IndeusBerriren bannerra
Euskara industrian
Albisteak 31 maiatza, 2021

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

IndeusBerri Industriaren Euskal Plataformaren berriak jasotzen dituen gunea da, baita industriaren jardunari eta euskarari lotutako albisteak ere. Lehen agerraldi honetan, Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresuari buruzko albisteari, Adimen Artifiziala: Hezkuntzatik Industriara izenburupean egingo den jardunaldiari eta INDEUSeko Lantaldeek egindako azken bileraren berriari egin diegu tokia, baita Enpresa Digitalak ekainerako euskaraz antolatu duen tailerrari ere.
-

MZT kongresuaren irudia

Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalikAzaroaren 29 eta 30ean egingo da MZT Kongresuaren 5.edizioa, Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izateko helburuarekin

IMH irudia

Adimen artifiziala: Hezkuntzatik Industriara Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak antolatuta, datorren ekainaren 17an egingo da onlineko jardunaldi hau, Adimen Artifiziala ardatz hartuta.

Indeus logotipoa

Aurtengo hirugarren bilera egin dute INDEUSeko LantaldeekMaiatzaren 27an bildu dira INDEUS ekimenean parte hartzen duten enpresak eta erakundeak, orain arte egindako lanak aztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoak erabakitzeko.

Enpresa Digitala

Bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko tailerra euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutikOBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ekainaren 22 eta 23an egingo da online

Elhuyar_PuntuEus

Webguneak euskaratzeko tresnak garatzeko lankidetza abiatu dute Elhuyarrek eta PuntuEUSekInterneten Nazioarteko Egunean sinatu dute bi erakundeek ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko ekimena jasotzen duen hitzarmena.

Udaltop 2021

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu UdaltopekZer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? Izenburu horrekin, eremu sozioekonomikoa izango du bigarren urtez ardatz nagusi Udaltopek.

EKIN proiektua

EKIN, aurrerapausu bat lengoaia-naturalaren eta industria-makinen arteko interakzioari begira, baita euskaraz ereVicomtech, UPV/EHU, Tekniker, Ikor, IMH eta UZEI erakundeek Ekin proiektuan indarrak batu dituzte, langileen eta makinen arteko interakzio-mekanismoak garatzeko

INDEUS Batzar Orokorra

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal PlataformarekinIndustria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako ekimenak dagoeneko 25 enpresa eta elkarte biltzen ditu.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko IndeusBerrik ETEKIN Topaketak, Artifiziala.eus eta Datuen Zientzia ditu hizpide.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur ALIA FOROA, Enpresa Digitala, ETEKIN Topaketak, EnpresaBIDEA - ORONA eta Datu sentikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ENPATIKONOMIA eta NORTASUNA SAREAN jardunaldiak, biak ala biak datorren astean egingo direnak; ENPRESA DIGITALA eta Adimen Artifiziala; eta Datu irekiak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bilera; Mikroenpresa Digitalaren ChatGPTri buruzko ikastaroa; Etekin Ekonomia Topaketak; eta Datu-bilketa dira gaurko albisteak.

Jon  Ansoleaga:  “INDEUSera  enpresa  gehiago  erakarri  behar  ditugu  eta  zerbitzuak  euskaraz  bermatzeko  ahalegina  egiten  jarraitu”

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu eta zerbitzuak euskaraz bermatzeko ahalegina egiten jarraitu”

Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Etekin Topaketen aurtengo edizioa, Arabako Enpresen Foroa, Enpatikonomia jardunaldia eta Testu-meatzaritza.

Sormena  AA  ingurunean:  kaos  operatibotik  kontrol  estrategikora

Sormena AA ingurunean: kaos operatibotik kontrol estrategikora

Adimen artifiziala sormen-prozesuetan sartuta dago dagoeneko. Erronka ez da adimen artifiziala barneratzea, desordena operatiboa, egiletza galtzea eta mendekotasun teknologikoa ekiditeko irizpidearekin integratzea baizik.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste-bilduma: ENPATIKONOMIA jardunaldia, Mikroenpresa Digitalaren ikastaro bat, PuntuEus eta Zibererasoak, eta Abatar.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albiste bilduma: Microenpresa Digitala eta ChatGPT II, Emakumeak Zientzian 2026, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, EnpresaBIDEA eta Kaudatu, eta Trazabilitate.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa, Nortasuna Sarean, UEUko udako ikastaroak eta Diseinu kontzeptual.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.