adibidez, handizkako banatzaile batek txikizkako banatzaile bati saltzen dionean). Enpresaren eta azken bezeroaren arteko transakzioei B2C deritze.

Durangaldeko enpresetan euskaraaren erabilera indartzeko Landue IV.Foroa egin zen joan den ostiralean.Durangaldeko arlo sozioekonomikoan euskara bultzatzea da LANDUE zerbitzuaren helburua. Hau da, eskualdeko enpresei euskara gehiago erabili dezaten baliabideak eskaintzea, eta horretarako, doako zerbitzua eskaintzen zaie. 2021eko udaberrian sortu zen, eta hasieratik izan du Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa. Zerbitzua Durangoko Merindadeetako Amankomunazgoak kudeatzen du, eta zerbitzu teknikoa Ahize AEK hizkuntza aholkularitza eman.

enpresaBIDEA_logoa

EnpresaBIDEA: Adimen artifiziala eta iraunkortasuna ekarriko dituzte lehen lerrora aurtengo Udako Ikastaroetan EHUn.Ia 200 jarduera eskainiko dira EHUk antolatutako 2024ko Udako Ikastaroetan. Ikastaro gehienak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan egingo dira, baina hirietatik harago Arantzazu, Azpeitia, Balmaseda, Beasain, Bermeo, Gernika, Hondarribia, Lesaka, Ordizia, Plentzia eta Zaldibiara hedatuko da eskaintza. Urtero bezala, garaiko erronkak kontuan harturik, askotariko gaiak landuko dira ikastaroetan. Kultura eta artea, gizartea, hezkuntza, zientzia eta teknologia, osasuna, zuzenbidea eta enpresa eta ekonomia. Era berean, aurtengo edizioan adimen artifiziala eta iraurkortasuna lehen lerrora ekarriko dituztela jakinarazi dute gaurko aurkezpen ekitaldian.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren jardunaldi bat, Leiho Morea web gunea, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak eta Adimen artifizial sendo.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.