Berrikuntza
Albisteak 9 Marzo, 2020

Euskadi bioekonomiaren aldeko lankidetza sustatzeko Europako Bioeskualdeen sarearen gidari

Bioekonomiaranzko trantsizioa dinamizatzeko European Forest Institutek (EFI) bultzatutako erakundea da Bioeskualdeen Sarea
-

Bioekonomiaranzko trantsizioa dinamizatzeko European Forest Institutek (EFI) bultzatutako erakundea da Bioeskualdeen Sarea

Ipar Karelia (Finlandia) eta Ipar Renania-Westfalia (Alemania), biak bioekonomian punta-puntako eskualdeak ere izanik, sare honen kide sortzaileak dira Euskadirekin batera

Gaur aurkeztu da, Bilbon, Espainiako eta nazioarteko 100 lagun baino gehiagoren aurreran, eta Europako Batzordearen ordezkariak eta Europan bioekonomian aitzindariak diren pertsonak, eremu honetan punta-puntako eskualdeetakoak direnak, ere bertan zirela

 

Euskadi da bioekonomia sustatzeko Bioeskualdeen Sare berria abiarazita garapen iraunkorraren eta ekonomiaren dekarbonizazioaren sustapenean aitzindari diren hiru eskualdeetako bat. Ekimenaren inaugurazio ekitaldia gaur egin da, Bilbon, Europako Basogintza Institutuak (EFI) koordinatuta.

 

Sare berri honek etorkizuneko ikuspegia duten eskualdeak konektatzen ditu Europa osoan, elkarrekin lan egiteko, eskualdean duten indarra dinamizatzeko eta basogintzako bioekonomia zirkularra sustatzeko. Jada hiru eskualde atxiki dira: Ipar Karelia (Finlandia), Ipar Renania-Westfalia (Alemania) eta Euskadi, eskualde aitzindari gisa, idazkaritza EFIren esku egonda.

 

Inaugurazio ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria egon da, eta izaera biologikoko baliabideen erabileran oinarritzen den eredu ekonomiko baten garrantzia azpimarratu du. Euskadin, Iñigo Urkulluren esanetan, “Ama Lurra” errespetatzen duen ekoizpen eredu baten aukera berriak esploratzeko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta ahalmen teknologikoak daude. “Baliabide berriztagarrien erabilera hobetzeko eta areagotzeko ari gara lanean, munduko erronkei eta tokikoei ere aurre egiteko. Eraldaketa ekologikoa eta energertikoa gure etorkizunerako aukera ere badela sinistuta egiten dugu lan”, adierazi du Hala, egungo errealitatea eraldatzearen alde egin da, Euskadi lehiakorrago eta iraunkorragoa izatera eta “mundura askoz irekiagoa egotera” iritsi dadin.

 

EFIko zuzendari Marc Palahik, berriz, azaldu du “eskualdeak direla ekoizpenaren eta industria primarioen, berrikuntza zentroen eta erakunde politikoen arduradunak diren landa guneetako zein hirietako lider garrantzitsuak konektatzeko lehen maila. Palahiren ustez, “denak dira beharrezkoak bioekonomia arrakastatsua eta iraunkorra izan dadin. Eskualdeak dira bioekonomiaren ahalmena desbloketatzeko giltzarria, eta horregatik EFIrako oso garrantzitsua da ekimen hau abiaraztea, eskualdeen arteko lankidetza zientifikoa laguntzen duelako, bioekonomiari eragiteko Europan”.

 

Europan, Bioekonomiak jada 18,6 milioi pertsonari ematen die enplegua eta 2,3 bilioi euro fakturatzen ditu, Europako ekonomia osoaren %9, alegia.   Finlandian edo Alemanian, eredu ekonomiko horretarako trantsizioa errealitatea da argi eta garbi, eta Euskadik ere horretara jo behar du eta ahal du. Euskadin, egurra da eraldaketarako eta bioekonomia sortzeko baliabide naturalik zabalduena eta erabiliena.  Gure baso azalera %55ekoa da, Europan batez beste dagoena (%40) baino askoz gehiago.

 

Ekitaldia basoetan oinarritutako bioenomia zirkularrerantz eraldatzeko ekintza praktikoak eta lankidetzak abiarazteko lehen ekintza izan da, eta bertan agerian jarri da urgentziazkoa dela karbono eduki handia duten produktuetarako, energia erabileran intentsiboak direnetarako eta berriztagarriak ez direnetarako, hala nola plastiko, hormigoi edo altzairurako, alternatibak edukitzea, krisi klimatikoaren aurrean, herrialdiek gero eta presio handiagoa dute-eta Parisko Akordioaren helburuak betetzeko eta karbonoaren neultraltasunerako benetako irtenbideak aurkitzeko.

 

Aurreikusita dago Bioeskualdeen Sarea erakunde irekia izatea, beste eskualde batzuk sartu daitezen, eta, egia esan, horietako batzuk Bilbon egon dira, sarea abiarazteko ekitaldian, informazio gehiago eskuratzeko.

Lotutako albisteak

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Makina-Erremintak  portaera  desberdina  izan  du  2025ean  Azpisektorearen  arabera,  eta  2026an  egoera  geopolitiko  aztoratuaren  eragina  jasaten  ari  da
06/05/2026 Kluster politika

Makina-Erremintak portaera desberdina izan du 2025ean Azpisektorearen arabera, eta 2026an egoera geopolitiko aztoratuaren eragina jasaten ari da

Automobilgintzak Mendebaldean bizi duen egoera korapilatsuaren aurrean, zenbait sektorek, hala nola aeronautikak, trenak, energiak edo defentsak, dinamismo handiagoko egoerak dituzte

Sprik  Euskadi  Agenda  2030  sarietako  “Bidean”  aintzatespena  lortu  du
30/04/2026 Berrikuntza

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira

Kelias  sendotu  egin  da  bide-segurtasuna  indartzen  duten  seinaleztapen  adimenduneko  sistemen  eskutik
15/04/2026 Berrikuntza

Kelias sendotu egin da bide-segurtasuna indartzen duten seinaleztapen adimenduneko sistemen eskutik

Enpresaren sistema konektatuek istripuak saihesten dituzte auto-ilaretan, oinezkoen pasabideetan eta animalia basatiak ustekabean agertzen diren lekuetan.

Eusko  Jaurlaritzak  20  milioi  eurora  arte  handitu  du  aurrekontua  ETE-etan  berrikuntza  bultzatzeko
08/04/2026 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi eurora arte handitu du aurrekontua ETE-etan berrikuntza bultzatzeko

Industria Defendatzeko Taldearen bileraren ondoren, Industria Sailak Fast Track Innobideak programa 6,5 milioi euroko aurrekontuarekin handitu du, ETEak eraldatu eta dibertsifikatzeko Industria Plana – Euskadi 2030en barruan

Tecnipesak  Brave,  trazabilitate  logistikoan  iraultza  ekarri  duen  RFID  arku  berria,  aurkeztu  du
07/04/2026 Berrikuntza

Tecnipesak Brave, trazabilitate logistikoan iraultza ekarri duen RFID arku berria, aurkeztu du

Tecnipesak Brave, Barnekintzaile programaren bultzadari esker garatutako RFID arkua, merkaturatu du. Enpresak apirilaren 23an aurkeztuko du soluzio hori funtzionamenduan, Brave On Road San Sebastián jardunaldian.

MIMek  Euskaliten  Kudeaketa  Aurreratuaren  Diploma  lortu  du,  lau  hamarkada  baino  gehiagoko  ibilbide  industrialaren  ondoren
30/03/2026 Berrikuntza

MIMek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu du, lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide industrialaren ondoren

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Diploma ISO 9001:2015 ziurtagiriari gehitzen zaio, eta talde osoaren profesionaltasuna eta inplikazioa indartzen ditu

Lehendakariaren  iritziz  Euskadi  funtsezko  eragilea  da  Europaren  berrindustrializazioan  eta  autonomia  estrategikoan
24/03/2026 Berrikuntza

Lehendakariaren iritziz Euskadi funtsezko eragilea da Europaren berrindustrializazioan eta autonomia estrategikoan

Pradales Lehendakariak adierazi du testuinguru global “kaltegarri eta ezegonkorrari” aurre egin behar zaiola, eta “Defentsa, Errotzea eta Hazkundearen” aldeko euskal estrategia defendatu du

VCGk  bost  ardatzeko  mekanizazio  zentroa  txertatu  du  bere  instalazioetan
22/03/2026 Berrikuntza

VCGk bost ardatzeko mekanizazio zentroa txertatu du bere instalazioetan

Ezaugarri horiek dituen bigarren ekipoa da eta horri esker, enpresak doitasunezko mekanizazioan duen espezializazioa indartuko du.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.