Albisteak 15 abendua, 2025

Eusko Jaurlaritzak startup berritzaileak EAEko zazpi sozietate publikorekin konektatu ditu, BIND GovTech ekimenean

3. edizioan parte hartuko duten startupek 7 berrikuntza-proiektu garatuko dituzte erreferentziako bezeroekin, AA, IoT eta Big Data bezalako teknologiak aplikatuz.
-

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak, berrikuntza proiektuak garatzeko —7 euskal sozietate publikorekin batera—, BIND GovTech ekimenaren hirugarren edizioan parte hartuko duten 6 startupak iragarri ditu. Hiru edizio arrakastatsuren ondoren, euskal zerbitzu publikoen digitalizazioan aurrera egiteko helburuarekin 2023an abian jarri zenetik, 25 berrikuntza-proiektu bultzatu dituzte guztira. 

BIND GovTechen hirugarren deialdi honetan parte hartzeko, mundu osoko startupen 93 hautagaitza jaso ziren guztira, Adimen Artifiziala, IoT, Big Data, softwarea eta robotika bezalako teknologiak aplikatzen dituzten soluzioekin, sozietate publikoek identifikatutako 5 erronkei erantzuteko. Erronka horiek arlo hauekin lotuta daude: zibersegurtasuna, erabiltzaile-esperientzia, informazioaren zentralizazioa eta tratamendua eta ekitaldiak. 

Aurkeztutako eskaerak eta proiektuak baloratu ondoren, 7 sozietate publikok datorren urtean berrikuntza-proiektu berriak garatzen lagunduko duten 6 startupak aukeratu dituzte. Hauek dira 7 proiektu horiek garatuko dituzten sozietate publikoak: Ihobe, ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoa; SPRI, enpresa-garapenerako euskal agentzia; Hazi, nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektoreak garatzeko fundazioa; Bilbao Ekintza, Bilboko enplegua eta enpresa-sustapena bultzatzeko sozietate publikoa; Ejie, Eusko Jaurlaritzaren informatika-sozietatea; Elika, Euskadin elikagaien segurtasuna hobetzeko fundazioa; eta Eustat, Euskal Estatistika Erakundea. 

BIND GovTech izenekoa BINDen hiru ekimenetako bat da. BIND Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak eta SPRI Taldeak garatutako berrikuntza irekiko plataforma da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 100 enpresa, ETE eta sozietate publiko baino gehiagorekin konektatzen ditu startupak. Bere helburuak dira startupen garapena bizkortzea euskal ekosistema industrialean, lurraldearen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea.

 

7 proiektu sozietate publikoen efizientzia sustatzeko

Hautatutako 6 startupek berrikuntza-proiektuak garatuko dituzte 7 sozietate publikorekin batera, teknologia berrien bidez prozesuak efizienteak izan daitezen. Startupak honako hauek dira:

  • Cadabit, adimen artifizialean oinarritutako soluzio aurreratuen diseinuan eta garapenean espezializatua, Ihoberekin lankidetzan arituko da. 
  • Osoigo, herritarren parte-hartzea errazten duen software-garatzailea, SPRI Taldearekin batera arituko da lanean. 
  • Process Talks, negozio prozesuak automatizatzeko adimen artifizialean adituak, proiektu bat garatuko du Hazirekin. 
  • Sumo PPM, langileen, erabiltzaileen eta hornitzaileen esperientzia hobetzeko asmoz, adimen artifizial sortzailean diharduenak, proiektu bat jarriko du martxan Bilbao Ekintzarekin. 
  • WROVF, zibersegurtasuna, araudia betetzea eta kalitatearen kudeaketa automatizatzen dituen startupak Ejie eta Elikarekin lan egingo du. 
  • We are clickers adimen artifizialean aditua den aholkularitzak proiektu bat gauzatuko du Eustatekin batera. 

Startup horiek jada hartu zuten parte azaroan, sektore publikoarekin lan egiteko gaitasunak eskuratzeko azelerazio-programa batean. Garatutako 7 berrikuntza-proiektuak 2026ko uztailaren 2ko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira. Ekitaldi hori jendearentzat irekia da, eta euskal ekintzailetzaren ekosistemako 400 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren plataformak bizkortu dituen azken soluzio teknologikoak erakutsiko dira. 

 

Hazten ari den ekimena

BIND GovTechek euskal sozietate publikoak startupekin konektatzen ditu, berrikuntza irekiko proiektuak garatzeko eta euren prozesuen efizientzia areagotzeko. 3. edizioan, berrikuntza irekiko programaz gain, sozietateekin parte hartzeko beste bi modalitate eskaini dira, berrikuntza irekian duten esperientziaren eta startup eta scaleup-ekin lankidetzan duten heldutasun-mailaren arabera.

Ibilbide tradizionalari —sozietate publikoei startupen soluzio teknologikoak eskaintzen dizkie, haiek identifikatutako erronka zehatzetarako— beste bi aukera gehitzen zaizkio. Alde batetik, GovTech PRO ibilbidea. Honek autonomia handiagoa ematen die ekimenaren aurreko edizioetan parte hartu duten sozietateei, eta, beraz, rol aktiboa betetzen dute startupak identifikatzeko, BIND GovTech taldearen laguntzarekin. Eta, bestetik, GovTech Scale izeneko lankidetza-bidea eskaintzen da. Horrek Parke eta Sprilur sozietateen barruan berrikuntza irekia integratu, sendotu eta eskalatzea bilatzen du, sozietate horiek startupekin proiektuak garatzen eta lankidetzan esperientzia handia baitute. 

Aurten, BIND GovTech ekimenean 9 sozietate publikok hartu dute parte, beren beharren eta berrikuntza irekian duten esperientzia-mailaren arabera. Zehazki, Bilbao Ekintza, Ejie, Elika, Ihobe eta Spri sozietateak BIND GovTechen ibilbide tradizionalaren parte izan dira, eta aurtengo hirugarren deialdiko 5 erronkak identifikatu dituzte; Hazi eta Eustat GovTech PROko kide dira; eta, bestalde, Parke eta Sprilur sozietateek Scale ibilbidean parte hartuko dute aurten. 

Hiru edizio arrakastatsuren ondoren, BIND GovTech garatzen eta hazten ari da, euskal sozietate publikoen beharrei erantzuteko, berrikuntza irekian duten esperientzia-mailaren arabera.  Ekimenaren ikuspegi horrekin, sektore publikoan teknologia berrien garapenean malgutasun eta efizientzia handiagoa lortzea da helburua. Horri esker, sozietateen lan-erritmo desberdinak kudeatzeaz gain, heldutasun-maila desberdinetara egokitu daiteke. 

 

BINDi buruz

BIND industria adimenduneko berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma da, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak  sortua, SPRI Taldearen bidez. BINDek hiru ekimen ditu: BIND Corporate, BIND SME eta BIND GovTech, Euskadiko enpresak, ETEak eta sozietate publikoak mundu osoko startup disruptiboekin konektatzeko eta berrikuntza-proiektuak garatzeko. 2016an martxan jarri zenetik, 250 startup eta scaleup baino gehiago bizkortu dira eta 350 proiektu baino gehiago garatu dira, 9,6 milioi euroko fakturazioa gaindituta. Era berean, plataforma erreferente bihurtu da sektorean, lurraldeko industria eta enpresa-sarea digitalizatzen laguntzeagatik. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  ekintzailetza  bultzatuko  du  aurten,  4,5  milioi  eurorekin
18/03/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko ekintzailetza bultzatuko du aurten, 4,5 milioi eurorekin

Ekintzaile martxoaren 17tik abenduaren 11ra egongo da zabalik eta Hazten+ martxoaren 24an irekiko da

Ekintzaileentzako  laguntzak:  Bihur  ezazu  zure  negozio  ideia  enpresa  berritzaile  eta  errentagarri  Ekintzailerekin
13/03/2026 Ekintzailetza

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2026, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Enpresek  bere  zibersegurtasuna  nola  ikusarazten  duten  birdefinitzen  duen  NNEAT  euskal  startupak  Europara  jauzi  egin  du
19/02/2026 Zibersegurtasuna

Enpresek bere zibersegurtasuna nola ikusarazten duten birdefinitzen duen NNEAT euskal startupak Europara jauzi egin du

Konpainiak IAko plataforma natibo bat bultzatzen du, zibersegurtasunaren arduradunei aukera ematen diena mehatxu aktiboekiko esposizio erreala bistaratzeko eta inbertsioak zehaztasun estrategikoarekin lehenesteko

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

U-BAI  Faktoria  RK  Solutionsen  kapitalean  sartu  da  bere  hazkunde  estrategikoa  bultzatzeko
09/02/2026 Ekintzailetza

U-BAI Faktoria RK Solutionsen kapitalean sartu da bere hazkunde estrategikoa bultzatzeko

Ekimen honekin, U-BAI Faktoria eragile garrantzitsu gisa kokatzen da Urdaibai– Busturialderako suspertze eta inbertsio ekosisteman

Eusko  Jaurlaritzak  berrikuntza  irekiko  23  proiektu  sustatuko  ditu  startup  eta  enpresen  artean,  BIND  plataformaren  10.  edizioan
02/02/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan

Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.