Raúl Etayo.
Elkarrizketak 21 maiatza, 2026

Gorosek egitura metaliko konplexuen Estatu mailako erreferente gisa betetzen duen posizionamendua indartu du

Euskadiko ETEak tokiko industria-proiektuetatik Estatu osoko azpiegitura berezi handietara egin du jauzi, zubi eta pasabideetan espezializatuz.
-

1972tik, Goros Koop. E.k bere negozio-eredua eraldatzen asmatu du, gero eta konplexuagoak diren proiektuetara egokitzeko. Horretarako, urteetan pilatutako ezagutzan, fidagarritasunean eta balio erantsi handiko nitxoen aldeko apustu estrategikoan oinarritu da. Gaur egun, kooperatibak belaunaldi-erreleboari eta talentu kualifikatua erakartzeari lotutako erronka berriei egin behar die aurre, Raúl Etayo bazkide eta arduradunak Made in Basque Country saioan azaldu duenez.

Nola definituko zenuke Goros kooperatibaren jarduera?
Egitura metalikoko proiektuen kudeaketa integralean espezializatutako enpresa gara. Bezeroari soluzio osoak eskaintzen dizkiogu: kalkulutik eta diseinutik hasi, egituren fabrikaziora eta azken muntaketara arte

1972an sortu zenetik, nola eboluzionatu du enpresak merkatuen eta jarduera-nitxoen ikuspegitik?
Bilakaera handia izan da. Hasieran lan oso zehatzak egiten genituen, batez ere industria-pabiloiak tokiko eremuan (Euskadin, Nafarroan eta Errioxan); gaur egun, berriz, gero eta konplexuagoak diren proiektuetan parte hartzen dugu. Gaur egun eraikin berezietan, zubietan eta hainbat motatako pasabideetan lan egiten dugu, Estatu osoan.

Gaur egun, erreferentzia zarete pasabide eta zubietan. Zer proiektu nabarmenduko zenuke eta zeinetan ari zarete orain lanean?
Konplexutasunagatik, Pagabideko zubia eta, bereziki, Bolintxuko zubia nabarmenduko nituzke; izan ere, azken horrek inflexio-puntua sortu zuen gure ibilbidean. Beste hainbat proiektutan ere parte hartu dugu: Eibarko autobideko zubi berriak, Galdakaoko Baskonia zubia edo Madrilgo hainbat jarduketa, adibidez. Eraikin berezien arloan, San Mames berrian lan egin dugu (piramideak, zertxak eta konpresio-eraztuna fabrikatu ditugu), baita Santiago Bernabéu estadioaren berritze-lanetan ere, hipogeoaren dorreekin. Gasteizen, berriz, Salburuko dorre bioklimatikoak, Aldabe gizarte-etxea eta Olaranbeko pasabidea nabarmenduko nituzke. Duela gutxi, 2025ean, Ciudad Realen eta Toledon pasabideak egin genituen, baita Irungo tren-geltoki berria ere. Gaur egun Gironan zubi batean, A Coruñan pasabide batean eta Vila-secan (Tarragona) beste proiektu batean ari gara lanean. Horrez gain, gure obra esanguratsuenetako bat garatzen ari gara: Barakaldo eta Erandio lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabidea. Pasabide horrek tarte birakariak izango ditu, itsasoko trafikoa ahalbidetzeko. Gainera, Astigarragako Adifen geltoki berria eraikitzeko lanak esleitu dizkigute.

Zure ustez, zergatik bihurtu da gaur egun Goros erreferente nazionala era horretako azpiegituretan?

Bere garaian apustu estrategikoa izan zen. Egitura metalikoen inguruan lan egiten zuten enpresak asko ziren arren, zubietan espezializatutakoak ez ziren hainbeste. Aukera detektatu eta horren aldeko apustua egin genuen. Urteetan zehar, ezagutza tekniko handia pilatu dugu, gero eta eskakizun-maila handiagoko proiektuetan lan eginez. Etengabeko ikaskuntza horrek, eta bezeroarekiko dugun konpromisoak (epeak betez eta proiektuak amaituz), enpresa serio eta fidagarri gisa kokatzea ahalbidetu digu.

Epe ertain eta luzera begira, nazioartera jauzi egitera zuen helburuetako bat al da?

Zubien eta pasabideen kasuan, nazioartekotzea konplexua da, egitura handiak garraiatzearen kostu logistiko handiengatik. Atzerrira irten garenean, produktu modularragoekin izan da, hala nola industria-pabiloiekin, edukiontzietan bidaltzeko aukera ematen baitute. Nahiz eta garai batean nazioarteko jarduera handia izan dugun arlo horretan, gaur egun ez dira betetzen lerro hori lehentasuntzat hartzeko baldintzak, baina etorkizunerako ez dugu baztertzen.

Etorkizunera begira, zein dira kooperatibaren hobekuntza-erronka nagusiak?

Euskadiko enpresa industrial askotan bezalaxe, erronka nagusiak belaunaldi mailako erreleboa eta eskulan kualifikatua lortzeko zailtasunak dira. Etorkizunean, proiektuaren jarraitutasuna eta lehiakortasuna bermatzeko lanean jarraitu behar dugu arlo horretan.

 

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.