Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 4 urria, 2021

Eusko Jaurlaritzak Osasunberriren apustua nabarmendu du, osasun-industrian 0 km kudeatzearen alde, sortzen ari diren arriskuen aurrean

  • Arantxa Tapia sailburuak zoriondu egin ditu ekimen hau sustatu duten 27 euskal erakundeak; izan ere, lankidetza-proiektu handi bat da, non enpresek, teknologia-zentroek eta elkarteek beren esperientzia batzen duten lantaldea osatzeko

  • Osasunberrik osasunaren balio-katearen alderdi guztiak hartzen ditu. Berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza osasunaren zerbitzura
-

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 27 erakundek, Basque Health Cluster eta ASEBIOrekin batera, OSASUNBERRI aurkeztu dute gaur goizean, 0 km-an osasunaren industrian berrikuntza eta inbertsioa sustatzeko eskualdeen arteko lankidetza-ekimena. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko sailburua izan dira ekitaldian.

Tapia sailburuak ekimenaren garrantzia azpimarratu du; izan ere, bat egitea du helburu kudeaketa hurbil, eraginkor, integral eta jasangarria lortzeko, osasunaren arloan sortzen diren arriskuen aurrean, adibidez, COVID-19ak sortutakoa.

Protagonistak zoriondu ostean, Tapiak gogorarazi du gainditzen ari garen pandemiak bizkortu egin dituela gure ekonomia eta enpresa sareak aurre egin beharreko eraldaketa handiak, lehiakor izaten jarraitu nahi badute. Klima-energia eraldaketaz, eraldaketa teknologiko-digitalaz eta eraldaketa soziosanitarioaz ari gara.

Tapiaren ustez, Osasunberrik, hiru eraldaketetako biri erantzuten die zuzenean: “Gaur elkarlaneko proiektu handi bat aurkezten dugu, non enpresek, zentro teknologikoek eta elkarteek beren esperientzia gehitzen duten, osasunaren balio-katearen alderdi guztiak hartzen dituen lantalde komun bat osatzeko. Berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza osasunaren zerbitzura “.

Pandemiak lezio asko utzi ditu. Eta, zalantzarik gabe, horietako bat da gizartearen prestakuntzak eta gizartearen gaikuntzak duten balioa, larrialdi-egoeran bere burua hornitzeko.

 “Gure etorkizuneko industria-garapenak bereziki erreparatu beharko dio balio-kate berrien birdiseinuari –ziurtatu du Tapiak-; izan ere, coviden krisiak erakutsi digu tokiko hornitzaile baten faltak kate osoa geldiaraz diezagukeela une jakin batzuetan”.

Osasun krisiak aukera handia eman dio osasun industriari. Egia da azken urteotan Eusko Jaurlaritzak hurbiletik begiratzen ziola Basque Health Clusterri, baina pandemia pizgarri handia izan da. “Sektore hasiberria dugula esan dezakegu, oraindik dimentsio txikia duena, baina balio handia emateko gaitasun handia duen sektorea da. Osasunberri adibide bikaina da “, esan du  Ekonomiaren Garapeneko sailburuak.

Proiektua bat dator Europarako berreskuratze-planean (Next Generation) jasotako helburu estrategikoekin, eta berrindustrializazioaren alderdiak azpimarratzen ditu, inguruko industria produktiboa suspertzea bilatuz; jasangarritasuna, “Km 0” ikuspegiari esker, ekodiseinua eta ekonomia zirkularrerantz orientatzea, eta digitalizazioa. Konektatutako eta hodeiko produktuak garatzeko lan egingo da, baita Big Data ustiatu eta eHealth bultzatzeko ere.

Lotutako albisteak

Worthington  Creyssensac-ek  SMART  SAVINGS  abiarazi  du:  Aire  konprimituaren  industriarako  energia-eraginkortasunaren  iraultza
12/03/2026 Berrikuntza

Worthington Creyssensac-ek SMART SAVINGS abiarazi du: Aire konprimituaren industriarako energia-eraginkortasunaren iraultza

"Ez da irtenbide bat soilik; ikuspegi adimendun bat da, negozioak berritzen jarrai dezan, energia-faktura galga izan gabe"

Los  donostiarras  ComexSoft  ganan  los  Premios  EmprendeXXI  como  la  start-up  con  mayor  potencial
11/03/2026 Ekintzailetza

Los donostiarras ComexSoft ganan los Premios EmprendeXXI como la start-up con mayor potencial

CaixaBank, a través de DayOne, Enisa, Gobierno vasco y BIC Gipuzkoa han celebrado en Donostia la entrega territorial de estos galardones de referencia para el ecosistema emprendedor vasco.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

EDTF-k  Bizkaiko  babes  akustikoa  birdefinitzen  du,  Leioako  La  Avanzadako  pantaila  begetal  berriaren  arrakastarekin
06/03/2026 Berrikuntza

EDTF-k Bizkaiko babes akustikoa birdefinitzen du, Leioako La Avanzadako pantaila begetal berriaren arrakastarekin

ETFren Landare Irtenbidea vs. Metalezko Pantailak: Eraginkortasuna, kostuak bikoiztu gabe

Nazioarteko  startupek  euskal  industriarekin  konektatu  dira  BIEMHn,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  ekimenaren  bitartez
05/03/2026 Ekintzailetza

Nazioarteko startupek euskal industriarekin konektatu dira BIEMHn, Eusko Jaurlaritzaren BIND ekimenaren bitartez

Startupak korporazioekin, ETEekin, zentro teknologikoekin eta euskal industrian estrategikoak diren klusterrekin bildu dira. Azelerazio-programaren 10. edizioak Euskal Autonomia Erkidegoan murgiltzeko aukera, proiektu errealak eta tailerrak biltzen ditu.

Euskadik  bere  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztu  ditu  4YFNan
03/03/2026 Ekintzailetza

Euskadik bere startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditu 4YFNan

Euskadiko 12 startupek osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren eta zibersegurtasunaren alorretan dituzten soluzioak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

Euskadiko  Lanbide  Heziketak  eta  Euskadiko  Parke  Teknologikoek  batxilergoko  1.000  ikasle  baino  gehiago  bildu  dituzte  enpreseta  zientifiko  teknologikoetako  lan-aukerak  erakusteko
24/02/2026 Berrikuntza

Euskadiko Lanbide Heziketak eta Euskadiko Parke Teknologikoek batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago bildu dituzte enpreseta zientifiko teknologikoetako lan-aukerak erakusteko

Hitzordua martxoaren 10ean izango da Zamudio/Derioko Campusean, eta Vitoria-Gasteiz eta Donostia Campusetan martxoaren 12an. Hitzorduaren helburua ikasle horiei Lanbide Heziketak Parke Teknologikoko enpresetan dituen aukerak erakustea da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.