Albisteak 10 apirila, 2026

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen
-

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza irekiko plataformaren hamaikagarren deialdia egin du, mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan aritzeko interesa duten Euskadiko korporazioei eta ETEei zuzendua. Plataforma horren helburua da berrikuntza-proiektuen garapenari eta prozesuak hobetzeko, energia-efizientzia handitzeko edo industrian emisioak murrizteko gai diren teknologia berrien aplikazioari esker euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea. Inskripzio-epea datorren uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.  

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala hala industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BIND plataforman. Haien artean, Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Betsaide, Ormazabal, Tubacex, Talgo, Sidenor eta Eroski korporazioak eta Artiach, Eralki, Loire Gestamp, Loramendi eta Vicrila ETEak daude, besteak beste.

BINDek hamar edizio arrakastatsu bete ditu bere lankidetza publiko-pribatuko erreferentziazko ereduari esker. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Spri Taldearen bitartez sortutako ekimen horrek berrikuntza eta ekintzailetzarako nazioarteko erreferentzia gisa kokatu du Euskadi.

 

Behar mota orotara egokitutako eredu arrakastatsua

BIND plataformak Euskadiko startup eta enpresa finkatuen arteko konexioak errazten ditu Venture Client ereduaren bidez. Horren bidez, erreferentziazko korporazio eta ETEetan teknologia disruptiboak modu arin eta pertsonalizatuan hartzen laguntzeko foro estrategiko gisa finkatu da. Emaitzazko berrikuntza irekiko proiektuek euskal industria-sarearen lehiakortasuna, efizientzia eta jasangarritasuna bultzatzen dituzte.

Horixe azaldu du eraikuntzaren, nekazaritzaren, industriaren eta lorezaintzaren sektoreetarako tresnak eta produktuak produzitzen dituen Bellota enpresako informatikako zuzendari Javier Ceballosek: “BIND plataforma paregabea da joera teknologikoetan egunean egoteko eta kanpoko laguntzarekin tresna berriak ebaluatzeko. BIND sareak merkatu-balidazioa eta berrikuntza irekiko proiektuen inplementazioa errazten ditu, eta horrek gure lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen du”, adierazi du. 

Teknologia berritzaileak garatzen dituzten startupekin egindako lanari esker, enpresek modu pertsonalizatuan erantzun diezaiekete beren erronkei. “Startup batekin lan egiteak aspalditik genuen kezka bat konpontzen lagundu zigun”, adierazi du makineria dardarakorra diseinatzen eta fabrikatzen duen Eralki Engineering enpresako zuzendari tekniko José Luis Baenak. Gainera, azaldu duenez, “BINDek startupak hainbat erronkatan zer egiten ari diren entzuteko atea irekitzen dizu”. 

 

BINDeko partner enpresentzako onurak

BINDekoa eta haren berrikuntza irekiko ekosistemakoa izateak aukera ugari eskaintzen dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handiei: 

  1. Erronka operatibo, erronka produktibo eta ingurumen-erronka berriei erantzutea, enpresa bakoitzera egokituta dauden eta, besteak beste, adimen artifiziala, IoT-a, murgiltze-teknologiak, clean tech-a, konputazioa eta manufaktura gehigarria aplikatzen dituzten soluzioekin.
  2. Munduko talenturik onenarekin batera lehiakortasuna eta lidergoa handitzea.
  3. Sektore teknologikoaren azken joerak eta soluzioak detektatu, ezagutu eta aplikatzea, tokiko, Estatuko eta nazioarteko startupen eskutik. 
  4. Beren soluzioa modu arin eta profesionalean inplementatzeko eratutako eta prestatutako startupekin lan egitea. 
  5. Nazioarteko erreferentziazko berrikuntza irekiko eta industria adimenduneko plataformakoa izatea, euskal industriaren eraginkortasuna eta efizientzia handitzen lagunduko duten arrakasta-kasuak partekatzeko aukerarekin. 
  6. Venture Client-eko ahalmenak garatzeko eta startupekin lankidetzan aritzearen inpaktua maximizatzen duten metodologiak eta tresnak gaineratzeko (prozesuak optimizatzeko eta proiektu eta zerbitzu lehiakor eta efiziente berriak garatzeko berrikuntza-iturri gisa) prestakuntza espezifikoa. 
  7. Berrikuntza Irekiko hub handienaren parte izatea, euskal industriako 70 liderrekin batera. Izan ere, 20 inbertitzaile baino gehiago eta 400 arrakasta-kasu baino gehiago biltzen dituen Venture Club bat da. 

 

Onura horiek eta interesa duten enpresen zalantzak maiatzaren 7ko online jardunaldian aztertuko dira: “Nola berritu arriskurik gabe: euskal ETEen arrakasta-kasuak BINDekin”. Saio horretan, Loramendi eta Xardexka ETEek beren arrakasta-kasuak aurkeztuko dituzte. Erregistroa zabalik dago Spriren agendan. 

Interesa duten, Euskadin jarduera-zentro bat duten eta berrikuntzarekin eta startupekiko lankidetzarekin interes eta konpromiso handia duten enpresak bind.spri.eus webgunearen bitartez inskribatu daitezke.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
20/03/2026 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Hazten+ 2026 laguntzen deialdia argitaratu du, lehen Ekintzaile+ zena ordezkatzera datozenak, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Martxoaren 24tik maitzaren 14ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.