Lancor-eko taldea, Alemanian.
Berrikuntza
Albisteak 16 urria, 2025

Lancorrek haren kudeaketa-eredua eta industriako bikaintasuna aitortzen duten nazioarteko bi sari lortu ditu

Bizkaiko enpresa Europako liderra da altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan
-

Urtean 60.000 motor inguru ekoizten dituen Lancor, altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan Europako liderra Bizkaiko enpresari nazioarteko bi sari eman dizkiote. Berrikuntzarekin, kalitatearekin eta pertsonekin duen konpromisoa ziurtatzen duten aitortzak.

Horrela, ZeroDX Award lortu du, Txinako Haier Fundazioak emana —bezeroekin, kolaboratzaileekin eta gizartearekin harremana errotik eraldatzen duten elkarteak bereizten ditu—. Sari honek Lancorrek azken urteotan garatu duen lankidetzako eta parte-hartzeko  kudeaketa-eredua aitortu du, gertutasunean, berrikuntzan eta konpromiso sozialean oinarritua.

Eredu horretan bezeroa prozesuaren zati aktibo da eta barne taldeak ahotsa, ardura eta helburua ditu. Eraldaketa hori NERGroup taldearen laguntzak eta inspirazioak egin du posible; haiekin Lancorrek «Harremanen Estilo Berri bat» partekatzen du, eta hori giltzarria izan da nola antolatzen den, nola erlazionatzen den eta produktutik harago balioa nola sortzen duen birpentsatzeko.

Gainera, Elevator World aldizkari espezializatuko Ellies Europe Awards sarietan hautatu eta saritu dute Lankor, «Best Supplier – Motors» kategorian. Sari entzutetsu horrek altxatzeko sektoreko Europako enpresak errekonozitzen ditu, hauekin konpromisoa izateagatik nabarmentzen direnak: berrikuntza, kalitatea, pertsonak eta eragin positiboa inguruan. Sari horren entrega Interlift 2025 Azokaren esparruan egin zen Nurembergen (Alemania), Lancorrek bere SILA produktuen gama osoa aurkezten baitu bertan.

Lancorrez gain sektoreko Europa osoko erreferente handiak hautatu zituzten, eta horretaz harro dago talde osoa. Sektoreko erreferente gisa posizionatzen da % 100 Europakoa den produktu batekin, Bizkaian eginda mundurako. Eta hori une bereziki adierazgarri batean: kooperatiba honen 82. urteurrena, beti abangoardian motor elektrikoen sektorean, presentziarekin hainbat sektoretan eta aitzindari izanda altxatzearen esparruan.

 

 

Lotutako albisteak

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Sprik  Euskadi  Agenda  2030  sarietako  “Bidean”  aintzatespena  lortu  du
30/04/2026 Berrikuntza

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira

Albianek  malariaren  aurkako  mundu  mailako  mugarria  ahalbidetu  zuen  laborategi  modularra  diseinatu  eta  fabrikatzen  du
24/04/2026 I+G+B

Albianek malariaren aurkako mundu mailako mugarria ahalbidetu zuen laborategi modularra diseinatu eta fabrikatzen du

Euskal enpresak MPL/CL3 garatu zuen, 3. mailako bioeuste-instalazioa, Euskal Herrian osorik fabrikatua eta Tanzanian zabaldua. Haren teknologiak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat babestu zuen.

Kelias  sendotu  egin  da  bide-segurtasuna  indartzen  duten  seinaleztapen  adimenduneko  sistemen  eskutik
15/04/2026 Berrikuntza

Kelias sendotu egin da bide-segurtasuna indartzen duten seinaleztapen adimenduneko sistemen eskutik

Enpresaren sistema konektatuek istripuak saihesten dituzte auto-ilaretan, oinezkoen pasabideetan eta animalia basatiak ustekabean agertzen diren lekuetan.

ZINETI  Navalia  2026an  egongo  da,  eta  bertan  aurkeztuko  du  bere  zerbitzu  tekniko  berria,  ontzigintza-sektorerako  babes  katodikoaren  ziurtagiria.

ZINETI Navalia 2026an egongo da, eta bertan aurkeztuko du bere zerbitzu tekniko berria, ontzigintza-sektorerako babes katodikoaren ziurtagiria.

Bizkaiko enpresa familiarra da eta Loiun du egoitza. Ontzigintzarako erreferentziazko nazioarteko azoka horretan parte hartuko du, Vigon, 2026ko maiatzaren 19tik 21era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.