ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen
ISO Training Spain prestakuntza teknikoan eta profesionalean espezializatutako enpresa bat da, estatuan eta nazioartean aitortutako araudi eta estandarretan ikuspegi berezia duena. Konpainia URS Spainen negozio lerro berri bezala sortu da, UKAS eta ACCREDIA akreditazioak dituen euskal enpresa ziurtatzailea. Enpresa honek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du eta mundu osoko erakundei 75.000 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkie.
ISO Training Spainen helburua da enpresei, profesionalei eta talde teknikoei kudeaketa-sistemen bilakaerari ziurtasun osoz aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskaintzea.
Arau horiek eguneratzeak etapa erabakigarria irekitzen die erakunde ziurtatuei, hiru urte inguruko epea izango dutenak beren kudeaketa-sistemak estandar berrietara egokitzeko, baldin eta hurrengo auditoriak arrakastaz gainditu eta ziurtagiriei eutsi nahi badiete. Agertoki horren aurrean, ISO Training Spainek prestakuntzaren aldeko apustua egin du bide estrategiko gisa, enpresek aldaketak ezagutu ez ezik, hauek, egunez egun, modu eraginkorrean aplikatzen jakin dezaten.
Testuinguru horretan, ISO 9001 eta ISO 14001 ikastaroek paper nabarmena hartzen dute, enpresak eta profesionalak malgutasun, zorroztasun tekniko eta orientazio praktikoarekin presta daitezen araudien eskakizun berrien aurrean. Prestakuntza modalitate desberdinetan eskaintzen da – modu presentzialan, ikasgela birtualean eta teleprestakuntzan – erakunde bakoitzaren beharren araberako edukietarako sarbidea erraztuz.
Konpainiak modalitate presentzialeko, gela birtualeko eta teleprestakuntzako ikastaroak eskaintzen ditu, kudeaketa sistemetan adituak diren tutoreen laguntzarekin.
“Gure helburua da prestakuntza praktikoa, eskuragarria eta erabilgarria izatea, erakundeak prest irits daitezen hurrengo auditoretzetara”, azaldu du Ainhoa Allica taldeko Eragiketen zuzendariak. Horretarako, ISO Training Spainek kudeaketa-sistemen arauetan adituak diren tutoreekin lan egiten du, zerbitzuaren kalitatea eta ikasleekiko hurbiltasuna indartzeko.
Holan, ISO Training Spainek enpresei eta profesionalei ISO 9001 eta ISO 14001 arauen aldaketen aurrean prestatzen lagundu nahi die. Erakunde honek estandar horietan jartzen du arreta, beste erakunde askorentzat duten garrantziagatik, bereziki industria sektorearentzat, zeinek beren kudeaketa sistemak egokitu, auditoria berriei aurre egin eta ziurtagiriei eutsi beharko dietenak.